Bizikleta festa: argazkiak
Pasa den, Irailak 23, larunbata, Bizikleta festa ospatu zen Oiartzunen. Bertan, Atamitx Trails Gazte taldeak Mountain Bike Trabesia Herrikoia eta Atamitx BMX Trails erakustaldia antolatu zuten.
Eguraldi apartaz lagunduta jende mordoa bildu zen bai mountain bike trabesian parte hartzera bai ‘kanpillo’ berria ikustera.
Atamitx Trails Gazte taldeak, aurretik dena bikain prestatu zuten eta 3:30etan mountain bike trabesiaren izen-emateekin hasi ziren:
 
- Mountain Bike Trabesia Herrikoian, bi zirkuitu prestatu ziren, bat 11 kilometrotakoa (15 urtetik aurrerakoentzat) eta beste bat 2,5 kilometrotakoa (15 urtetik beherakoentzat)
Gaztetxoenak ekin zioten lanari eta Oiartzungo Udaltzainen atzetik gogoz aritu ziren beraien zirkuituan:

Bukatzerakoan, Atamitx BMX Trails Gazte taldeak abituallamentu bat prestatua zuten gaztetxoentzat eta guztiek eskertu zuten, bai ura bai jatekoa:

Helduagoak, gutxi izan baziren ere, gogoz ekin zioten lanari eta udaltzainen esanetan gogor eman zioten zenbait aldapetan. Hauek ere merezi izan zituzten jasotako txaloak:
Â

Â
 - Atamitx BMX Trails erakustaldia: Jarraian, BMX Trails modalitaterako ‘kanpillo’ berrian erakustaldia antolatu zuten Atamitx Trails Gazte taldeak. Bertatik ikus ahal izateko, gerturatu zen jendeari bertara jeisteko gonbitea luzatu zieten. ‘Kanpilloan’ salto ezberdinak eskeini zituzten eta speaker lanetan zegoen gaztea ikuslegoari saltoen berri eman zien. Hona hemen ‘kanpilloan’ egindako erakustaldiaren zenbait une:



Bukaeran, eta Mountain Bike Trabesia Herrikoian parte hartu zutenene artean opari ezberdinak zozketatu ziren:

Ezin amaitu kronika, egun horretan lanean aritu edo laguntza eskeini zutenei eskerrak emanez:
Oiartzungo Udaltzaingoa
Larrialdiak
Pikabea sonoritatea
Oiartzun Karabanak
TXIMELA
…eta antolatze lanetan aritu ziren gazte guztiei
Â
Â
Bizikleta festa Oiartzunen: Mountain bike trabesia herrikoia eta Atamitx BMX Trails
Â
BMX Atamitx Trails Taldeak antolatua datorren irailak 23, larunbateko arratsaldean BIZIKLETA FESTA izango dugu Atamitx jatetxearen atzekaldean:
- Mountain-bike trabesia herrikoia
- Atamitx Trails zirkuituan BMX erakustaldia
Informazio guztia hemen: Bizikleta Festa
Â
Â
ATAMITX TRAILS: Errealitate bat
Kaixo oiartzuar gazteok!
Â
    Oiartzungo gazteok laxter edukiko dugu aisialdirako txoko berri eta ikusgarri bat, Atamitx Trails. Bere garaian honi buruz berri heman genuen, laster hasiko ginela lur mugimenduekin etab… hasi, hasi gera, eta nolako martxan, azken bi aste honetan Atamitxeko lur sailari itxura berri eta ikusgarri bat heman zaio. Lur mugimendu nagusienak heman dira eta asialdi leku berriak bukaeran gutxi gora behera edukiko duen itxura hartu du. Orain makina txiki bat sartu beharra dago lan finagoa egiteko eta azkenik gu, oiartzuar gazteen esku lana: zirkuituan bizikletan ibili ahal izateko, azken lahanak eskuz egin beharra dira, tresneria egokiarekin, makinek ezin baitute ain lan fina egin, beraz gu denon artean altxa behar dugu. Aukera polita da oiartzungo gazteak elkarrekin lan egiteko eta harremanak sendotzeko. Udalatxeak tresneria egokia lortu digu lan honetarako, orain gure esku dugu.
  Beraz honekin animatu nahi zaituztegu Atamitx Trailsera gerturatzea, zer gertatzen ari den ikustera, zergatik ez esku bat botatzera eta nola ez laster denok bizikletaren mundu zoragarriaz gozatzera leku eder honetan!!
 Hona hemen argazki batzun ekainaren 15 hartuak:
(imajin bakoitzean sakatu tamainu handian ikusteko)
Atamitx Trails
Â
    Oiartzungo herriak ematen duen kirol eskaintza haundituko duen aukera berri bat edukiko dugu  herriko gazteek eta ez ain gaztetxoak aurrerantzean. Kirol honi BMX deritzo, eta hau bizikleta txiki batekin praktikatzen da berez prestatuko lur sail batean non mota ezberdinetako jauziak eta trebeziak egiten diren.Â
    Kirol berri honen praktikak egiteko ondorengo hilabeteetan Atamitx jatetxearen inguruan dagoen lur sail bat prestatuko da. Honetarako udaletxearen laguntza jaso dugu eta herriko gazteok ere animatzen zaituztegu gurekin batera lur sail honi txikitatik asko amestu dugun lekuaren itxura ematen.
    Lur egoki bat lortzen degun bezain pronto hasiko dira lehen lur mugimenduak eta uztailerako prest edukitzea gustatuko litzaiguke, hala inaugurazio eder eta jendetsu on bat emateko.
    Gaur bertan udaletxean bildu gera azken lokarriak lotzeko, animatu gazteok!!!

    Aukera berri bat…jakinaren gainea edukiko zaituztegu….
Beste bat arte
Etiketen hodeia
2011 aholkularitza argazki Arragua bizardia doneztebe plaza doneztebe plazan eguna elorsoro emaitzak ergoien eskalada eskola europa facebook futbito Gazte Forua ginkana Girizia gurutze ikastaroa ipuin izen ematea Jolasak kale ekintzak kirola kiroldegia kontaketa lan lana lehiaketa ludoteka MAHAI JOLASAK oharrak oiartzun puzgarriak sarrerak tailerrak txapelketa txokolatada Udalekuak udalekuak oharrak xanixtebanak zazpikoloroa zozketa
WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck requires Flash Player 9 or better.
Facebook-en
Twitter-en
Azken bidalketak
Atalak
- Agerrealde
- Atamitx Trails
- Bestelakoak
- Bideoak
- Enplegu Saila
- Eskola kirola
- Eskola Pilota
- Euskara Saila
- Gazte Forua
- Gazte Informazio Bulegoa
- gazteoiartzun.net
- Gazteria eta Kirola Saila
- Gizarte Zerbitzua
- Haurtzaro Ikastola
- Internet
- Iurrita
- Jolasak
- Kale ekintza
- Kenpo-Kai
- Kirola
- Kuadrillategi
- Kultura Saila
- Lan Aholkularitza
- Ludoteka
- Musika
- Oiartzungo Irratia
- Oiartzungo K.E.
- OMTE
- Saskibaloia
- Sexu eta drogen aholkularitza
- Udala
- Udalekuak
- Zinema Tailerra





