Oiartzun

Gazteria eta Kirola

Archive for the ‘Gazte Informazio Bulegoa’ Category

Sarrera eskaera egiteko epeak, erne ibili!

Posted by Gazte Informatzailea 0 Comment

Datorren ikasturtean zer ikasiko duzun erabakita al daukazu?                                                           Hala bada, sarrera eskaerak egiteko epeak laister dira. Hemen batzuenak: EHU sarbide egutegia Deustuko Unibertsitatea: maiatzaren 30a arte Mondragon Unibertsitatea: uztailaren 1etik 8ra. Nafarroako Unibertsitate Pribatua: maiatzaren 15a arte. Lanbide Heziketa  Gaiarekin lotutako artikulu bat: “Gazteek gehien gustatzen zaiena ikasi behar dute; ez gizarteak agintzen diena.”   [ Read More ]

Euskal Herriko Gazteria Kontseiluak Etxebizitza Eskubidearen inguruko Gazte Topaketak antolatu ditu Bilbon maiatzaren 10ean. Bertan egingo diren hitzaldi, lan-talde, eztabaida eta mahai-inguruetan zure ekarpena ere beharrezkoa da. Animatu eta parte hartu!                                                      www.etxebizitza.ehgk.org Tweet

Ba al zenekien…

Posted by Gazte Informatzailea 0 Comment

astero lan eskaintzen, oposaketen eta bekendosier bat duzula zure eskura?  Oposaketen dosierra larunbatean,                                                    beken dosierra asteazkenetan eguneratuak!                                                                                                        eta lan eskaintzen dosierra asteartetan, baina zuri interesatzen zaizuna aldi baterako lantxo bat baldin bada orain uda datorkigulako, egunero berritutako lan eskaintza duzu hemen! Ez galdu aukera, aprobetxatu eskaintza! Tweet

Guraso topaketak

Posted by Gazte Informatzailea 0 Comment

Nerabeen jokamoldeak gero eta erasokorragoak al dira?                                                            Gai honen inguruan izango da Udalak, Askagintzaren laguntzarekin Maiatzaren 5ean, Manuel Lekuona udal bibliotekan, arratsaldeko 17.00etan, antolatu duen guraso topaketa. Hizlaria, Hilario Garrudo izango da eta aldez aurretik adierazi dute saioa gazteleraz izango dela. Tweet

2008ko Xanistebanetako kartel lehiaketa

Posted by Gazte Informatzailea 2 Comments

  Oiartzungo udal Kultura Batzordeak Xanisteban jaiak iragartzeko kartel onena hautatu asmoz aurtengo kartel lehiaketa antolatu du, ohitura den legez!                                                                                               Lanak egiteko erabili daitekeen teknika librea da. Kartelaren neurria 70 x 50 cm.koa izango  da. Kontuan hartu derrigorrez “XANISTEBANAK 2008” agertu behar duela eta lanak Oiartzungo Udaletxean aurkeztu behar direla Maiatzaren 30eko eguerdiko 13.00a  [ Read More ]

 Dagoeneko argitaratu dira EHU-ko Uda Ikastaroen eta Europar Ikastaroen zerrendak. Izen-emateak maiatzaren 5etik 31ra egin beharko dira Miramar Jauregian kokatua dagoen Ikastaroen Idazkaritzan. Beka eskatu nahi dutenek, apirilaren 23a baino lehen egin beharko dute bulego horretan bertan. Miramar Jauregia 20007 Donostia cursosverano@sc.ehu.es Tel: 943 219511 Faxa: 943 219598                                                           Udako ikastaroen web gunea Tweet

Auzolandegiak 2008

Posted by Gazte Informatzailea 0 Comment

Leku askotako gazteak elkartu, euren borondatez eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez elkarrekin bizi eta gizarte osoarekin zerikusia duen proiektu batean parte hartzea gustatuko balitzaizu, eman izena auzolandegi batean!!!                                                  Izena ematea apirilaren 26an, goizeko 9etatik aurrera egin dezakezu, internet bidez! Euskadiko auzolandegiak Autonomia erkidegoetako auzolandegiak Atzerriko auzolandegiak Izen ematea, galdera ohikoenak, baldintzak… Tweet

Mihiluzea al zara?

Posted by Gazte Informatzailea 0 Comment

14 eta 17 urte bitarte badauzkazu eta potokumeak, eroglifikoak edo imintzioka aritzea gustatzen bazaizu, -n zure zain daude!  Deitu (943 01 1780) edo idatzi mihiluze@eitb.com helbidera. Gazteak protagonista izango zareten “Mihiluze” bereziak prestatzen ari dira! Animatu!                                                        Mihiluze, web orrialdea Tweet

18 urtetik gorakoek Bigarren Hezkuntza graduatua lortu ahal izateko azterketen izen-ematea apirilaren 25a arte egongo da zabalik.                                                                Informazioa, izen ematea,… Tweet

Euskadiko 20 eta 31 urte bitarteko 100 gaztek biziko duten esperientzia izango da.                                                     Programaren heburua, Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balorea sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea. Garapenerako ekintzak hegoaldeko herrialdeetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan hain zuzen, eta modu horretan parte hartzen duten gazteek gertutik ezagutu ditzakete ekintza horiek. Esperientziaren iraupena, hiru hilabetetako  [ Read More ]

– Kalkografiazko granbatuen hastapenak – Egurra lantzeko tailerra – Marmolezko eskultura – Brontze galdeketa artistikoa – Serigrafia zeramikoaren hastapenak – Pintura eta teknika piktorikoen tailer irakia – Forja lanen hastapenak – Zeramikaren hastapenak                                              Ikastaroren batean parte hartu nahi? Partehartzaile guztiek diploma bat jasoko dute, ikastarora etortzeagatik. Izen ematea Ekainaren 20an bukatuko da. Informazio  [ Read More ]

Eduka LH 2008 azoka

Posted by Gazte Informatzailea 1 Comment

Lanbide Heziketak eskaintzen duena ezagutu nahi baduzu, ikasketa hauek ematen dituzten zentro hoberenekin Miramar Jauregian duzu hitzordua: apirilaren 11 eta 12an. Azokaren kartela Tweet

Lehiaketa

Posted by Gazte Informatzailea 0 Comment

Bigarren eskuko objetuekin artea egitea posible dela uste duzu? Hemen duzu Emaus Gizarte Fundazioak bigarrengoz antolatu duten ReutilArte lehiaketa.                        Erakutsi barruan duzun dohaia! Izen emateko epea maiatzaren 15ean bukatzen da. Oinarriak Tweet

Apirilaren 17, 18 eta 19an unibertsitate tituludun gazteek eta enpresek hitzordua dute Granadan, bertan ospatuko baita Unibertsitate Enpleguaren 8. Nazioarteko Azoka.                   Lan munduarekin lehen kontaktua izateko aukera paregabea!                                                            Azokaren web gunea Tweet

Xixongo “La Quintana” musika eskola

Posted by Gazte Informatzailea 0 Comment

Herri musika txokoari egingo dioten bisita aporbetxatuz, bihar apirilak 5, arratsaldeko 19.30etan herriko plazan kontzertua eskeiniko dute Asturiasko musika tresna eta doinu ezberdinen aurkezpena eginez. Bestalde Apirilaren 6ean, eguerdiko 12.00etan Hernaniko kaleetan kalejira egingo dute.                                                        Tweet

  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa