You need to set up the menu from Wordpress admin.
Browsing articles in "Bestelakoak"

E72a 60′-ro

Gaur, San Sebastian bezpera dela eta, gau osoan zehar autobusa izango da 60 minutuero.

Gozatu tanbor hotsez!

Zazpikoloroa ikustera gonbidatu nahi zaitugu!

Urtarrilaren 29an Oiartzunen Pirritx, Porrotx, Marimotots eta bere lagunak eskainiko duten emanaldia ikusteko 3 sarrera sorta zozketatzen ditugu.

Parte hartzeko galdetegia bete besterik ez duzu egin behar.

Epea Urtarrilaren 23an bukatuko da.

Eman zozketaren berri zure lagunen artean!

Puzgarriak igerilekuan larunbatero

Elorsoro kiroldegian larunbatero, 2 eta 7 urte bitarteko haurrentzat puzgarriak jarriko dituzte igerilekuan, arratsaldeko 16.30etatik 19.30etara bitartean.

Larunbatean jarriko dituzte salgai!

Datorren Urtarrilaren 29ko emanaldirako sarrerak, larunbat honetan, Urtarrilak 14an jarriko dituzte salgai kiroldegiko lehiatilan arratsaldeko 16.00etatik 19.00ak bitarte.

Pertsona bakoitzak gehienez 8 sarrera erosi ditzake. Ahalik eta haur gehienek izan dezaten ikuskizunaz gozatzeko aukera, aurten ere antolatzaileek helduei dei egin diete bi gurasoak joan ordez, bakarra joan dadin haurrekin.

175 Irakasle bisitari Estatu Batuetan eta Kanadan

Irakaslea bazara programa honek Estatu Batuetako edo Kanadako ikastetxeak ezagutzeko aukera ematen dizu

Deialdia egiten duena: Hezkuntza Ministerioa
Baldintzak:
- Espainako nazionalitatea izatea.
- Lizentziatura edo gradu titulua izatea.
- Maisu/maistra izatea.
2012-2013 ikasturterako 175 iraskale bisitari Estatu Batuetako eta Kanadako ikastetxeetarako.

Epea: abenduak 20

Informazioa:
- Ministerio de Educación Servicio de Información y Asuntos Generales. Alcalá, 36 28071 Madrid Telefonoa: 902 111225
- Subdirección General de Cooperación Internacional Paseo del Prado, 28 – 2ª planta
Telefonoak: 91 5065639 edo 91 5065716
- Consejería de Educación en los Estadios Unidos y Canadá Telefonoa: +1 202 7282335

Info +

Asteburua pil-pilean!

Negua iristeko egun gutxi falta direnean, gabonak ere ate joka. Egun hauetan ohiko bihurtzen ari diren zenbait zita ezin falta aurtengoan ere:

Abenduak 16tik 24ra: Disko eta liburu azoka

Goizetan 10.30etatik 13.00etara eta arratsaldetan 17.00etatik 20.00etara Euskal liburu eta diskoak erosteko aukera udaletxeko areto nagusian.

( Hilaren 18, 21 eta 24an arratsaldez itxita egongo da)

Abenduak 16, ostirala: Helduentzat ipuin kontaketa.

Joxemari Karrere Oreretarra izango da udaletxeko areto nagusian 20.00etatik aurrera.

Abenduak 17, larunbata: Jolasak eta ipuin kontalaria.

Jolasak haurrentzat 16.30etan Doneztebe plazan.

Ipuin kontaketa: 17.30etan udaletxeko areto nagusian.

“Gabon saririk onena”. Maite Franko irundarraren eskutik.

Abenduak 18, igandea: Txerri eguna.

10.30etatik 14.30etara, Doneztebe plazan, erakusmahaiak, txistorra, edariak, zozketa…

Abenduak 22, osteguna: Dokumentala eta hitzaldia.

“Bertsolari” dokumentala ikusteko aukera 18.30etan udaletxeko areto nagusian.

Ondoren, Ander Lizarralde bertsolariaren gogoetak.

Abenduak 23, ostirala: Kontzertua.

Irati Odriozola, Ane Badiola eta Joxeleon Kazabonek, entzuleak aukeratutako kantak abestuko dituzte, 22.00etatik aurrera udaletxeko areto nagusian.

Abenduak 1: HIESaren aurkako nazioarteko eguna

Zalantzarik baduzu etzazu gehiago itxaron, baimendutako zenbait farmazietan testa egin eta 15 minututan erantzuna emango dizute.

Eta ez ahaztu sexu harremanak seguruak izanik  sexu bidezko transmisioko gaixotasunak ekidin ditzakezula!

Arditurriko meategiak ezagutzeko aukera berezia

Abenduak 4 igandean, Santa Barbara meatzarien eguna dela ospatzeko, Arditurriko meategiak ezagutzeko bisita gidatuetan deskontu bereziak eta aparkalekutik meatze guneraino Tren Berdea doan.

Informazioa gehiago

Jostailu erakusketa

Jostailu egokiena aukeratzeko erakusketa antolatu du Errenteriako udalak.

Azaroaren 26tik 28ra izango da erakusketa ikusgai 17.00-20.00etara Merkatuzar-ean. Guraso, hezitzaile zein haurrentzat interesgarria da ekimen hau.

Funk – Hip Hop ikastaroa

Funk eta Hip Hop dantzak ikasi nahi?

Abenduaren 3an, larunbata duzu aukera Errenteriako polikiroldegian.

Ordutegia:

17.00 – 17.30: beroketa eta oinarrizko pausuak

17.30 – 18.30: Funk

18.30 – 19.30: Hip Hop

Prezioa: 15 €

Irakaslea: Geresi Alza. Hip-hop eta Jazz dantzaria eta irakaslea. Irakasle nazional eta internazionalekin ikasten aritua (Los Angeles, Madrid, Barcelona…)

Informazio gehiago eta erreserba egiteko: 653705075 edo geresi@hotmail.com

Seaskaren aldeko jaialdia

Azaroaren 26an, Haurtzaro ikastolak eta Ttur-Ttur-ek Seaskaren aldeko jaialdia antolatu dute, gaueko 22.00etan Elorsoro kiroldegian.

Esne Beltza, Betagarri eta Bad Sound System taldeak izango dira ikusgai!

Sarrerak, aurrez 10 euro (ohiko lekuetan) eta egun berean 13 euro.

Olentzerori buruzko ikuskizun musikatua, astelehenean kiroldegian

Izenaduba Basoak (Mungian dagoen Olentzeroren Etxeak) ikuskizun musikatua eskainiko du astelehenean, hilak 31, Elorsoro kiroldegian. 17:00etan hasiko da ikuskizuna, dohainik. Ikuskizun musikatuan Mari Domingik, Mari Teilatukok eta Olentzeroren hainbat lagunek parte hartuko dute.

Ikuskizuna parte-hartzailea izango da. Ipuinak eta abestiak tartekatzen dira emanaldian eta haurrek kantatzeko eta dantzatzeko aukera izango dute. Saioak hiru ordu laurden inguruko iraupena du.

Udalak haur eta gurasoak gonbidatu ditu saiora, euren gustukoa izango delakoan. Haurrek ongi pasatzeko aukera izan dezaten, hauek kiroldegiko pistan utzi eta gurasoei harmailetan egoteko eskatzen zaie.

Abenduaren 2an Olentzero eta iratxoen jauntxoa filma estreinatuko da Euskal Herriko zinemetan. Film horren aurre-promozioa izango da astelehenean gure herriko haurrek ikusi ahal izango dutena.

Ipuin kontaketa

Urriak 27  osteguna, 17.30etan, Manuel Lekuona Bibliotekan Lur Kortarekin ipuin kontaketa 4 urtetik gorako haurrentzat.

Ikus-entzuneko lehiaketak

Arrigazte III. argazki lehiaketa.

Bidaiak eta naturari buruzko argazkiak batzea helburu duen argazki lehiaketa hau, 18 eta 35 urte bitartek0 gazteei zuzenduta dago.

Urriaren 14a lanak aurkezteko azken eguna.

Oinarriak

Informazio gehiago: www.arrigorriagagaztea.info

Boluntariotzaren Europako urtearen film laburren  lehiaketa.

Euskal Herrian kokatutako unibertsitateetako ikasleak   bazarete, boluntariotzarekin eta gizarte aldaketarekin lotutako film labur bat egitea proposatzen dizute, euskaraz nahiz gaztelaniaz!

Oinarriak

Informazio gehiago: www.cortoycambio.net

Orrialdeak:1234»
Connect with Facebook

Etiketen hodeia

Facebook-en

Twitter-en