Erromara bidai bat 50 segundoko bideo baten truke
Kazetaritza gustuko baduzu, komunikaziorako dohain berezia duzula uste baduzu eta Erromara joan nahi baduzu… hauxe da zure aukera! Gai bat aukeratu, bideokamera edo mugikorra hartu eta grabatu ezazu 50 segundoko bideo bat. Horrekin bakarrik Erromara lau egunetarako bidaia irabazi dezakezu, lagun birentzat eta gastu guztiak ordainduta.
Europocket tv-k Europa osoko talentudun gazteei zuzendutako lehiaketa antolatu du. Batez ere albistearen originaltasuna baloratuko da (bai gaia aurkezteko eran zein edukian ere). Bideoa parte-hartzailearen aurkezpena eta gutxienez hiru elkarrizketa eduki beharko ditu (lagunei, ezezagunei, politikariei…).
Lehiaketa honekin, Europocket tv-k Erromako Itunaren 50. urteurreneko ospakizunetan parte hartu nahi du.
Zer da Europocket tv?
Europocket tv bereziki gazteei zuzenduta dagoen Europari buruzko lehenengo sakelako telebista da. Plataforma multimedia honek Internet eta telebista elkarrekin lotzen ditu, eta ‘podcast’ sistema eta telefonia mugikorraren 3G teknologiara sarrera eskaintzen du. Europako gazteriari zuzendutako berriak aurkitu ditzakegu egunero telebista honetan.
Europako Parlamentuak sortu du Europocket tv eta 2006ko irailaren 4an hasi zuen bere emisioa, ingelesez, frantsesez eta gazteleraz.
Albistegi labur eta ausart honek Europa, Europako Batasuna eta bere erakundeei buruzko informazioa eskaintzen dizu. Europocket tv-k egunean jarriko zaitu baita ere musikan, zineman eta modan modu dibertigarri baten. Eta gainera, zure ekarpenak ere egin ditzakezu idatzizko artikuluen edota zuk zeuk grabatutako bideoen bitartez.
Europocket tv: lehenengo sakelako telebista Europan

Iturria: Gazteaukera
Kutsidazu bidea, Ixabel
Estreinaldia: Irailaren 28an, Donostiako Zinemaldiko Zalbategi sailean.
Irailaren 29tik aurrera Euskal Herriko zinemetan.
Trailerra ikusi nahi izan ezkero sakatu imajin honetan

Â
Â
(Iturria: http://www.berria.info/kutsidazu/)
Â
Aurtengo Kilometroak 06 bideoklipa hemen duzue!
Egun gutxi dira aurtengo Kilometroak 06ko antolatzaileek musikaren bideoklipa aurkeztu zutela eta http://www.kilometroak.net/ webgunean zintzilikatu berri dute. Hemen duzue ikusgai:
[kml_flashembed movie="http://www.kilometroak.net/data/images/outmodulescontent/3/bideoklipak.swf" height="375" width="600" /]
Abestia mp3 formatuan hemen duzue: Dudarik gabe, udako abestia!!: Kilometroak 2006ko abestia hemen
(Iturria: www.kilometroak.net)
Â
Quilometros 2075, etorkizuneko kilometroak festa? :-)
YouTube webgunean aurkitutakoa eta seguraski batek baino gehiago ETBn ikusia duena, baina, Oiartzungo Kilometroak 06 atarian gaudela ez dago gaizki farre batzuk botatzeko:
[gv data="http://www.youtube.com/?v=5anyegreLFo"][/gv]
Euskal Herriko III. grafitti lehiaketari buruzko informazio gehiago
Duela egun batzuk Euskal Herriko III. grafitti lehiaketaren berri eman genuen (Euskal Herriko III. grafitti lehiaketa martxan). Lehiaketa honi buruz informazio gehiago nahi izan ezkero hemen dituzu bi bideo hauek:
Aurkezpenaren inguruko bideoa, TeleDonostiko “Gipuzkoa de Tarde” saioan 2006ko ekainaren 14an emititutakoa:
[gv data="DisWJG-WhAM"][/gv]Â
Â
…edo beste honetan: TOPAGUNEAk antolatutako Euskal Herriko III. Graffiti Lehiaketaren aurkezpena, ETBko Bertatik Bertara Saioan
[gv data="XlBK9Hp5tc0"][/gv]Â
Â
Etiketen hodeia
2011 aholkularitza argazki Arragua bizardia doneztebe plaza doneztebe plazan eguna elorsoro emaitzak ergoien eskalada eskola europa facebook futbito Gazte Forua ginkana Girizia gurutze ikastaroa ipuin izen ematea Jolasak kale ekintzak kirola kiroldegia kontaketa lan lana lehiaketa ludoteka MAHAI JOLASAK oharrak oiartzun puzgarriak sarrerak tailerrak txapelketa txokolatada Udalekuak udalekuak oharrak xanixtebanak zazpikoloroa zozketa
WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck requires Flash Player 9 or better.
Facebook-en
Twitter-en
Azken bidalketak
Atalak
- Agerrealde
- Atamitx Trails
- Bestelakoak
- Bideoak
- Enplegu Saila
- Eskola kirola
- Eskola Pilota
- Euskara Saila
- Gazte Forua
- Gazte Informazio Bulegoa
- gazteoiartzun.net
- Gazteria eta Kirola Saila
- Gizarte Zerbitzua
- Haurtzaro Ikastola
- Internet
- Iurrita
- Jolasak
- Kale ekintza
- Kenpo-Kai
- Kirola
- Kuadrillategi
- Kultura Saila
- Lan Aholkularitza
- Ludoteka
- Musika
- Oiartzungo Irratia
- Oiartzungo K.E.
- OMTE
- Saskibaloia
- Sexu eta drogen aholkularitza
- Udala
- Udalekuak
- Zinema Tailerra