Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Asl
14
Uzt '08

Xanistebanak 2008: Omenduen aukeraketa denon esku!

Aurten ere, abuztuaren 1ean, kultura ekitaldia ospatuko da Udaletxeko pleno aretoan. Bertan, urtekaria, Mugarria eta DVDa aurkezteaz gain, iaz bezala herritar batzuk omenduko dituzte arlo batean edo bestean azken urtean (2008an) eta bizitza osoan zehar egindako lanagatik.

                                                    

Aurtengoan, sari eta errekonozimendu hori, nori eman herritarrok erabakiko dugu.

Gazte informazio bulegoan aurkitu dezakezu parte hartzeko postala. Bertan proposatzen duzuna eta zergatia idatzi eta kiroldegian, bibliotekan eta udaltzaingoan dauden kutxatan sartu besterik ez duzu egin behar. Proposamenak jasotzeko epea, uztailaren 15ean bukatuko da.

Bihar bukatzen da epia! Oraindik badakazu aukera!

Asl
14
Uzt '08

Berua itten dunin…

                                                              

Ikusten zute, gazte hauek ez dute beldurrik ura hotza egongo den edo ez!

Eskerrak gutxinin irteerako egunian eguraldia portatu zen, ta bitu zein ederki ibili zian Altzibarko errekan hankak preskatzen!!!

Animo gaztiak, udalekutako ekuadorra pasa zuteta ya, ondo aprobetxatu falta zattuztena!!!