Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Thu
11
Feb '10

Eskola Pilota Jardunaldia

Kaixo guztioi:

Asteburu honetan eta ihauteriekin bat eginez, larunbat arratsaldea kirolaz gozatuz pasatzeko aukera dute gure pilotari txikiek.

Aipatu bezela, ihauteriak direla eta, kontzejupean jokatu ohi dugun pala jarduera, lekuz aldatu behar izan dugu, baina jokatu ahal izango da eta hori da garrantzitsuena. Honela geratu da jardunaldia:

*ESKU PILOTAKO BENJAMIN TALDEA……………..16:00 tan Elizaldeko frontoian

*ERREBOTEKO BENJAMIN TALDEA………………..16:00 tan Haurtzaroko frontoian

*PALAKO BENJAMIN TALDEA…………………………17:00 tan Haurtzaroko frontoian.

Besyterik gabe eta gozatuko duzuelakoan, laister arte.

Thu
10
Dec '09

Eskola Pilotako 3. jardunaldia

Kaixo denoi:

Abenduko gabon- oporrak iritsi aurretik eskola pilota egitasmoko 3. jardunaldia jokatuko dute benjamin mailako pilotariek asteburu honetan.

Urrian egitasmoa martxan jarri genueneti, pilotariek hiru asteka pilota modalitatea aldatu dute eta jada probatu dituzte hiru modalitateak. Orain hirugarren errotazio honetako partidak jokatzea tokatzen zaie eta hori da asteburu honetan egokitzen zaiguna.

Honela antolatuko dira partiduak:

  • ERREBOTE TALDEA      16:00 tan haurtzaroko frontoian
  • ESKU PILOTA TALDEA       16:00 tan Elizaldeko frontoian
  • PALA TALDEA          16:00 tan Kontzejupean.
Thu
12
Nov '09

Eskola Pilotako 2. jardunaldia

Kaixo denei!

Eskola Pilota egitasmoa martxan jarri genuela badira sei aste. Bere akats eta bertuteeekin aurrera dijoan egitasmoa dugu aurtengoa. Asteburu honetan herriko hiru frontoitan, benjamin mailako jardunaldia egokitzen zaie haurrei eta ondoren azalduko dudana izango da programatuta daukaguna:

  • Azken hiru astetan Errebotean aritu den taldea:

* 16:00tan Haurtzaroko frontoian.

  • Azken hiru astetan Esku Pilotan aritu den taldea:

*16:00tan Elizaldeko Frontoian.

  • Azken hiru astetan Palan aritu den taldea:

*16:00tan Kontzejupean.