Oiartzun

Gazteria eta Kirola

Archive for the ‘Gazte Informazio Bulegoa’ Category

Oposaketak

Posted by Gazte Informatzailea 0 Comment

Deialdigile EHU: – Gestio teknikarien 26 lanpostu – Artxibo, biblioteka eta museoetako eskala fakultatiborako lanpostu 1 – Unibertsitate gestioaren eskalan administrazio eta zerbitzuetako lanpostuak – Administrazio laguntzaileen 201 lanpostu – … Deialdigile Eusko Jaurlaritza: – 9 mediku lanpostu EAEko administrazio orokorrean – Fakultatiboen goi mailako kidegoan gorputz jardueren eta kirolaren zientzen lizentziatuen 6 lanpostu –  [ Read More ]

Lehiaketetan parte hartzea gustoko baduzu,… Zatoz Gazte Informazio Gunera eta azaroko hilabetean zehar egingo diren hainbat lehiaketen inguruko informazioa aurkituko duzu. Arlo ezberdinetakoak daude: arte ederrak, literatura, ikus-entzunekoak,… Animatu eta parte hartu sari interesgarriak dituzte! Tweet

Hezitzaile euskaldunen lan-poltsa 2007

Posted by Gazte Informatzailea 0 Comment

Interesatzen bazaizu, Azaroaren 16a baino lehen , bidali edo eraman zure kurrikuluma Irun Iruten Euskara Elkartera, Foru kalea, 4-2.ezk 20340 Irun Informazio gehiagorako deitu: 943 63 55 96 edo 943 63 56 02 (Amaia edo Arantxarengatik galdetu)                                                             18 urte beteta izatea derrigorrezkoa da. Tweet

18 eta 35 urte bitartean baditutzu, zinea gustoko baduzu eta Abenduaren 26tik 29ra libre bazaude, animatu eta ez galdu zinemaren mundua aurrez-aurre ezagutzeko aukera! Gazte epaimahaiko kide izan zaitezke!                                                                          Tweet

Zure etorkizuna aukeratu

Posted by Gazte Informatzailea 0 Comment

Euskal Herriko Unibertsitateak orientaziorako jardunaldiak antolatu ditu, 2007ko Abenduaren 17rako. Unibertsitateko ikasketak aukeratzea errazagoa izateko eta unibertsitatera sartzeko gaiaren inguruko zalantzak argitzeko informazio saioak dira. Tokiak: Zarautz, Tolosa, Azpeitia, Eibar, Irun, Donostia, Errenteria, Legazpia, Arrasate, Beasain eta Andoain. Ordutegia: 18.30etan (Irunen: 17.30etan) Tweet

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 705 plazarko deialdia egin du Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Irlanda eta Kanadan 2008ko udan egonaldiak familietan eta ikastaroak egiteko.                                                                    Norentzat: DBH 2.zikloko eta DBHOko ikasleentzat. (2008an gehienez 19 urte betetzea) Epea: 2007ko Azaroaren 23an bukatuko da. Tweet

www.ikasleak.ehu.es helbidearen barruan gazte informazio bulegoan sartu eta eskaintza guztia ikusi dezakezu. Oraindik badaukazu aukera!                                                                 Tweet

Oposaketak

Posted by Gazte Informatzailea 0 Comment

                                                           – Pertsonal arduraduna haurreskolen patzuergorako. (epea: 2007-11-10) – Kazetariak Berria egunkarirako. (epea: 2007-11-12) – Irungo Udal Musika Fundazioko langileen ordezkapenak egiteko lan-poltsa. (epea: 2007-11-12) – Bake epaile titular eta ordezko bat Astigarragako udalerako. (epea: 2007-11-13) – Irungo udalaren 2008-2009 urteetako udalekuetarako egitaraua kudeatzeko lehiaketa. (epea: 2007-11-13) – Arrisku-egoeran dauden gazte eta adingabeekin ingurune zabalean  [ Read More ]

Webgunerik ba al duzu?

Posted by Gazte Informatzailea 0 Comment

Gipuzkoako interesgarriena izan daiteke. Hori jakin nahi izanez gero, “Diariovasco.com 2007 sariak” lehiaketan parte hartu beharko duzu. Lehiaketaren nondik norakoak (baldintzak, sariak,…)  jakiteko sar zaitez: http://premios.diariovasco.com helbidean. Azaroaren 23arteko epea duzu parte hartzeko! Tweet

Redacted

Posted by Gazte Informatzailea 0 Comment

 Datorren Azaroaren 6an, arratsaldeko 20.00etan, Victoria Eugenia Antzokian, Donostiako Giza eskubideen zinemaldiak, Irakeko errealitatea ezagutzeko aukera eskeiniko du “Redacted“( Brian de Palma. AEB) filmaren proiekzioarekin. Proiekzioa amaitutakoan solasaldi bat egongo da Jesus Torquemada eta Joseba Iriondo partaide izango direlarik. Informazio gehiago: www.victoriaeugenia.com Sarreraren prezioa: 3.60€ (web gunetik erosi daitezke) Tweet

Beldurra gustoko?

Posted by Gazte Informatzailea 0 Comment

Beldur pixka bat pasatzea gustoko baduzu, Groseko Okendo Kultur Etxean, misterioz, esuztekoz eta sorpresa ugariz beteriko arratsaldea pasatzeko aukera duzu. Noiz? Bihar, Azaroaren 3an                         8-12 urte bitartekoak: 17.00-18.30 13-17 urte bitartekoak: 18.30-20.00       Animatu, doainik da! Tweet

Kirolaren azoka Kurssalen

Posted by Gazte Informatzailea 0 Comment

 Kirolaren azoka ospatuko da datorren azaroaren 2, 3 eta 4ean Donostiako Kurssalean. Bertara joan ahal izateko ordutegia: 10.00etatik – 20.00etara. Besteak beste Skia, Snowa, Mendia eta Txirrindularitza kirolen inguruko ekipamenduak, etabar aurki ditzazkezu. Tweet

Interesgarria

Posted by Gazte Informatzailea 0 Comment

          Espeleologia gustoko baduzu Azaroaren 16/17/24 eta 25ean ikastaro bat antolatu dute Goi Mendiko gipuzkoako eskolak, Santa Barbara ( Hernani ) eta Aralarren. Izen emateko epea: Azaroaren 16a Tweet

Matrikulatzeko epea zabalik

Posted by Gazte Informatzailea 0 Comment

Gaur ireki da aisialdi eskaintan izan emateko epea. Dagoeneko batzuk eman dute beren izena eta zu zeren zain zaude? Ondo pasatzeko, lagunekin jolasteko eta gauza pila bat ikasteko gogoa baduzu, ezin duzu aukera hau galdu.   Animatu eta eman izena! Tweet

Ez ahaztu…

Posted by Gazte Informatzailea 0 Comment

Gaurko gauak ordu bat gehiago izango duela         3.00etan berriz ere 2.00 izango dira. Tweet

  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa