You need to set up the menu from Wordpress admin.
Browsing articles in "Euskara Saila"

III. ZikloKilometroari buruzko informazio gehiago

 

Ziklokilometroak

 Aurreko aritukulu batean honen berri eman bagenu ere (Ziklokilometroak (Oiartzun-Senpere-Bera-Oiartzun)) hemen duzue informazio gehiago:

Ekainaren 25ean egingo da Ziklokilometroaren hirugarren jardunaldia, Ikastolen arteko elkarkidetza eta Iparraldeko zein Nafarroako ikastolekin elkartasun bideak jorratzeko asmoz antolatutako martxa zikloturista.

Helburu hori betetzeko, Ziklokilometroaren ibilbidea Oiartzundik hasi eta Bera eta Senpere zeharkatuko ditu; beraz, 2006ko KILOMETROAK, HERRI URRATS eta NAFARROA OINEZ egingo den herrietatik igaroko da.

Ibilbidea:
114km.

Irteera eta izen-ematea:
Irteera 8:00etatik aurrera izango da Oiartzungo San Esteban plazan, izena eman ondoren eta bakoitzak nahi duen unean. Kuota 15€-koa izango da eta izena emateko unean ordaindu beharko da.

Zerbitzuak:

-         Jakiak eta edariak banatzeko postua (Beran egongo da)
-         Osasun laguntza ibilbidean zehar
-         Mekanika laguntza ibilbidean zehar
-         Auto-erratza
-         Aldagelak eta dutxak
-         Kirol materialaren zozketa
-         Hamaiketakoa helmugan

Araudia:

  1. Haurtzaro ikastolak eta Lartaun Zikloturista elkarteak antolatzen duten “III.ZikloKilometroak” honek zikloturista izaera du eta bertan federazioaren lizentzia indarrean duten txirrindulari guztiek har dezake parte.
  2. Martxa hau ez da norgehiagoka bat. Proba honetan partehartzeak arautegi honen ezagutza eta onarpena dakar.
  3. Partehartzaile guztiak bai zirkulazio arautegia eta baita antolatzaileek jarritako seinaleak ere errespetatu beharko dituzte.
  4. Irteera goizeko 8etatik aurrera izango da, izena eman ondoren eta bakoitzak nahi duen momentuan.
  5. Kuota 15€koa izango da eta izen-ematearekin batera ordainduko da. Ordainetan ibilbidean anoa-postu zerbitzua izango da eta oraigarria jasoko du parte-hartzaile bakoitzak.
  6. Izen-ematea goizeko 8etatik aurrera izango da.
  7. Kaskoa jantzita eramatea nahitaezkoa da.
  8. Antolakuntzak ez du bere gain hartuko zikloturistek paira dezaketen ezbeharrik, ez eta izan dezaketen zorrik ere.
  9. Antolakuntzak ibilbidea, ordutegia, jan-edana banatzeko postuaren kokapena eta bestelakoak aldatzeko eskumena bere egiten du.

Antolatzaileak eta laguntzaileak:

Ekitaldia Haurtzaro Ikastolak eta Lartaun Zikloturista elkarteak antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, baina Iparraldeko eta Nafarroako kideen laguntza ere izango dute antolaketa lanetan. Elkarlanean egingo da, beraz, III. Ziklokilometroak ekitaldia.

Ziklokilometroa ospatzen den bitartean trial-sin erakusteka bat izango dugu Oiartzunen bertan, Iker Lezeta eta bere lagun taldearen eskutik:

 

Trial-sin

 

Dudarik gabe, udako abestia!!: Kilometroak 2006ko abestia hemen

Kilometroak 2006 Oiartzun

Kilometroak 2006ko abestia dagoeneko entzungarri duzue eta nola ez ba, gure blogean ere zintzilikatu dugu nahi duenak jeitsi ahal izateko.

Gozatu Alaitz eta Maiderren musika eta Jon Martinen hitz goxo eta alaiekin.

Zuen eritzia nahi dugu. Lehenik entzun eta gero esaiguzue ea musika, erritmoa, letra… gustukoa duzuen. Artikuluaren azpian zuen eritzia jasotzeko sakatu Iruzkin bat idatzi » estekan. Animatu!!

Hemen duzue abestiaren esteka:

Ingoyeu! ingoñeu! Ingoyeu! ingoneu!

Eta hau bere letra:

Sinplea da hau:

maite dut eta maite nau
nahiz ta hori elkarri

ez aitortu sarri.

Begira,

sentimenduak
hitzak bezala landuak

bihotzetik mihira
galdu egiten dira.

Ezagutu nuen egunean
nintzen haur

orduzkeroztik barrenean

Desioa bihurtu zait behar

lehertzear
esango diot azkenean

eta gaur…

Ingo yeu, ingo ñeu

Euskara eta euskaraz
Ingo yeu, ingo ñeu

Hartuaz eta emanaz

Hasiak, hazi,

erabili ta ikasi
etorkizuna gaurtik

hasten da, badakit.

Begira

mihien hezean,
maiz erabili ezean

hitzek duten distira
mantentzea ezin da.

Zertako jo beste batengana
ematen

badit beti behar dudana?

Goza dezadan ni osa nazan

ta esan
hotsak ta hitzak erdibana

ta aurten

Ingo yeu, ingo ñeu

Euskara eta euskaraz
Ingo yeu, ingo ñeu

Hartuaz eta emanaz…

Joan ikasten :-)

Kilometroak 2006ren mendi astea bukatu da

Mendi astea Oiartzun           Eguraldia bera ere lagun izan du Oiartzungo Haurtzaro Ikastolak Kilometroak 2006ren aldeko Mendi Asteari bukaera emateko. 50 bat haur baino gehiago antzinako jolasetan, Gipuzkoako zortzi herritako hamabi kirolari Xiba Euskal Jolas Topaketetan parte hartzen, beste hamarnaka hauek animatzen eta 200dik gora mendizale hiru luzeratako mendi martxetan ibiltari, Oiartzungo mendi eta parajeak ezugutuz eta gozatuz.

            Gaur, Beheko Plazako pilotalekuak beste itxura bat izan du. Antzinako hamaika jostailu, gaur egungo haurrek play-stationa alde batera utzi eta garai batean bezala, jolasekin disfruta dezaten.

            Xiban, Oiartzun, Igeldo, Zizurkil, Asteasu, Hernani, Ibarra eta Idiazabal herriek hartu dute parte. Herri kiroletan jardun dute goiz osoan zehar: auzo-lanean, dantzan, harri-jasotzen, ingudearekin, lasto-jasotzen, txibotan… Euskal jolasen topaketaren hirugarren edizioa izan da gaurkoa. Ohikoa denez, Kilometroak antolatzen den herrian ospatu da Gipuzkoako kanporaketa. Herrialde bakoitzean puntu gehien eskuratu dituzten bost taldeek uztailaren 1ean Berrizen (Bizkaia) jokatuko dute finala.

            Gaurkoan, Asteasuk lortu ditu puntu gehien, iazko txapeldunak hain zuzen ere. Ondoren gelditu dira Hernani, Igeldo, Oiartzun, Idiazabal eta Zizurkil berdindurik laugarren postuan eta azkena, Ibarra.

 

Mendi astea Oiartzun

 

            Azkenik, Mendi Astearen baitako ekintzarik potenteena ezin hobeto atera da. Euskal Herriko txoko askotatik etorri da jendea martxetara; baita Galiziatik eta Alacantatetik ere (Herrialde Katalanak). Hiru mendi martxa zeuden prestaturik: luzea (9 ordukoa), ertaina (5 ordukoa) eta txikia (3 ordukoa). Uzpuru, Aritxulegi… ikastolaren alde egiteko ez ezik, Oiartzun ezagutzera emateko ere balio izan dute ibilaldiek.

Mendi astea Oiartzun            Beheko Plazara heltzen lehena Asier Aramendi Azpeitian jaiotako oiartzuarra izan da. Sei ordu behar izan ditu ibilbide luzea egiteko. Ondoren, Iñaki Zapirain oreretarra iritsi da, sei ordu eta erdi eskasera. Hirugarren, elkarrekin iritsi dira Manuel Gravi alacantarra, Pablo Miranda oreretarra eta Imanol Urkia oiartzuarra sei ordu eta 45 minutura.

            Bazkari eder batez gozatzeko aukera izan dute gero mendi martxetako eta Xibako parte-hartzaile eta hauen lagunek, Madalensoro pilotalekuan 250 lagunentzako bazkaria eta tokia prestatu baitute.

            Kilometroak 06ren aldeko Mendi Astea, beraz, bukatu da, baina Haurtzaro Ikastolaren lana oraindik ez. Urriaren 1a bitartean, oraindik hamaika aldiz jantziko da Oiartzun Kilometroez. Pixkanaka-pixkana, ingo ñeu, ingo yeu!

 

Kilometroak 2006k mendi astea antolatu du maiatzaren 15etik 21era

kilometroak-2006-mendi-asteaHitzaldiak eta mendi martxek osatuko dute Mendi Asteko eskaintza

Kilometroak 2006k hasiera-hasieratik naturarekiko konpromisoa agertu du. Horregatik, Gipuzkoako ikastolen aldeko jai erraldoiak, hilaren 15etik 21era Mendi Astea antolatu du Oiartzunen, aurten Kilometroak ospatuko diren herrian. Mendi Asteak bi ildo nagusi izango ditu: alde batetik, mendizale ezagunen hitzaldiak eskainiko dituzte eta bestetik, Asteari bukaera emateko, hiru mendi martxa antolatu dituzte, zailtasun desberdinekoak.

 HITZALDIAK

Mendi Astean hiru hitzaldi emango dituzte. Gaiak eta hizlariak, denetarikoak izango dira. Hilaren 16an, asteartea, Xabier Agirre, Oiartzunen bizi den mendizale lazkaotarrak “Aconcagua: Aklimatazioa eta tontorra” izango du hizpide, iaz Hego Ameriketako eta Andeetako mendirik altuenean izan zuen esperientzia kontatuko du. Hilaren 18an, ostegunean, Ina Rufo abenturazale oreretarrak Europan zehar eginiko abentura bat azalduko du: “Europa, iparretik hegora eskiz, piraguaz eta bizikletaz”. Azkeneko hitzaldia hilaren 19an, ostirala, izango da. Bertan, Felipe Uriarte mendigoizale sanjuandarrak eta Aitor Elduaienek euskal mendizaletasunaren historia izango dute hizpide. Elkarrizketa bidez, Elduaienek eta Uriartek euskaldunek eta mendiak izan duten harremana ekarriko dute entzuleengana.

Hitzaldi guztiak Oiartzungo udaletxeko areto nagusian izango dira, 20:00etan

MENDI MARTXAK

Mendi Asteari bukaera emateko, hiru mendi martxa antolatu du Kilometroak 2006. Mendi martxa bakoitzak iraupen eta zailtasun ezberdina izango du. Ibilbide luzeak 8 orduko iraupena izango du (5 euro ordaindu beharko da izen-ematea), Ibilbide Ertainak bost orduko iraupena izango (3 euroko kostua) eta Ibilbide Laburrak hiru orduko iraupena (2 euro helduek eta euro bat haurrek). Irteera eta bukaera Beheko Plazako erreboteko pilotalekuan izango dira.

Etxeko guztiek parte hartzeko moduko mendi martxak osatu dituzte Haurtzaro Mendi Taldeko kideek, Oiartzungo mendietatik  barrena, mendizaleei zaletasunaz gozatzeaz gain, herriko txokoak erakustea ere bai baita helburua. Uzpuru, Aritxulegin eta Astakasoron jarriko dituzte anoa-postuak.

Mendi martxan parte hartu nahi duten mendizaleek dagoeneko izena eman dezakete kmk.ikuskizunak@ikastola.net helbide elektronikoan edo 635 008 453 telefonoan. Ordainketa irteera momentuan egin beharko da.

Mendi martxarekin batera, Mendi Astearen baitan kokatuko da aurten Xibaren III. Topaketak. Gipuzkoako kanporaketa mendi martxekin batera ospatuko dira Beheko Plazako pilotalekuan, 10:00etan. Honekin  batera, antzinako jolasak ere izango dira toki berean goizean zehar.

Jaiarekin bukatzeko herri bazkaria egingo dute Madalensoro pilotalekuan. 300 lagunentzako bazkaria prestatuko dute, mendi martxako eta Xibako partaideekin, baita nahi duen guztiarekin ere. Txartelak dagoeneko salgai daden Garmendi Txokolategian, Haurtzaro ikastolako idazkaritzan eta Amazkarren, 15 eta 12 euroren truke.

kilometroak-2006-mendi-astea

Orrialdeak:«12

Etiketen hodeia

Twitter-en