You need to set up the menu from Wordpress admin.
Browsing articles from "Otsaila, 2010"

Bihartik aurrera ostiralero….

igazte logo berria txiki

Drogen eta Sexualitateen inguruko aholkularitza espezializatua Gazte Informazio Bulegoan!

sexdrogInforma zaitez…

eta zalantzarik izanez gero, galde ezazu!

Noiz: ostiralero

Ordua: 17.30-19.30

Non: Gazte Informazio Bulegoan. Mendiburu kalea 5, behea

ots 4, 2010

Eskola kiroleko 12. jardunaldia

Kaixo denoi:

Beste larunbat goiz bat inguratzen zaigu eta kirola eginez erantzungo diogu honi ere. Jardunaldi “berezi” deitutako horietako bat dugu, ez bait dira ohiko talde kiroletako partidak jokatuko. oraingo honetan, benjaminak uretara sartuko dira eta alebinak herri kirolen munduan murgilduta izango ditugu. Asteburu honetan, ez dugu zerura begira egon beharko euriaren beldur, jarduera guztiak eremu estalian egingo bait dira, Elorsoroko piszinan benjaminak eta Lezoko kiroldegian alebinak. Besterik gabe, hauxe da aurre ikusita daukaguna:

  • BENJAMINAK     IGERIKETA OIARTZUNGO ELORSORO KIROLDEGIKO PISZINAN

*Elizalde, Haurtzaro, Beraun Berri eta Karmengo Ama     10:00 tan

Eraman beharrekoak: bainu jantzia, txankletak, betaurrekoak, txanoa eta toalla.

  • ALEBINAK   HERRI KIROLAK LEZOKO BEKOERROTA KIROLDEGIAN

*Elizalde, Haurtzaro, Karmengo Ama eta Langaitz    9:00 tan

Oiartzungo ihoteak 2010

igazte logo berria txiki

Otsailaren 5etik 7ra Oiartzungo Ihoteak.

IHOTEAK2010

Beste urte batez, Intxixu eta Sorginen bixita jasoko dugu herrian. Ze nolako berriak ekarriko ote dituzte?

Bitartean Oiartungo Ihoteen web gunea ikusi dezakezu.

Ez utzi azkeneko egunerako mozorroaren prestaketa!

Orrialdeak:«12

Etiketen hodeia

Twitter-en