2006ko Udaleku Irekientzako izena emateko deialdia
HAURREK IZENA EMATEKO DEIALDIA
    Aurreko urteetan bezala, aurtengo udarako Udal Gazteria eta Kirola Sailak Udaleku Irekiak antolatu ditu Uztailan zehar Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako haur eta gaztetxoentzat (1994 eta 2002 urteak bitartean –biak barne- jaiotako haurrak).
    Udaleku Irekiak euskaraz izango dira eta Oiartzungo haur guztiei zuzenduta daude, ikasturtean zehar landu duten euskararen ezagutzari jarraipena eta erabilera emateko helburuarekin (B eta D ereduko ikasleentzat).
Izen emateko epea Martxoaren 6tik 22ra bitartean Udaletxean, Haurtzaro Ikastolan edo Elizalde Herri Eskolan
    Informazioa guztia ezkerreko zutabean: Orrialdeak –> Oiartzungo Udaleku Irekiak 2006Â
*Â Â Â Â *Â Â Â Â *
BEGIRALEEK ETA ZUZENDARIEK IZENA EMATEKO DEIALDIA
    Aurreko urteetan bezala, aurtengo udarako Udalak udaleku irekiak antolatu ditu uztailan zehar Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako haur eta gaztetxoentzat.
    Honen bitartez begirale edota begiraleen zuzendari-koordinatzaile bezala lan egin nahi duten gazteei izena ematera Udaletxeko Informazio Bulegora jo beharko dutela jakinerazten zaie.
Izen emateko epea Martxoaren 6tik 22ra bitartean Udaletxean, Haurtzaro Ikastolan edo Elizalde Herri Eskolan
    Informazioa guztia ezkerreko zutabean: Orrialdeak –> Udaleku Irekiak 2006
Oiartzun-Etiopia Elkarlanean
Hamabostaldi kulturala
 Otsailak 27tik martxoaren 12ra
 EGITARAUA:
Bi argazki esposaketa:
Udal Pleno Aretoan: Unai Samsó eta Oskar Zapirainen argazki erakusketa
Udal Bibliotekan: Iñaki Caperochipiren argazki erakusketa
Hitzaldiak:
Martxoak 2: Udal Pleno Aretoan Eugenio Lizardik diapositiben bitartez bere Etiopiako esperientzia azalduko gaitu
Martxoak 3: Udal Pleno Aretoan Jangela solidarioa. Talde honek bere hirugarren munduko esperientzia agetuko gaitu
Martxoak 9: Udal Bibliotekan Iñaki Caperochipik “Herri bat ainitz begirada”
Martxoak 10: Udal Pleno Aretoan Diaporama. Diapositibaren bidez esperientzia bizi bat
 Oharra: honako hitzaldi guzti hauek arratsaldeko 19:30etan izango dira
 ANTOLATZAILEAK:
- Oiartzungo Udala
- Oiartzungo Parrokia
- Harri-Beltza elkartea
- Unai Samsó eta Oskar Zapirainen laguntzarekin
KMk 2006: Aurkezpena

Â
    Atzo egin zen KM 2006 aurkezpena Donostian. Aurtengo ikasturtean Oiartzungo Haurtzaro ikastolak antolatuko du ikastolen jaia
lelopean. Oiartzunen oso ohikoa eta erabilia den esamoldea da, oiartzueraz idatzia, hurbiltasuna eta freskotasuna adierazten duena.
    Kilometroak 2006ko logoaren elementuak, aldiz, Aiako Harria, intxixua eta izpiak dira. Oiartzungo Bidegorria eta Aiako Harria Oiartzungo naturarekin lotutako bi elementu garrantzitsu dira.
    Intxixua Oiartzungo pertsonaia mitologikoa da. Oiartzungo mitologian agertzen da soilik. Izpiak aldiz, eguzkiaren indarra eta berotasuna islatu nahi du. Jai giro beroa eta eguzkitsuaren esperoan.
http://www.kilometroak.net
* * *
www.oarsoaldekohitza.info webgunean irakurri dezakegu ere:
Kilometroak eta HITZA, elkarlanean (Goiatz Labandibar)
  Lehen aldiz, Kilometroen antolakuntzak eta Hitza egunkariek elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen honen bitartez, Haurtzaro Ikastolaren Kilometroak 2006k Gipuzkoa osoko Hitza egunkarietan izango du oihartzuna, eta ez gurean bakarrik.
     Aurtengo Kilometroak Oiartzunen izango direnez, Gipuzkoako ikastolen artean Haurtzaro Ikastolari egokitu zaio sinatzea, eta, Oarsoaldeko Hitzari, gainontzeko eskualdeetako egunkarien izenean. Haurtzaro Ikastolan sinatu dute Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko Kilometroetako koordinatzaile Igor Elortzak eta Oarsoaldeko Hitzako kudeatzaile Arrate Arozenak.
Hitzarmena heldu bada, besteak beste, egunkariak eta ikastolek helburu berdin batzuk badituztelako izan da. Izan ere, euskararen normalizaziorako ezinbestekoak dira bai ikastolen mugimendua zein euskarazko prentsa ere; bi eragileak ari dira horretan.
Kilometroen jaia duela urte batzuk hasi zen beste komunikabide batzuekin hitzarmenak egiten, baina Hitzen presentzia eta garrantzia handituz joan den heinean, hitzarmen hau egitea ere beharrezkoa bihurtu da.
Bi aldeak pozik daude lortutako adostasunarekin, eta asmoa hemendik aurrerako Kilometroetan ere tankerako hitzarmena lortzea da, eskualde jakin horretan Hitzarik izanez gero.
Martxoko kultur ekitaldiak
OIARTZUNGO KULTURA BATZORDEA
MARTXOKO PROGRAMAZIOA
Otsailaren 27-Martxoaren 11a
Oiartzungo Emakume Taldeek antolatutako ikastaroetako esku-lanekin erakusketa Donibane Kaleko Zulotxiki lokalean.
Antolatzaileak: Oiartzungo emakume taldeakÂ
Otsailaren 27-Martxoaren 11a
Etiopiari buruzko erakusketa Manuel Lekuona Kultur Etxean.
Kaperotxipiren argazkiak
                                             Â
Otsailaren 27-Martxoaren 11a
Etiopiari buruzko erakusketa Udal Areto Nagusian.
Oskar Zapirainen argazkiakÂ
Martxoaren 4a
Judo Lehiaketa Elorsoro KiroldegianÂ
Martxoaren 4a
Zuhaitz EgunaÂ
Martxoaren 9a, 19,30etan
Etiopiari buruzko hitzaldia Manuel Lekuona Kultur EtxeanÂ
Martxoaren 10a, 18,30etan
Emakume Aste barruko zine emanaldia Manuel Lekuona Kultur Etxean.
Antolatzaileak: Oiartzungo emakume taldeakÂ
Martxoaren 12a, 11,00etan
Euskal Herriko soka-tira txapelketa
Elorsoro Kiroldegian.
Antolatzailea: Girizia soka-tira taldea
Martxoaren 18a, 17,00etan
Soinu zahar eta aurresku txapelketa Elorsoro KiroldegianÂ
Martxoaren 19a, 11,00etan
Soinu zahar eta aurresku txapelketa Elorsoro Kiroldegian.
Antolatzailea: Euskal Dantzarien BiltzarraÂ
Martxoaren 25a, 18,00etan
Euskal herriko kantu txapelketaren saioa Elorsoro kiroldegian.
Antolatzailea: Euskal Kantuzaleen Elkartea
Â
Kale Ekintza berriro martxan
    Berriz ere larunbata arratsaldetan ondo pasatzeko aukera dute Oiartzungo haurrak.
Â
    Martxoak 4 larunbata arratsaldeko 4:30tan PUZGARRIAK ETA JOLASAK izango ditugu Doneztebe Plazan.  Txiki Txikiek ere izango dute bere gunea, bertan txirrista txikiak, trizikloak, aurpegia margotzeko aukera….
Â
    Zatozte arratsalde atsegin bat pasatzera!
Etiketen hodeia
aholkularitza alebin benjamin beraun berri doneztebe plaza doneztebe plazan eguna ekintzak elizalde elorsoro errenteria eskola eskola kirola eskubaloia europa futbito futbola gamon Gazte Forua gurutzeko alabak haurtzaro ikastaroa Jolasak kale kale ekintzak karmengo ama kirola koldo mitxelena lan lana langaitz lehiaketa lezo lezo herri eskola lizeoa oharrak oiartzun orereta partehartze kirola puzgarriak saskibaloia telleri Udalekuak udalekuak oharrak zozketa
WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck requires Flash Player 9 or better.
Twitter-en
Azken bidalketak
Atalak
- Agerrealde
- Atamitx Trails
- Bestelakoak
- Bideoak
- Enplegu Saila
- Eskola kirola
- Eskola Pilota
- Euskara Saila
- Gazte Forua
- Gazte Informazio Bulegoa
- gazteoiartzun.net
- Gazteria eta Kirola Saila
- Gizarte Zerbitzua
- Haurtzaro Ikastola
- Internet
- Iurrita
- Jolasak
- Kale ekintza
- Kenpo-Kai
- Kirola
- Kuadrillategi
- Kultura Saila
- Lan Aholkularitza
- Ludoteka
- Musika
- Oiartzun antzerki eskola
- Oiartzungo Irratia
- Oiartzungo K.E.
- OMTE
- Saskibaloia
- Sexu eta drogen aholkularitza
- Txost Pilota Taldea
- Udala
- Udalekuak
- Zinema Tailerra




