You need to set up the menu from Wordpress admin.
Browsing articles from "Urtarrila, 2007"
urt 9, 2007

Kale ekintza: Egutegiak egiten

egutegia

urtarrilak 13 larunbata: egutegiak egitea.

 

Aldeguna elkartean, Arragua auzoan EGUTEGIAK egingo ditugu, arratsaldeko 16:30 etatik aurrera. 

Udal ludoteka, gazte informazio puntua eta udaleku irekien zerbitzua esleitzeko deialdia

Urtarrilaren 3an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Udal ludoteka, gazte informazio puntua eta udaleku irekien zerbitzua esleitzeko deialdia.

pdf fitxategia Udal ludoteka, gazte informazio puntua eta udaleku irekien zerbitzua esleitzeko deialdia

Udal Osoak, 2006eko abenduaren 4ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, Oiartzungo udalerrian ludoteka, gazte informazio puntua eta udaleku irekien zerbitzua zeharkako kudeaketaren bidez -kontzesio edo emakida administratiboa zehazki egitea erabaki zuen eta horretarako prozedura ireki bidezko lehiaketa arautu behar duen baldintza administratibo partikularren plegua onartu eta kontratazio espedienteari hasiera ematea erabaki zuen, prozedura arruntaren bidez. Erabaki hau jendaurrean egongo da hogei lanegunetako epean, interesatuek aztertu eta egoki deritzoten erreklamazioak aurkez ditzaten. Aldi berean lehiaketara deitzen da, hau, erreklamaziorik balego hauek erabakitzeko behar den haina denbora atzeratuko baldin bada ere.

1. Lizitazioaren xedea.
Lizitazioaren xedea ludoteka, gazte informazio puntua eta udaleku irekien zerbitzua zeharkako kudeaketaren esleipena da.

2. Kontratuaren iraupena.
Bi urte, beste bira luza daitekeena.

3. Lizitazio oinarria.
Lizitazio oinarria urteko ehun eta hamar mila eurotakoa da (110.000 €). Lizitazio oinarria beherantz hobetu daiteke.

4. Esleitzeko modua.
Kontratuaren xedea duen zerbitzua lehiaketa bidez esleituko da.

5. Lizitazioan parte hartu ahal izateko agiriak.
Baldintza administratibo partikularren pleguan adierazitakoak.

6. Eskaintzak aurkezteko epea.
Enpresa lizitatzaileen proposamenak Oiartzungo Udaleko Sarrera Erregistroan aurkeztuko dira, 8:30etatik 13:30etara bitartean, hogeita sei (26) egun naturaleko epean, lizitazioaren iragarpena Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara ematen den biharamunetik kontatzen hasita. Aipaturiko eguna larunbatean edo jaiegunean egokituko balitz, epea hurrengo lanegunean amaituko litzateke.

7. Proposamenak irekitzea.
Kontratazio Mahaiak proposamenak irekitzeari ekingo dio,proposamenak aurkezteko epea amaitzen den biharamunetik kontatzen hasi eta zazpi lanegunetako batean, Oiartzungo Udaleko Batzar Aretoan.

 

gazteoiartzun.net blogaren lehen urteko datuak

Haurreko artikulu batean (gazteoiartzun.net blogaren lehen 6 hilabeteko datuak) gure blogaren lehen estatistikak islatu genituen eta blogaren lehen urratsak baziren ere joera positiboa adierazten zuten. 2006ko martxotik hasi ginen datuak biltzen Webalizer Version 2.01 programarekin. Naiz eta lehen urte osoa ez bete eta urte naturalarekin bat egin nahian, lehen 10 hilabeteko datuen analasi labur bat egiten saiatuko gara.

Aurreko sarreran “Azken hilabetean (abuztuan), batazbesteko 119 bixitari izan ditugu egunero ia 400 orri begiztatu dituztelarik” aipatzen genuen. Abenduko datuak ordea, datu horiek txiki utzi dituzte. Hilabete honetan egunero, batazbesteko 239 bixitari izan baititugu eta ia 950 orri begiratu direlarik. Gutxi gora behera datuak bikoiztu egin dira.

Hona hemen gure lehen 10 hilabeteen bilakaera laburbiltzen dituzten bi grafikoak:

Hilabetero bisitatutako orri kopurua

Hilabeteko bisitatutako orri kopurua

 

Hilabeteko bisita kopurua

Hilabeteko bixita kopurua

 

Grafikoan agertzen den bezala Irailan igoera narbamena jasan genuen, Kilometroak 2006aren inguruan egindako aurreko informazio bilketa zela eta (http://www.gazteoiartzun.net/category/haurtzaro_ikastola/).

Laburbilduz, aurreko urtean eta martxotik abiatuta, guztira, 145.998 orri ikusi dira eta 37.403 bisita izan ditugu. Ea datorren urtean bilakaera positibo hau mantentzen den irakurle gehiago ditugula adieraziko baitu :-) .

 

Internet: Sarearen inguruko atal berria

Internet eta gazteakEgun, gure gizartean, teknologia protagonista biurtu da, etxean, eskolan, kalean…teknologia izkuturik edo agerian edonon aurki dezakegu. Azken urteotan ordenagailua eta hauekin mundu mailan sortutako sarea (internet) erabat zabaldu egin da, gure gizartearen txoko guztietara ailegatuz.

Gaurko gazteentzat ohiko tresna bilakatu da eta zalantzarik gabe, beraien etorkizunerako ezinbestekoa izango den tresna eta teknologia izango da.

Baina, arotzak erabiltzen duen mailua bezala, tresna edukitzearekin ez da nahikoa, hau erabiltzen ikasi behar dugu eta ondo gainera. Mailuarekin bezala, arotzak, aulkiak, mahaiak eta antzekoak osatu ditzazke baina erabilera oker batekin mina ere egin dezake.

Beraz, hor dago gure lana (gurasoena, ikastetxeena, gazteekin lanean edo harremanetan diardugun guztiona), tresna honen erabilpena sustatzea, baina erabilpen egokia, tresna berri honekin, arotza bezala, aulkia, mahaiak eta antzekoak egin ahal izateko.

Internet eta gazteakOrdenagailua eta internetek, hamaika aukera berri eskeintzen dizkigu, baina guzti hauek erabiltzea ez da batere erraza. Ia egunero aukera berriak sortzen dira, programa berriak…eta askotan ez dakigu nora jo guzti honen berri izateko edo hauen erabilpena ikasteko.

Txoko berri honetatik, gure blogaren internet atalatik alegia, gure aportazio txikia eskaini nahi dugu, oiartzungo gazteei bereziki zuzenduta baina oiartzuar nahiz euskaldun guztioi irekia ere.

Modu sinple eta errez batean eta imajin ugariekin, programa berrien erabilpena, trikimailu ezberdinen berri, internet inguruko berriak eta antzekoak zabaltzen ahaleginduko gara.

Ahal dugun einean berriak jartzen ahaleginduko gara, baina zuen, guztion, aportazioak eta iruzkinak ere eskertuko ditugu.

Besterik gabe, hurrengo artikuluetan atal berri hau garatzen joan gara.

 

Eskia eta snowa

SnowboardElurra gustatzen zaizu?
Eskian edo snowboardean aritzen zara?

Neguko kirolek gero eta zaletu gehiago dituzte. Eta ez da harritzekoa, ariketa fisikoaz gain naturarekin eta, bereziki, elurrarekin harreman zuzena edukitzeko aukera ematen dizutelako kirol hauek. Horrek, izan ere, oso erakargarri bihurtzen ditu eskia eta snowboarda.

Kirol bi hauen praktika asko orokortu da gure inguruan azken aldi honetan. Eta hori, neurri handi batean, posible izan da eski estazio ugari ditugulako ordu gutxiko distantzian.

Zuk ere eskiari eta snowboardari buruz gauza gehiago jakin nahi badituzu, hementxe duzu informazio interesgarria:


Iturria: http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-7053/eu/contenidos/informacion/elurretan/eu_elurra/elurretan.html
 

urt 3, 2007

Kale Ekintza: Tailerrak

 

URTARRILAK 3 ASTEAZKENA

 GABON HAUETAKO AZKEN EGUNA.

TAILERRAK EGINGO DITUGU. BETIKO ORDUTEGIAN 4:30 ETAN

ETA ELIZALDE HERRI ESKOLAN.

 

 

Google bilatzailearen urte berriko logoak

Egun hauetan ikusiko zenutenez, Google bilatzaileak bere logoa aldatu egin du eta urte berria ospatzeko betikoa jarri beharrean:

Google

…honako hau jarri izan du:

2007

Baina ez uste aurten dela hau egiten duen lehen aldia. Azken urteotan ere, urte berria ospatzeko logo berriak diseinatu izan ditu:

2006an:

2006

2005ean:

2005

2004ean:

2004

2003an:

2003

2002an:

2002

2001ean:

2001

Iturria: google.dirson.com

urt 2, 2007

Kale ekintzak: Jolas kooperatiboak

URTARRILAK 3 ASTEAZKENA

JOLAS KOOPERATIBOAK elizalde herri eskolan

arratsaldeko 4:00 etaik aurrera.

ZATOZ JOLAS BERRIAK IKASTERA.

Unibertsitatea.net

Unibertsitatea.net webgunearen atarian adierazten den bezala: “UNIBERTSITATEA.NET atariaren helburu nagusia da unibertsitario euskaldun guztientzako erreferentzia izatea, hots, ikasleek, irakasleek, gurasoek zein unibertsitate mailako ezagutzaz interesatutako edozeinek behar duten informazioa eguneratuta izatea.”

Besteak beste, honako atalak dituzue bertan:

Zer ikasi, non ikasiZer ikasi, non ikasi
Euskal Herriko unibertsitateen, ikastegien eta titulazioen gaineko informazioa.

 

OtarreaOtarrea
Lan, txosten, apunte eta bestelako dokumentuak partekatzeko gunea

 

Argazki galeria

Argazki galeria
Ikusi argazkiak, eman zure iritzia eta gehitu zeureak ere gainerakoekin partekatzeko. 

   

Iturria: http://www.unibertsitatea.net/    

Orrialdeak:«12

Etiketen hodeia

Twitter-en