Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Ost
23
Mar '06

Kaixo gazte!!

 

OKE harmarriaOiartzungo gazte ugari biltzen duen elkartea bezala, hemen ere behar genuen halako tarte txiki bat. Honek, zuengana iristeko ematen digun aukera aprobetxatu nahi genuke, askok jakingo duzuen arren, gure elkartearen berri azaltzeko.

Oiartzun Kirol Elkartea, zuzendaritza batzordea, entrenatzaileak, delegatuak, gurasoak eta laguntzaileez gain, 250 jokalari inguru biltzen dituen talde haundi bat da. Bertan, zuetako asko egongo zarete sartuta, edo bestela gehienek izango duzue hemen dagoen lagunen bat. Guk, denongana iritsi nahi dugu. Guztiok izan dezazuen gure berri.

Hasteko, astelehenero jarriko ditugu asteburuan gure taldeek lortutako emaitzak. Eta Ugaldetxoko futbol zelaian izango diren partiduen berri ere emango dizuegu. Tarteka, albiste aipagarriren bat balego, lasai, jakinaren gainean edukiko baitzaituztegu.

Bitartean ondo segi.

Oiartzun Kirol Elkartea

Ost
23
Mar '06

Larunbat honetan kale ekintzak Elizaldeko Herri Eskolan

Kale Ekintza Elizalde Herri Eskolan 

Martxoak 25 larunbata

 

Elizalde Herri Eskolan jolasak eta tailerrak izango dituzue.

 

Ondo pasatzeko aukera paregabea duzue honako hau.

 

Ez ahaztu eta zatozte gurekin!!

Kale Ekintza Elizalde Herri Eskolan