Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Osl
3
Mar '06

2006ko Udaleku Irekientzako izena emateko deialdia

HAURREK IZENA EMATEKO DEIALDIA

Oiartzun Udaleku Irekiak 2006     Aurreko urteetan bezala, aurtengo udarako Udal Gazteria eta Kirola Sailak Udaleku Irekiak antolatu ditu Uztailan zehar Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako haur eta gaztetxoentzat (1994 eta 2002 urteak bitartean –biak barne- jaiotako haurrak).

     Udaleku Irekiak euskaraz izango dira eta Oiartzungo haur guztiei zuzenduta daude, ikasturtean zehar landu duten euskararen ezagutzari jarraipena eta erabilera emateko helburuarekin (B eta D ereduko ikasleentzat).

Izen emateko epea Martxoaren 6tik 22ra bitartean Udaletxean, Haurtzaro Ikastolan edo Elizalde Herri Eskolan

     Informazioa guztia ezkerreko zutabean: Orrialdeak –> Oiartzungo Udaleku Irekiak 2006 

*     *     *

BEGIRALEEK ETA ZUZENDARIEK IZENA EMATEKO DEIALDIA

     Aurreko urteetan bezala, aurtengo udarako Udalak udaleku irekiak antolatu ditu uztailan zehar Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako haur eta gaztetxoentzat.

     Honen bitartez begirale edota begiraleen zuzendari-koordinatzaile bezala lan egin nahi duten gazteei izena ematera Udaletxeko Informazio Bulegora jo beharko dutela jakinerazten zaie.

Izen emateko epea Martxoaren 6tik 22ra bitartean Udaletxean, Haurtzaro Ikastolan edo Elizalde Herri Eskolan

     Informazioa guztia ezkerreko zutabean: Orrialdeak –> Udaleku Irekiak 2006

Osl
3
Mar '06

Oiartzun-Etiopia Elkarlanean

Hamabostaldi kulturala

 Otsailak 27tik martxoaren 12ra

 EGITARAUA:

Bi argazki esposaketa:

Udal Pleno Aretoan: Unai Samsó eta Oskar Zapirainen argazki erakusketa
Udal Bibliotekan: Iñaki Caperochipiren argazki erakusketa

Hitzaldiak:

Martxoak 2: Udal Pleno Aretoan Eugenio Lizardik diapositiben bitartez bere Etiopiako esperientzia azalduko gaitu
Martxoak 3: Udal Pleno Aretoan Jangela solidarioa. Talde honek bere hirugarren munduko esperientzia agetuko gaitu
Martxoak 9: Udal Bibliotekan Iñaki Caperochipik “Herri bat ainitz begirada”
Martxoak 10: Udal Pleno Aretoan Diaporama. Diapositibaren bidez esperientzia bizi bat

 Oharra: honako hitzaldi guzti hauek arratsaldeko 19:30etan izango dira

 ANTOLATZAILEAK:

  • Oiartzungo Udala
  • Oiartzungo Parrokia
  • Harri-Beltza elkartea
  • Unai Samsó eta Oskar Zapirainen laguntzarekin
Osl
3
Mar '06

KMk 2006: Aurkezpena

Kilometroak 2006 Oiartzun

 

     Atzo egin zen KM 2006 aurkezpena Donostian. Aurtengo ikasturtean Oiartzungo Haurtzaro ikastolak antolatuko du ikastolen jaia ingoyeu! ingoñeu! lelopean. Oiartzunen oso ohikoa eta erabilia den esamoldea da, oiartzueraz idatzia, hurbiltasuna eta freskotasuna adierazten duena.

     Kilometroak 2006ko logoaren elementuak, aldiz, Aiako Harria, intxixua eta izpiak dira. Oiartzungo Bidegorria eta Aiako Harria Oiartzungo naturarekin lotutako bi elementu garrantzitsu dira.

     Intxixua Oiartzungo pertsonaia mitologikoa da. Oiartzungo mitologian agertzen da soilik. Izpiak aldiz, eguzkiaren indarra eta berotasuna islatu nahi du. Jai giro beroa eta eguzkitsuaren esperoan.


http://www.kilometroak.net

* * *

www.oarsoaldekohitza.info webgunean irakurri dezakegu ere:

Kilometroak eta HITZA, elkarlanean (Goiatz Labandibar)

    Lehen aldiz, Kilometroen antolakuntzak eta Hitza egunkariek elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen honen bitartez, Haurtzaro Ikastolaren Kilometroak 2006k Gipuzkoa osoko Hitza egunkarietan izango du oihartzuna, eta ez gurean bakarrik.

      Aurtengo Kilometroak Oiartzunen izango direnez, Gipuzkoako ikastolen artean Haurtzaro Ikastolari egokitu zaio sinatzea, eta, Oarsoaldeko Hitzari, gainontzeko eskualdeetako egunkarien izenean. Haurtzaro Ikastolan sinatu dute Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko Kilometroetako koordinatzaile Igor Elortzak eta Oarsoaldeko Hitzako kudeatzaile Arrate Arozenak.

Hitzarmena heldu bada, besteak beste, egunkariak eta ikastolek helburu berdin batzuk badituztelako izan da. Izan ere, euskararen normalizaziorako ezinbestekoak dira bai ikastolen mugimendua zein euskarazko prentsa ere; bi eragileak ari dira horretan.

Kilometroen jaia duela urte batzuk hasi zen beste komunikabide batzuekin hitzarmenak egiten, baina Hitzen presentzia eta garrantzia handituz joan den heinean, hitzarmen hau egitea ere beharrezkoa bihurtu da.

Bi aldeak pozik daude lortutako adostasunarekin, eta asmoa hemendik aurrerako Kilometroetan ere tankerako hitzarmena lortzea da, eskualde jakin horretan Hitzarik izanez gero.