You need to set up the menu from Wordpress admin.
Browsing articles from "Urtarrila, 2008"

Ikasteko gelak

Azterketa garaiaren bueltan, EHUko Gipuzkoako Kampusak asteburuetan ikasteko gelak zabalduko ditu Ignacio Maria Barriola (ikasgelategia) eraikinean.

Urtarrilaren 12,13,19,20,21,26,27 eta Otsailaren 2 eta 3an egongo dira zabalik.

Ordutegia, goizeko 8.00etatik gaueko 22.00etara izango da.

Sartzeko EHUko ikasle txartela eskatuko da.

Aisialdiko begirale ikastaroa!

Haur edo gazteen hezitzailea zara edo izan nahi duzu?

Orain duzu aukera eta apuntatu zaitez hezkide eskolak otsailetik maiatzera eskainiko dituen ikastaroetara:

-> Haur eta gazteen astialdirako begirale ikastaroa (1.modulua).

-> Haur eta gazteen astialdirako zuzendari ikastaroa.

-> Jangelako begirale ikastaroa (martxoa-apirilean eskainiko da).

Matrikula epea zabalik dago!!!

Honen inguruko informazioa eskuragarri duzu Gazte Informazio Gunean.

urt 10, 2008

Eskola kirola: 8. jardunaldia

Urte berri on denoi!!

     Hiru asteburutako atsedena eta gero, Oarsoaldeako neska – mutilek kirolaz gozatzeko aukera izango dute berriro ere, eskola kiroleko programren bitartez. Gabonak pasa dira eta Ekaina bitartean, momentu on asko pasatzeko denbora dago, asteburu honetan jardunaldien martxa hartzen hasiko garelarik.

      Oiartzungo neska – mutilek asteburu honetan duten egutegia, honakoa da:

  • BENJAMIN NESKAK:

     * Saskibaloia ( Lezoko Bekoerrota kiroldegian ):

      + 9:00: Elizalde A – Elizalde B

      + 9:45: Haurtzaro - K.Mitxelena

  •   BENJAMIN MUTILAK:

     * Eskubaloia ( Lezoko Bekoerrota kiroldegian ):

      + 12:45: Lizeoa B – Elizalde A

     * Futbola ( Beraungo Mikel Odriozola estadiumean ):

      + 10:30: Lizeoa C -  Haurtzaro A

     * Saskibaloia ( Oreretako Gamon ikastolan ):

      + 9:00: Beraun Berri – Haurtzaro B

      + 9:45: Gamon C - Elizalde C

      + 10:30: Haurtzaro C  - Gurutzeko Alabak

      + 12:00: Langaitz B – Elizalde B

  • ALEBIN NESKAK:

      * Saskibaloia ( Lezoko Bekoerrota kiroldegian ):

      + 11:15:  Elizalde A - Lezo A

     * Eskubaloia ( Oreretako Galtzaraborda kiroldegian ):

      + 11:30: Orereta D – Haurtzaro B

      + 12:30:  Haurtzaro A - Langaitza A

      +  Elizalde B - Orereta C

  • ALEBIN MUTILAK:

     * Futbola ( Oreretako Fanderia futbol zelaian )

      + 9:00: Gamon B – Haurtzaro A

      + 10:00: Telleri A - Elizalde A

     * Eskubaloia ( Oreretako Galtzaraborda kiroldegian ):

      + 9:30: Elizalde B – Lizeoa C 

      + 10:30. Elizalde C – Orereta C

     * Saskibaloia ( Oiartzungo Elorsoro kiroldegian ):

      + 9:15: Haurtzaro B – Gamon C

     + 10:15: Haurtzaro C – Gamon D 

Kirolaren euskal eskolako formakuntza eskaintza

Kirolaren Euskal Eskolak 2008an Euskal Autonomi Erkidegoan eskainiko duen formakuntza eskaintza argitaratu du: entrenatzaile ikastaroak, kirol ezberdinetako bloke espezifikoak, jardunaldiak, ikastaroak,…

                                                       

Kirolaren Euskal Eskolaren web gunean aurki dezakezu informazio guztia.

Aldizkarietako artikuluen lehiaketa

                                          

Europar kazetari gazteen arteko lehiaketa da, EB-ren politika zabalpenaren inguruan gogoetak eta iritziak eman ahal izateko.

17 eta 27 urte bitarteko gazteek martxoaren 15a arte dute beren lanak aurkezteko epea.

Partehartzaileak www.EUjournalist-award.eu orrialdearen (ingelesez dago) bitartez sartu daitezke lehiaketan eta bide batez beste artikulu batzuk kontsultatu.

Irabazle guztiak Balkanetarako bidai kolektibo batera gonbidatuak izango dira.

urt 9, 2008

Kale ekintzak: donkeyxote filma.

DONKEYXOTE filma ikusteko aukera dugu aste buru honetan.

NON: udal liburutegian.

ORDUTEGIA: 17:00 etatik aurrera.

NOIZ: urtarrilak 12 larunbata

DONKEY XOTE

Fitxa Artistikoa eta Teknikoa
ZUZENDARIA: Jose Pozo
GIDOIA: Angel E. Pariente
PRODUKTOREA: Julio Fernández
PRODUKTOREA EXEKUTIBOA: Carlos Fernández
2D ANIMAZIO ZUZENDARIA: Maxi Diaz
ZUZENDARI ARTISTIKOA:Torsten Schrank
MUNTAIA: Félix Bueno
Ezaugarri Teknikoa
ZUZENDARIA: IÑIGO PUIGNADO SANCHEZ
KIJOTE: JOSU MITXELENA LAKARRA
SANTXO: PELLO ARTETXE LAZKANO
KONTALARISA: JAIONE INSAUSTI ARANA
RUZIO: IÑIGO PUIGNADO SANCHEZ
ROZINANTE: JOSE MARTIN ZABALA LEGARRETA
JAMES: JOSE RAMON LARREA TAPIA
SAMPSON: JOSE MANUEL GOIKOETXEA AMUTXATEGI
DUKESA: BEGOÑA HUEGUN ALDALUR
LEHOIA: MIKEL MENDIZABAL CRISTOBAL
DUKEA: SEBERIANO DIEZ ZUMALABE
ALTISIDORA: Mª DOLORES DIAZ DE MENDIBIL PEREZ
AURKEZLEA: JOSE KRUZ GURRUTXAGA LARRAÑAGA
Sinopsia
Eta On Kixoteren istorioa betidanik entzun dugun bezala ez balitz? Bada garaia Ruciok, Gaztela osoko asto abenturazale, baldar eta adoretsuena, benetako istorioa konta dezan.
Mantxan denek eramaten duten kontenplaziozko bizitzaz gogaitua, Ruciok ez du inolako dudarik izango muga gabeko abentura bizitzeko aukera aurkezten zaionean: Ilargi Erdiaren Zaldunak On Kixoteri Bartzelonan erronka jo dio.
Zailena: bere jatorriari ohore handia egiten ez dion Rocinante zaldia konbentzitzea; Gaztelako estepan trostan ibiltzea baino, egun osoan patxada onean etzanda egotea nahiago duena.
Oraindik zailagoa dena: arrisku sorta anitz saihestea Bartzelonarako bidean: erbinude espioiak, Dulcinea faltsuak, duke histerikoak… eta arriskurik handiena, Siniestro misteriotsua.
Gaur egun ez da erraza heroia izatea… asto batentzat zaldia izatea ez den bezala, edo oilar batentzat bizkartzaina izatea. Edo ero batentzat, zalduna izatea.
Hemen izan ezik. Hemen bai dena dela posible. Hau guztiau eta asko gehiago.
Beraien helmugara heltzea lortuko al dute Ruciok eta Rocinantek? Eta behin hara iristean, Ilargi Erdiaren Zaldun misteriotsua menderatuko al dute?
Mantxa aldeko herri koskor batean… egiazko abentura hasten da.

Adi mendizaleok!

Hartu gogoan www.gipuzkoaoinez.com helbidea. Bertan mendi ibilbideak aurkitu ditzazkezu zure gustura. Aukeraketa egin daiteke lurraldearen arabera, herriaren arabera, baita luzeraren arabera ere.

                                               

Gipuzkoako mendizale federazioak eta aldundiak argitaratu duten web berria.

Gipuzkoako kirolarientzako laguntzak

Kirolgi fundazioak Gipuzkoako banakako modalitateetako kirolariei eta entrenatzaileei diru laguntzak eskaintzen ditu.

Urtarrilaren 31a baino lehen eskatu behar dira.

                                          

Oinarriak kontsultatu nahi badituzu: www.kirolgi.org

urt 3, 2008

…ESKULAN TAILERRA!

                                       

 …ESKULAN TAILERRA!

Pultserak, fimo, kamixetak marraztu eta

kamixetak tindatu… eta gauza gehiago!

Non?: Elizaldeko txikien jangelan.

Ordua: 17:00

Eraman beharrekoa: Kamixeta txuri bat

(tindatu edo marraztu nahi baduzue),

imajinazio asko eta ondo pasatzeko goguak!

 

ANTOLATZAILEA: GAZTE FORUA

urt 2, 2008

Kotxe pedaloak, zirko tailerra eta pelikula emanaldiak

urtarrilak 2 asteazkena: KOTXE PEDALOAK. doneztebe plazan 16:30 etatik aurrera.

urtarrilak 3 osteguna: ZIRKO TAILERRA. doneztee plazan 16:30 etatik aurrera.

urtarrilak 4 ostirala: PELIKULA liburutegian 17.00 etatik aurrera.

Dudarik gabe arratsalde pasa paregabeak dituzu zure zai.

Zatoz bada gurekin.

Orrialdeak:«123

Etiketen hodeia

Twitter-en