You need to set up the menu from Wordpress admin.

2006ko Bizikleta Festa

Bizikleta Festa

Ugaldetxo auzoko jaien egitarauaren barnean, irailak 23, larunbateko arratsaldean BIZIKLETA FESTA izango dugu Atamitx jatetxearen atzekaldean:

  • Mountain-bike trabesia herrikoia
  • Atamitx Trails zirkuituan BMX erakustaldia

Alde batetik Mountain-bike trabesia ospatuko da bi zirkuitu ezberdinekin:

  1. 15 urte baino gazteagoentzat zirkuitu txikia (2,5 kilometrotakoa)
  2. 15 urtetik aurrerakoentzat zirkuitu handia (11 kilometrotakoa)

Izen ematea 15:30tan eta doan izango da eta bukaeran, parte hartu dutenen artean opari ezberdinak zozketatuko dira. Hau duzue bi zirkuituen mapa:

Mountain Bike zirkuitua
(sakatu imajinan handiago ikusteko)

Bestalde, Mountain-bike trabesia herrikoiaren ondoren Atamitx BMX Trails zirkuitua edo “kanpilloa;-) irekiko da, bertan, herriko zenbait gazteek erakustaldi bat eskeiniz.

Atamitx Trails

Zirkuituaren argazkiak ikusteko: ATAMITX TRAILS: Errealitate bat

Non izango den? Hemen ikusi dezakezue sateliteko argazkietan (ezkerreko geziak erabili mapan zehar mugitzeko):

Connect with Facebook

Etiketen hodeia

Facebook-en

Twitter-en