You need to set up the menu from Wordpress admin.
Browsing articles from "Otsaila, 2007"
ots 8, 2007

Eskola kirola:12. jardunaldia

              Datorren larunbatean, hilak 10, eskola kiroleko hamabigarren jardunaldia jokatuko da.            Aste hau ere, aurreko astearen moduan, berezia izango da, benjaminek igeriketa jardunaldia izango bait dute. Foru Aldundiak proposatzen dituen bakarkako kirolen barne sartzen da ekintza hau eta oarsoaldeako kirol teknikariek garrantzi handia ematen diegu jardunaldi hauei, mota guztietako kirolen ezagutza garrantzitsua bait da umeen formakuntzan.

            Hau da larunbateko egutegia, Elizalde eta Haurtzaroko ikasleentzako:

  • BENJAMINAK ( neskak eta mutilak ):   IGERIKETA

      -         Lezoko igerilekuan:
09:00-etan: Haurtzaro, Lezo eta K.Ama

-         Errenteriko igerilekuan:
10:00-etan: Elizalde  eta Lizeoa

·        ALEBIN NESKAK:

*  FUTBOLA:
-         Plazetan:
10:00-etan: Gamon B – Elizalde

*  ESKUBALOIA:
-         Errenteriko kiroldegian:
12:30-tan: Orereta B – Haurtzaro

  • ALEBIN MUTILAK:

*  SASKIBALOIA:
-     Oiartzungo kiroldegian:
      9:30-tan: Elizalde B – Haurtzaro A
      11:30-tan: Orereta A – Elizalde A

*FUTBOLA
-    Fanderian:
      9:00-tan: Lizeoa A – Haurtzaro B

*  ESKUBALOIA:
-    Errenteriko kiroldegian:
      9:30-tan: Lezo H.E. C – Elizalde D

      10:30-tan: G.Alabak – Elizalde C

ots 7, 2007

kale ekintzak: aintzinako jolasak

 

inude eta artzaien egitarauarekin bat eginez

 larunbata 10 eta goizeko 11:30 etan

AINTZINAKO JOLASAK doneztebe plazan.

 

ots 7, 2007

Gazte Foroa: bideo emanaldia

Otsailak 10 larunbata

arratsaldeko 17.00 etan liburutegian KIMUAK saileko  LABURMETRAIAk izango ditugu. Kuadrillategiko gazteak grabatutakoa ere ikusiko dugu  

Bertara Aupa Etxebesteko zuzendaria Asier Altuna eta Alex Gonzalez zinegile oiartzuarra inguratuko dira beraien esperientzien berri ematera. 

 

Bideo emanaldiak eta hitzaldiak Kubako Iraultzaren inguruan

Kubako Iraultza

IURRITAK ANTOLATURIK 

KUBAKO IRAULTZA    

OTSAILAK 5, ASTELEHENA 20:00

Bideo emanaldia:
“Los 4 años que estremecieron al mundo”

OTSAILAK 7, ASTEAZKENA 19:30

Luntx
Bideo emanaldia:
“Looking for Fidel” (Oliver Stone)
Txarla/Tertulia (KIeko kideekin)

OTSAILAK 9, OSTIRALA 19:30

Luntx
Hausnarketarako tailerra
(KIeko kideekin) 

LEKUA:

OIARTZUN — UGALDETXO AUZOA — FUTBOL ZELAI ONDOAN   INFO: IURRITA2005@HOTMAIL.COM

 

Oiartzungo Haurtzaro Saskibaloi Taldeak laugarren garaipena jarraian

Oiartzungo Haurtzaro Saskibaloi Taldea

 

Oiartzungo Haurtzaro Saskibaloi Taldeak, laugarren garaipena jarraian lortu du Irun Basket taldearen aurka (74-42), taldea regionaleko lehen mailarako igoera faseko lehen postuan kokatuz.

Oiartzuarrek, 6 jokalarirekin ekin zioten partidari, jokalari asko lesionaturik bait dituzte, baina ala ere oso indartsu hasi zuten partida, hasieratik markagailuan aurretik joanez (16-8), baina irungo taldeak ez zuen amore eman, eta markagailuan hurbildu zen (20-16). Baina momento horretan, oiartzuarrek beraien defentsa gogortu zuten, eta erasoan errexago asmatu zuten, atsedenaldira 46-25 aurretik amaituz. Hortik aurrera, partidua oso lasai joan zen oiartzuarrentzat. Etxeko taldearen aldetik, Eneko Garro pibota eta Asier Jauregi hegalekoa azpimarratu daitezke.

Saskiratzaileak: Iker Arias (2), Jose Miguel Astinza (8) Asier Jáuregui (19), Mikel Arabolaza (14), Eneko Garro (18), Iosu Arabolaza (13).

Hurrengo jardunaldian (Otsailak 11), Oiartzungo Haurtzaro Saskibaloi Taldea, oñatiko Aloña-Mendi taldearen aurka arituko da, Oñatiko Zubikoa kiroldegian 19:15-etan.

Oiartzungo Haurtzaro Saskibaloi taldeko kadeteek ordea, Errenderiako Oiarso taldearen aurka galdu zuten 41-19, bigarren faseko lehen jardunaldian.

Flickr interneteko aplikazioa (I)

Flickr

Flickr, imajinak interneten zintzilikatzeko doako webgune bat dugu. Yahoo! bilatzailearen eskutik, bertan, hilabetero 100 megako espazioa dugu gure argazkiak igotzeko eta sarean jartzeko. Argazkiak igo, hauei iruzkinak jarri, gure lagunekin konpartitu eta beste hainbeste aukera ematen dizkigu inongo kostorik gabe. Harrigarria ezta? :-)

Eta zertarako erabili? Adibide bat, gure blogean erabili izan duguna: Aurreko batean (Mahai teniseko sustapen jarduereko argazkiak) mahai teniseko sustapen jarduera bat egin zen Oiartzunen eskola kirolaren barruan eta bertan zenbait argazki hartu ziren. Guztiak Flickr-era igo ziren eta orain nahi duten guztiak eskuragarri dituzte hemen, bai ikus ahal izateko bai bere ordenagailura jeisteko eta inprimatzeko.

Interesatuak zaudetenentzako, hurrengo artikuluetan Flickr erabileraz arituko gara: nola ireki kontu bat, nola igo argazkiak…

Kontutan izan ez dela aplikazio bakarra, Google-k ere berea du, Picasa Web Album izenekoa:

Picasa Web Albums

Dena den, hau aurreago ikusten saiatuko gara. Guk lehen urratsak Flickr aplikazioarekin emango ditugu. Adi beraz!

 

Google Maps eta Google Earth: munduan zehar ibilalditxo bat egiten

Google Maps eta Google Earth, Google-k dituen antzeko bi aplikazio dira. Hauekin mundu osoa ikusi dezakegu satelite edo hegazkin bista batetik. Munduan zehar ibilalditxo bat egin dezakegu etxetik mugitu gabe, imajinak benetan ikusgarriak direlarik.

Bien arteko desberdintasun nagusiena, zenbait aukera aparte, Google Maps webgune bat dela eta Google Earth ordea, gure ordenagailura deskargatu dezakegun aplikazio bat:

 

Googlemaps
(Google Maps)

Google Earth

(Google Earth)

 

Bietan, herri eta hiri baten izena jarriaz, goiko bista batean, herri hori ikusi dezakegu. Adibidez: Tokyo

 

Tokyo

 

Google Earth aplikazioan gainera eta zenbait hiri nagusienetan, 3D-ko edifizioak ere ikusterik ditugu. Tokyorekin jarraituz:

 

Tokyo

 

eta Oiartzun? bai, Oiartzun ere ikusi dezakegu (Oiartzun idatzi eta automatikoki Oiartzurantz abiatuko gara) eta hurbiltzen baldin bagara ere herriko ikastetxeak ere errez ikusi ditzazkegu. Antzematen Haurtzaro eta Elizalde ikastetxeak?:

 

Oiartzun-Haurtzaro-Elizalde

 

Google Earth aplikazioa deskargatu aurretik nola funtzionatzen duen ikusteko 2 minutuko bideo hau ikusi dezakezu. Bertan Malasia, Brisbane eta Singapur-tik bidaialditxo bat egiten du eta aplikazio honen zenbait aukera azaltzen dizkigu. Aplikazioa ezagutzen ez duzuenentzat oso interesgarria:

[youtube]iZzMoQRjmaQ[/youtube]

 

eta Google Maps? Ba, bideo batean ikustea baino bertara joatea duzu errezena eta bertan probatu funtzionamendua: Google Maps 

Mapa, Satélite, Híbrido: Ikuspegi ezberdinak dira:

  • Mapa: mapa batean marrazturik bideak, herrien eta kaleen izenak… ikusi ditzazkegu
  • Satélite: satelite edo hegazkin batek egindako argazkietaz baliatuz goiko bistatik mundu osoa ikusteko aukera dugu
  • Híbrido: Aurreko bien nahasketa da

 

  • Goikaldean ezkerraldean agertzen diren geziak mapan zehar norabide guztietan mugitzeko dira.
  • Gezi hauen azpian dagoen erregela antzekoa zoom-a egiteko balio du, hau da, gauden bistan, urrutiratu edo gerturatzeko

Probatu aukera guzti hauek Google Maps webgunean. Hurrengo batean, Google Maps-era hurbilduko gara bertako zenbait aukera interesgarri ezagutzera. Adi beraz!

 

Winterbells: untxiarekin gora ta gora

Aurreko batean hamsterrak genituen protagonistak (Hamster baten hegaldia) eta oraingoan untxi batek hartzen du erreleboa.

Ordenagailuko xaguarekin bakarrik aritu behar gara. Xagua mugituz, untxiaren saltoaren norabidea, ezker-eskubi, aldatzen dugu eta  kanpai bat ikutzerakoan berriro saltatzen duelarik. Lehen saltoa egiteko xaguan ezkerreko botoian klikatu.

Helburua, kanpai batetik bestera saltoka ibiltzea eta puntuazio altuena lortzea. [Zailtasuna: 4]

Winterbells untxiarekin gora ta gora

 

 

Pikea hasteko hasierako puntuazioa: 11.280 puntu 

 

Winterbells, untxiarekin gora ta gora
    
ots 1, 2007

Gazte Foroa: sorospen ikastaroa

otsailak 3 larunbata

SOROSPEN IKASTAROA haurtzaro ikastolako jantokian
arratsaldeko 17:00 etatik 20:00 etara.

Oiartzun Irratiaren programazio berria

Oiartzun irratiaOiartzun Irratiak programazio berria eskainiko du datorren Otsailaren 5tik aurrera.
Arguyuan saioa goizetan emititzen jarraituko da (11-13), hala ere, atal berriak izango ditu magazinak.

• ASTELEHENA: KIROLAK
• ASTEARTEA: QUARK (zientzia eta teknologia, El Huyar fundazioaren eskutik, Arrosa irrati libreen saretik eskuratua)
• ASTEAZKENA: METAZIYANBILA (baserri munduko atala, EHNEkoen eskutik)
• OSTEGUNA: AKUNPUNTURA, MASAIAK, TERAPIAK….(horretan aditua den pertsona bat)
• OSTIRALA: GAZTE ATALA (Gazte sareako kideak osatua)

Aste guztian zehar lehiaketa tartea dago saioan. Bertan herriko komertzioak, tabernak, jatetxeak…. Sari bat eskaintzen digute, publizitatearen trukean. Dagoeneko hainbat komertzioekin hitzarmena egina dugu, baina eremu hau zabaldu nahi dugu, beraz, herriko komertzioak animatu nahi ditugu bertan parte hartzera.

Oiartzun Irratiaren asmoa bertan ekoiztutako saioak egin eta eskaintzea da, baina jendearen parte hartzea lortzea zaila dela ikusirik eta Arrosa irrati libreen sareko kide denez, bertan dauden hainbat irratsaio emititzea erabaki du.
Esan bezala Arrosako sarean Euskal Herriko irrati libre ugarik hartzen dugu parte. Irrati bakoitzak astero saio ezberdinak igotzeko konpromisoa hartu behar du eta trukean nahi duena jaitsi dezake.

Entzulego mota guztientzat parrila osatzen saiatu gara, hala nola, gai ezberdinetako saioak izango dira Oiartzun irratiko programazio berrian. Hauek dira Arrosa saretik hartutako saioak.

• Zaharrak Berri (Hala Bedi irratia) 88 min, historia. EUSKERA
• Izarrak eta Ilargia (Tas Tas irratia) 58 min, musika klasikoa. EUSKER
• Oreka desorekan (Hala Bedi irratia) 58 min, euskaldunak eta mundua, elkarrizketa bat ardatz nagusi. EUSKERA
• Irauli Uhinak (Gaztesarea) 58 min, gazte informazioa. EUSKERA
• Musikgerrilla (Info7 irratia) 88 min, EHko musika. EUSKERA.
• Punttuka (Xiberok Botza irratia) 45 min, Bertsolaritzari buruzko irratsaioa. EUSKERA
• Ziripot (Koska irratia) 28 min, astelehenetik ostiralera dagoen haur programa. EUSKERA
• Ortzadarra (Hala Bedi irratia) 58 min, euskal literatura eta mitologia. EUSKERA
 
Oiartzun irratiak ekoiztuko dituen saioak:
• Oiarrock: Oiartzun eta eskualdeko musika saioa.
• Askatasun uhinak: Herriko eta Euskal herriko presoen egoera.
• Ezker-eskuin: prentsa, elkarrizketak, musika.

Gure asmoa urtean zehar Oiartzun irratian ekoiztutako saioak emititzea da, beraz, deialdi zabal bat luzatzen diogu herriari. Irratiko ateak irekiak daude herritarrentzat edozein saio mota egiteko. Interesatuak irratiarekin harremanetan jar daitezela.
Kontatuak:
Irratia: Arraskularre 12 behea.
Telefonoa: 943493711
E-posta: oiartzunirratia@euskalerria.org

 

ots 1, 2007

Eskola kirola:11. jardunaldia

Eskola kirola pilota          Asteburu honetan ere, pasa denean bezala, jarduera berezi bat dago prestaturik umeentzako. Kasu honetan, alebinei zuzenduriko jarduera da eta benjaminek egokitzen zaien talde kirola praktikatuko dute.

         Alebinek, pilota jardunaldia izango dute. Bertan, pilota joku ezberdinak praktikatuko dituzte, kirol hau hobe ezagutu dezaten eta berau praktikatzen goza dezaten.

        Hauek dira Oiartzungo eskoletako umeek asteburu honetarako duten egutegia:

  • ALEBINAK:

     *Pilota ( Lezoko pilotalekuan:kiroldegiaren ondoan dago)

      - 9:30-tan: Elizalde – Haurtzaro – Lezo H.E.

  • BENJAMIN NESKAK:

     * Saskibaloia (Lezoko kiroldegian) 4. Mailakoak:

     - 9:30-tan: Elizalde A – Gamon A

     * Futbola (Palzetan) 3. Mailakoak:

     - Elizalde B – Telleri A

  • BENJAMIN MUTILAK:

     *  Futbola (Beraunen) 4. Mailakoak:

     - 9:30-tan: Lizeoa A – Elizalde B

     – 10:30-tan: Elizalde A – Lezo H.E. A

     * Saskibaloia (Gamonen) Haurtzaro 4. Mailakoak eta Elizalde 3. Mailakoa:

     - 9:45-tan: Haurtzaro A – Orereta C

     – 10:30-tan: Orereta E – Haurtzaro B

     - 12:00-tan: K.Mitxelena A – Elizalde C

     * Eskubaloia ( Lezoko kiorldegian) 3. Mailakoak:

     – 10:15-etan: Haurtzaro C – Gamon C

Orrialdeak:«12

Etiketen hodeia

Twitter-en