You need to set up the menu from Wordpress admin.
Browsing articles in "Gazte Forua"
eka 14, 2007

Gazte forua: xanistebanetako III futbito txiki txapelketa

Finala abuztuaren 6an jokatuko da, xanistebanetan.

18:00 tan DBH koek eta 18:45 tan LHkoek.

Sari banaketa helduen txapelketakoekin batera. ( helduen finala 19:30 tan da beraz jarrian )

taldeak 8 pertsonaz osatuta egongo dira. 

Izen ematea: eskoletako idazkaritzan utzi taldeen zerrenda eta telefono zenbaki bat, lehenbaitlehen.

                                  

eka 8, 2007

Gazte forua: euskal makila

EUSKAL MAKILA IKASTAROA:

Euskal makila kirola errekuperatu nahiean dabiltza gure herriko gazte batzuk. Hau dela eta gazteentzat (12-18 urtekoentzat) ikastaro bat egitea pentsatu dugu.

ekainak 16an, 17:00 tan ikastolako frontoian. Dohain.

ekainak 13a baino lehen apuntatu udalean.

 

 Izen emate orria hemen duzu: pdf fitxategia Euskal makila

eka 1, 2007

Gazte forua: kontuz erleekin.

Bidegorriyan, komonetako parin, bazabiltzate kontuz erleekin igual zizta ingo zattuzte ta.

Hau  da gazte-foroko gaztiak loriartzun dela ta prestatu duten artelana.

Beraz, bakizute geo ez esan eztugula abixatu.

mai 3, 2007

Gazte forua: Abentura park

Maiatzak 12an Lekunberriko abentura parkera jungo ga zuhaitzetan zintzilik ibiltzea. Gañea bertako urteurrena da ta festa bat dute bertan, aprobetxatu ingo dugu guk.

Torri naibazute zuen eskoletako ordezkariyai galdetu o bestela kartelak irakurri.

api 14, 2007

Gazte foroa: agur esateko eguna

Gazte forukuk e gaur dute azken euna. Batzuk  probetxu asko atea diyezue opor hauei eh? iya aurrerantzin e ola jarraitzen dugun elkarrekin.

Bueno san bezela nai bazue torri ta izango da ze iña.    

Ba al dakizute tipo honen izena? ESPENSER. ( je, je, je,  )

api 12, 2007

Gazte forua: toz torri toz!

Alaxe da toz torri toz ta eozer gauza ingo dugu, malabarik, eskulanak, erki pasa, farrak, abestu, gerritako miña  ( batzuk bai hainbester aldiz makurtuta peloten bila, je, je, je, ) , oiartzuarra ikasi, AL DA aztu ( iya egiya den! )

Bueno apirilak 13an e an eongo ga erki pasteko prest, neskak!

gora gazteforo-euskalforo!

api 11, 2007

Gazte foroa: zankoekin jarraituz

Gaur e elizalden ibilli ga zankotan, egiya san ezta hain zalla, haseran pixkat inpresionatu itten dute miño beriala ikasten da.

Erki pasten ai ga opor hauek! Ikasten, lagun artin ta katxondeun ta oiartzuarra ikasten baita!

Beno jakin launbata arte bertan izango gala, animatzen bazazte bakizute ze in, TORRI.

                                                         

api 10, 2007

Gazte foroa: saskizankoak

Saskizankuk ikusi al ttuzute noizpait?

Ba arratsaldetan elizalde heri eskolatik pasa ta hantxe ikusiko ttuzute makiña bat neska saskizankotan jolasten. Gañea ordu ta geyo torzten dia, exitua izaten ai da.

Torri ta flipatu!                                

api 8, 2007

Gazte foroa: malabarak

Gazte forokoek ain ondo pasa due zankotan ibiltzen ikasten uan  ez takit ez ote duten nai zirko mundun sartu. Gauza da malabar pilotei gustua artu diyetela ta asteartetik aurrea elizalde herrieskolan izango ttugula payasokeitan.

torri nai bazute, torri.                  

api 3, 2007

Gazte foroa: zankoak (III)

Apirillak 4in e zanko tallerra ta ikastarukin jarraittuko dugu.

Gustua bazute torri ta beriala ikasiko zute zanko gañin dantza itten.

Gañea malabarpelotakin  e asi ga ta jarraitzeko ideakin gaude.

  

api 3, 2007

Gazte foroa: zankoak (II)

apirilak 3 asteartea.

ZANKO tailerra eta ikastaroarekin jarraitzen dugu.

zankoetan ibiltzen ikasi nahi baduzu ZATOZ arratsaldeko 17.00 etatik aurrera elizalde herri eskolara. 

api 2, 2007

Gazte foroa: zankoak.

Apirilak 2 astelehena.

datozen egun hauetan, zankoak egin eta  ibiltzen ikasteko aukera duzue, zanko tailerra. Egin eta ikasi arte elkartuko gara egunero.

Nahi izanez gero zatozte elizalde herri eskolara 17.00 etatik aurrera.

 animo ez da zaila eta!

mar 22, 2007

Gaztekorrika

martxoaren 23 an gaztekorrika oiartzunen.

IBILBIDEA: 1.- kataxulo gaztetextik laia tabernaren atzeko aldera ( gaztetxiak )

                2.- laia tabernaren atzeko aldetik autobud geltokira ( euskararen itotiyak )

                3.-autobus geltokitik albaitarinegana ( elizaldeko euskara taldeak )

                4.- albaitariatik beluteneko malda haserara ( gazte foruak )

                5.- hemendik beheko biribilgunera ( iurritak )

                6.- biribilgunetik beheko farmaziara ( kuadrillategik )

                7.- farmaziatik musika eskolara ( segik )

                8.- hemendik plazara ( eskuttunek )

Ondoren doneztebe plazan luntxa izango da parte hartzaile guztientzat.

 Non korri in nai zun erabaki ta ttur-ttur, animo euskararen alde! K-O-R-R-I-K-A  

mar 20, 2007

Gazte forua: Arritxulo

Gazte foruko 29 gaztek asteburua Arritxulon pasa dute. Arrontin gustoa eon omen dia, pena bakarra dute eztila egun geyo izan.

sexologi, masaje tailerrak, jolasak, gaubela….. erki ibilliak dia.

urrengo batin berriz jun nai dute miño lau egun gutxinez.

BEJONDEIZUELA GAZTIAK!

Arritxulo Gazte Forua

Arritxulo Gazte Forua

Arritxulo Gazte Forua

mar 15, 2007

Gazte forua. Arritxulora irteera

Martxoak 17-18

Gazte foroko 29 gazte arritxulon izango dira asteburua pasatzen.

Bertan sexologia eta masaje tailerrak izango dituzte.

Ondo pasa gaztiak!!!!!!!!

Orrialdeak:«123456789»

Etiketen hodeia

Twitter-en