Gogoratu nahi dizuegu urtemugako bazkaria erabat dohain izango dela Gaztelekutik pasako zareten guztientzat. Bazkaria parrilada izango da.
Toka txapelketan parte hartzeko larunbata bertan izena eman beharko da, txapelketako irabazlea eta finalistak sariak jasoko  dituzte.
Triki-poteoa, Oihana Irastorza “Lezoti” eta beste lagun baten eskutik izango  da.Aldez aurretik beraien kolaborazioa eskertu nahi diegu.
Nahiz eta krisi egoeran egon, beste urte batez Gaztelekuren urtemuga ospatuko dugu. Maitzaren 9. izango da eta beti bezala auzokide guztiak gonbidatuak zaudete. Ondo pasa maritomasa.
Hona hemen egitaraua:
        -10:00.tan TXUPINAZOA
        -10:30.tan TOKA TXAPELKETA
         -12:00.tan TRIKI-POTEO POPULARRA
         -14:00.tan BAZKARIA
Nahi duten guztiak Gaztelekutik pasa.
Jakinarazi nahi dizuegu iganderako programatuta geneukan haurren ikuskizuna, azkenean Gaztelekuan izango da, eta ez txoznaren gertu, hasiera batean esan genuen bezela.Agerrealde etxadia z/g -an aurkitzen da Gaztelekua, altzibarko eskoletik gertu.Besterik gabe, guztiei animatu festetan parte hartzeko.
Aurtengo altzibar jaietarako prestatu dugun egitaraua aurkezten dizuegu. Kontzertuak Gaztelekuko txosnan izango dira eta haurren ikuskizuna gertu izango dira. Dena doan noski!!! ONDO PASA FESTETAN

Azken mezuetara harpidetu










![Validate my RSS feed [Valid RSS]](http://www.gazteoiartzun.net/wp-content/uploads/2006/07/valid-rss.png)










Iruzkin bat idatzi »