Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunaren harira zenbait ekitaldi
Abenduak 25, osteguna: Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako eguna. Elkarteratzea 20.00etan Doneztebe plazan
Abenduak 26, ostirala: Film emanaldia Manuel Lekuona liburutegian arratsaldeko 18.00etan. Javier Balanguer-en “Solo mia”.
Abenduak 27, larunbata: Autodefentsa ikastaroa 15-25 urte bitarteko neskentzat, Elorsoro kiroldegiko tatami gelan 9.00etatik 14.00etara.
Kalamua. Jakin behar dena
Datorren Azaroaren 23tik Abenduaren 2a bitarte, Manuel Lekuona liburutegian Kalamuaren kontsumoarekin lotutako arriskuei buruzko informazio erakusketa egongo da ikusgai.
14-18 urte bitarteko gazte eta nerabeei zuzendua doa erakusketa.
Kirol terminologiari buruzko mahai ingurua
Tttur-Ttur Euskaltzaleon bilguneak euskarazko kirol terminologia erabiltzera animatu nahi ditu herriko kirol elkarteak. Horretarako Juanan Legorburu (Euskal Telebistako kirol esataria) eta Joxe Mari Apaolaza (Euskal Irratiko kirol esataria) hizpide izango diren mahai ingurua antolatu du.

(Joxe Mari Apaolaza irrati esataria)
Noiz: Azaroaren 9an 19.00etan Manuel Lekuona liburutegian
Ez ahaztu ordua aldatzea!!!
Gaur gauean ordu bat gehiago duzu nahi duzunerako!
3.00etan berriz 2.00ak izango dira.
Beken gida berria
Gipuzkoako Gazte Informazio Sareak beken gida berria egin du.
Bertan aurkituko dituzu 2008tik 2010era argitaratu diren deialdiak, hemen ikasteko nahiz atzerrira joateko eta gaika banatuta (beka orokorrak, ikerketak, mugikortasuna, hizkuntzak, ikasketa espezifikoak, eta praktikak).
Gida honen helburua, ikasketa eta prestakuntza beken informazioa era errazago batean eskaintzea da.
Era berean, gogoratu www.gipuzkoangazte.info/bekak helbidean, indarrean dauden beken deialdiak ere aurki ditzakezula.
Drogen eta sexualitateen aholkularitza zerbitzua
Drogen kontsumoaren inguruko espazioa interneten.
La Caixaren Gizarte Ekintzak webgune berria sortu du, gazte, hezitzaile zein familiek drogei buruzko duda eta informazio guztia eskura izan dezaten.
Posta elektronikoa matxuratuta!
Gazte informazio Bulegoko gazteinfo@oiartzun.org posta elektronikoa ez dabil.
Bitartean gurekin harremanetan jartzeko giboiartzun@gmail.com helbidea erabili dezakezue, bertara etorri edo 943 49 11 05 telefonora deitu!
ADIERAZ ZAITEZ. BELDUR BARIK! SARIAREN I. EDIZIOA
Pintura, musika, zinema, poesia, eskultura, dantza, animazioa, argazkilaritza, performancea, ilustrazioa, bideoa, diseinua, instalazioak, arte digitala eta abar.
Baldintzak;
- Partaidetza Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta dauden 16 eta 26 urtearteko neska-mutil guztiei zabalik dago.
- Lehiaketak adierazpen artistiko oro onartzen du, bitarteko edo teknikarik diskriminatu gabe.
- Proposamenak bakarka edo taldean aurkeztu daitezke; taldean eginez gero, partaideetako batek gutxienez emakumezkoa izan behar du.
Aurkezteko epea: 2010eko urriak 29.
Informazio guztia www.beldurbarik.org orrialdean aurkituko duzu.
ZUREIRAGARKIAK.NET WEBGUNEA ERABERRITU EGIN DA!
Graffitiak egiten ona al zara? Ala gitarra jotzen? Zure argazkiak nonbait erakutsi nahi dituzu? Ez gorde zure talentua etxean eta zabaldu ezazu mundura!
www.zureiragarkiak.net
Udalak etxebizitza bulegoa jarri du martxan
Etxebizitza Bulegoaren funtzio nagusia Oiartzunen etxebizitza beharra duten herritarrei informazio ematea izango da. Momentu honetan herrian martxan diren eta etorkizunean egongo diren egitasmoen inguruko informazioa eskaini eta babestutako egitasmoen ingurukoak argitzea izango da zerbitzu publiko honen zeregina.
Denborarekin, Etxebizitza Bulegoaren eskaintza osatzea izango litzateke helburua, herrian etxebizitza eskuratzeko aukera orokorri buruzko aholkularitza ematea hain zuzen.
Fermiñenen dago zerbitzu berri hau eta bere ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 10.00etatik 13.30etara eta 16.00etatik 19.00etara izango da.
Horrez gain, larunbata goizetan aukera izango da informazioa jasotzeko aurrez txanda hartuta. Horretarako Bulegoko telefonoa: 943 49 10 00
Albistearen berri Udaleko webgunean
GIPUZKOAKO XIV. EUSKAL KANTU TXAPELKETA 2010
Aurtengo Gipuzkoako eta Nafarroako Euskal Kantu Txapelketak azaroan burutuko dira, eta dagoeneko izena emateko epea irekita dago.
Izena emateko azken eguna: Urriak 22
Nola eman izena:
943593302/669546357
posta@kantuzale.net
Aiako Harria III BTT Maratoia
Noiz: 2010ko urriaren 16
Irteera: goizeko 9.00tan
Nondik: Oiartzungo plazatik
Ibilbidea:
Luzeak: 65Km
Erdikoak: 48Km
Motzak: 32Km
Haurrak: 7km
Ziklomotorren IAT azterketa egiteko aukera datorren astean
Datorren astean, Urriak 11 eta 13an, ziklomotorren IAT azterketa egiteko aukera izango da herrian. Kontzejupean jarriko dute azterketa egiteko tokia, 08:30etik 14:30era. IAT azterketa egiteko ordaindu beharreko tasa 24,39 eurokoa da.
Ziklomotorraren azterketa egitea nahitaezkoa da, hiru urte baino gehiago dituzten ziklomotor guztien kasuan. Bi urtez behin azterketa egin behar da berriro.
Ordua aldez aurretik eskatu beharko da IAT azterketa egiteko. Horretarako, udaltzaingora deitu beharko da (94 49 33 11).
Etiketen hodeia
aholkularitza alebin benjamin beraun berri doneztebe plaza doneztebe plazan eguna ekintzak elizalde elorsoro errenteria eskola eskola kirola eskubaloia europa futbito futbola gamon Gazte Forua gurutzeko alabak haurtzaro ikastaroa Jolasak kale kale ekintzak karmengo ama kirola koldo mitxelena lan lana langaitz lehiaketa lezo lezo herri eskola lizeoa oharrak oiartzun orereta partehartze kirola puzgarriak saskibaloia telleri Udalekuak udalekuak oharrak zozketa
WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck requires Flash Player 9 or better.
Twitter-en
Azken bidalketak
Atalak
- Agerrealde
- Atamitx Trails
- Bestelakoak
- Bideoak
- Enplegu Saila
- Eskola kirola
- Eskola Pilota
- Euskara Saila
- Gazte Forua
- Gazte Informazio Bulegoa
- gazteoiartzun.net
- Gazteria eta Kirola Saila
- Gizarte Zerbitzua
- Haurtzaro Ikastola
- Internet
- Iurrita
- Jolasak
- Kale ekintza
- Kenpo-Kai
- Kirola
- Kuadrillategi
- Kultura Saila
- Lan Aholkularitza
- Ludoteka
- Musika
- Oiartzun antzerki eskola
- Oiartzungo Irratia
- Oiartzungo K.E.
- OMTE
- Saskibaloia
- Sexu eta drogen aholkularitza
- Txost Pilota Taldea
- Udala
- Udalekuak
- Zinema Tailerra


















