You need to set up the menu from Wordpress admin.
Browsing articles from "Maiatza, 2008"

Langileen eskubide eta betebeharrak

Langilea bazara, eta zarenaren aldetik, ezagutzen al dituzu zein diren zure….

… eskubideak, betebeharrak, kontratuaren edukiak, lanerako gutxieneko adina, lan jardunaldia, kontratu mugagabeak, zalantzak non argitu,…

                                                                

Begiratu ondorengo lotura hauek baliogarri izango zaizkizu!!!

Eskubide eta betebeharrak

Lan kontratua

Ohiko galderak

Zalantzak non galdetu

mai 15, 2008

Eskola – kirola: 22. jardunaldia

     Kaixo denoi!!

     Pasa den asteburuan bizikleta festa ospatu zen. Eguraldi oso kaxkarra egin zuen eta ondorioz Oreretatik egin beharreko txangoa besterik ez zen egin ( haurren ziurtasuna bermatzearren ez ziren lasterketak egin ). Halere, partehartzea nahiko altua izan zen eta 180 haurretik gora gerturatu ziren. Eskerrak eman behar dizkiegu haurrekin batera txirrindan gerturatutako gurasoei ere.  

     Aste honetako Oiartzungo haurren egutegia, hau da:

  • BENJAMIN NESKAK:

     * Eskubaloia ( Lezoko Bekoerrota kiroldegian ):

      + 12:00: Haurtzaro - Gamon B

      + 12:45: Elizalde B – Gamon A

      + 13:30: Langaitz – Elizalde A

  • BENJAMIN MUTILAK:

     * Futbola ( Beraungo Mikel Odriozola estadiumean ):

      + 10:30: Gamon A -  Elizalde A

     * Saskibaloia ( Oreretako Gamon Ikastolan ):

      + 11:15: K.Mitxelena – Haurtzaro A

     * Eskubaloia ( Lezoko Bekoerrota kiroldegian ):

      + 9:45: Haurtzaro C – Gurutzeko Alabak

      + 10:30: Langaitz C – Haurtzaro B

      + 11:15: Langaitz B - Elizalde C

      + 12:00: Elizalde B – Gamon C 

  • ALEBIN NESKAK:

     * Saskibaloia ( Lezoko Bekoerrota kiroldegian ):

      + 9:00: B.Berri – Elizalde A

      + 10:30: Haurtzaro B – Gamon A

     * Eskubaloia ( Oreretako Galtzaraborda kiroldegian ):

      + 11:30: Haurtzaro A - K.Mitxelena

      + 12:30: Elizalde B – Orereta D

  • ALEBIN MUTILAK:

     * Futbola ( Oreretako Fanderia futbol zelaian ):

      + 9:00: Gamon A – Haurtzaro A

      + 9:00: Elizalde A - Lizeoa A

     * Eskubaloia ( Oreretako Galtzaraborda kiroldegian ):

      + 9:30: Elizalde B – Elizalde C

     * Saskibaloia ( Oiartzungo Elorsoro kiroldegian ):

      + 10:15: K.Ama – Haurtzaro B

      + 11:15: Langaitz D – Haurtzaro C

Praktikak eta lan eskaintza

- Berria egunkarian kazetaritza praktikak egiteko bekadunak hautatzeko probarako deialdia.

                                                      

Gipuzkoan:

     – Eguna: Maiatzaren 20a

     – Tokia: Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean

     – Ordua: Arratsaldeko 16.30etan

Probara aurkezteko kurrikuluma eraman! 

Kurrikuluma eta aurkezpen gutuna prestatzeko aholkutxo batzuk

- Eusko ikaskuntzak Informatika eta tekonologia arduradunaren lanpostua betetzeko deialdia egin du.

                                                           

mai 9, 2008

maiatzak 10 larunbata: ttipi ttapa

Larunbatean, bidegorritik ttipi ttapa Ergoiengo auzokalteraino joan nahi dugu.

Bertan, jolas batzuk egingo ditugu eta indar berritzeko meriendatxo bat.

Doneztebe plazatik 16:30 tan irtengo gara free mobile phone ringtones phone ringtones sprint real music ringtones sprint download ringtones 24 free ringtones sprint pcs ringtones blackberry free mp3 ringtones mobile phone ringtones free ringtones for sprint phone complimentary music real ringtones free real ringtones sprint 24 ringtones show tv metro pcs ringtones download free maker ringtones cingular free ringtones free alltel ringtones polyphonic ringtones caller ringtones free get ringtones download nextel ringtones software eta 18:30 tan ergoienen bertan bukatuko dugu arratsalde pasa ezberdin hau.

Jakin, gurasoak ere gonbidatuak zaudetela.

EZ izan nagiak eta animo!

Eguraldi txarrarekin herri eskolan izango gara.

Lan eskaintza

Solas Jolas 2008. Hezitzaileak hartzeko deialdia

Irungo udaleku irekietan hezitzaileak behar dituzte uztaila eta abuztuan .

Baldintzak:

- 18 urte izan edota lanaldia hasi baino lehen betetzea.

- Euskara maila ona izatea.

Izen emateko epea: maiatzaren 5etik 20ra.

Informazio osoa

Izen emate fitxa

mai 8, 2008

Eskola – kirola: 21. jardunaldia

     Kaixo!!

     Asteburu bateko atsedenaldia izan eta gero, ikasturtearen azken txanpari gogoz ekiteko asmoz egotea espero dugu. 4 jardunaldi gehiago besterik ez dira geratzen eta hauekin gozatzea da helburua. 

     Larunbata honetan, bizikleta jaia ospatuko da Orereta-n, bai benjamin eta bai alebin mailetan. Bi ataletan banaturik dago ekintza: batetik, maila batekoek herrian zehar buelta ematen duten bitartean besteek lasterketak egingo dituzte Fanderia inguruan. Gero alderantziz.

     Oiartzungo haurrak Elorosoko sarreran geratuak dira 9:15etan Fanderiara joateko. Bidegorria hartu eta Arraguako errotonda pasatzeko Udaltzainen laguntza izango dute. Honez gain,  guraso guztiak animatzen ditugu bidean lagundu dezaten.

 Ondo ibili!!! 

Euskal Herrien Arteko Euskal Joko V. Jaialdiak

- 16 urtetik gorako 12 partaideko (6 neska eta 6 mutil) taldea

- 14 froga 4 multzotan banatuak:

 1.multzoa: harri jasotzea, ingudea, lastoa altxatzea, dantza, xiba

                                                       

 2.multzoa: zama garraioa, lokotxak, txingak, zaku eramatea

 3.multzoa: toka, trontza, soka-tira

                                                 

 4.multzoa: birlak

                             14. froga zehaztu gabe dago zein multzotan egongo den, baina zer botatzen al duzu faltan???

                  Klik! 

                             Zer bestela!!!

Hasi taldea osatzeko lagun bila, ez galdu denborarik!!!

                                                      

                                    Gipuzkoako jaialdia Ekainaren 8an Usurbilen

Dantza, kantua eta antzerkia gustoko badituzu eta…

 

14 eta 20 urte bitarteko gaztea bazara, adi!!

                                                         
Uztaila eta abuztua bitartean grabatuko da gero ETB1-en emango duten film musikala.
Hilabete honetan bertan hirietan egingo diren casting-etan parte hartu nahi baduzu, bete ezazu fitxa!!

Udalak lan eskaintzak argitaratu ditu GAOn

Joan den Apirilaren 22an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean agertu ziren Udalak oposaketa lehiaketa bidez beteko dituen lan eskaintzak:

- Igeltsero lanpostu bat

- 2 Udaltzain plaza

- Etxez-etxeko laguntzaileen 2 lanpostu

Interesatzen bazaizu oinarriak kontsultatu!!!

Orrialdeak:«12

Etiketen hodeia

Twitter-en