You need to set up the menu from Wordpress admin.
Browsing articles from "Otsaila, 2008"

Ikastolen Elkarteak begiraleak behar ditu

                                                           

 Ikastolen Elkarteak gazteei urtero luzatzen dien udako eskaintza definitu eta hauetan lan egiteko begiraleak behar ditu.

Izen emateko epea, apirilaren 1a da eta begirale izateko bete behar diren baldintzak hauek dira:

- euskalduna izatea

- 18 urte beteta izatea

- aisialdian esperientzia izatea

Kontutan hartuko dira baita ere:

- Ikasketak

- Begirale titulua

- Bestelako gaitasun pertsonalak

Informazio guztia www.bieikastola.net web gunean dago.

Bertan agertzen den begirale fitxa jeitsi, bete eta helbide elektroniko honetara bidali: bie@ikastola.net edota korreoz Bizkaiko Ikastolen Elkartera (Aoiz Plaza, 1- 48015 Bilbo)

Lan eskaintzak

- Udaltzain agenteen eta aparkaleku eta TAO zaintzaileen lan-poltsa Hondarrabiko udalean.

10 udaltzain eta 27 aparkaleku eta TAO zaintzaile behar dira.

Epea: Otsaialak 9an, 13.00etan, bukatuko da.

Udaltzain poltsaren oinarriak

Aparkaleku eta TAO zaintzaile poltsaren oinarriak

- Martuteneko haurtxoko berrirako kudeaketa kontratazioa

Otsailaren 13an bukatzen da dokumentazioa aurkezteko epea.

Argibide gehiago

ots 2, 2008

Kale Ekintzak inauteriekin

Kale ekintzak oraingoan igande arratsaldean izango ditugu INAUTERIEKIN bat eginez.

                                                         

Beraz, igandean eta arratsaldeko 17:00 etatik aurrera DONEZTEBE plazan.

Zer egingo dugun jakin nahi baduzu azaldu besterik ez duzu egin behar. SORPRESA eta edabe magikoa ere edateko aukera izango duzu.

                                                  

GORA INAUTERIAK!

Minbiziaren aurkako munduko eguna

Astelehenean, Otsailak 4, Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna ospatuko da.

                                                     

Hori dela eta, hainbat mahai informatibo ipiniko dira Donostia (San Martin merkatuan eta La Bretxa merkatal gunean) etan Irunen (Mendibil merkatal gunean) prebentzioa gaitzat hartuta. Ordutegia: 10.00-13.30 / 17.00-19.00

Azkenik hitzaldi bat (Prevención del cancer y tabaquismo pasibo) ere egongo da Fnac-ek duen forumean, 19.00etan.

AECC

Lurralde Bus Txartela

                                                          

Txartel bakarrarekin % 40ko deskontua egiteko aukera dago lehen bidaiatik. Txartel honekin sistema horretan sartzen diren herri barruko autobus eta tren zerbitzuetan ere erabili ahal izango da.

Non eskuratu daiteke? Zer behar da? Prezioak, deskontuak,… Lurralde Bus liburuxkan!

Orrialdeak:«123

Etiketen hodeia

Twitter-en