Beste urte batez, iritsi da udalekuen izen emate garaia!
2000 eta 2008 urteen artean jaiotako haurrek, Oiartzungo udaleku irekietan parte hartu nahi baduzue, ondoren daukazue beharrezko dokumentazioa osoa.
Gogoratu epea martxoaren 19tik 31a bitarte (biak barne) izango dela Gazte Informazio Bulegoan (Mendiburu 5 behea).
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 17.30-19.30
Larunbata: 10.30-13.30
Oharrak:
– Ordutegi horretatik kanpo ez da dokumentaziorik jasoko.
– Epez kanpoko izen ematerik ez da onartuko, inolako kasutan.