Asteburuan herrian ze plan?
Larunbata:
- Maitanekin bat. Futbol partidua Karla Lekuona futbol zelaian. Oiartzungo beteranoak Errealeko beteranoen aurka.
Arratsaldeko 16.ooetan. Sarrera borondatea.
- Kale ekintzak. Ergoiengo Auzokalte elkartean arratsaldeko 16.30etatik aurrera.
- Euskal Herriko Sokatira txapelketa. Elorsoro kiroldegian, 17.00etatik aurrera. Partaideen artean Oiartzungo Girizia sokatira taldeko neskak.
Igandea:
- Dultzainero taldearen kalejira. Herriko plaza eta inguruko kaleetan musika eskolan biltzen diren dultzaina eta perkusio herrikoiko ikasle eta irakasleek osatutako taldea ibiliko da giroa alaitzen. 12.00etatik aurrera.
- Maitanekin bat. Bazkari herrikoia, jolasak, puzgarriak, sorpresak,… Goizeko 11.00etatik aurrera egun osoan zehar, Elorsoro kiroldegian.
Akats baten zuzenketa
Datekin akats bat egon delako zuzenketa abixua:
Bihar, Abenduak 12 larunbata, Abaraxka Udal Ludotekan ez da ekintzarik egingo.
Ludoteka asteburutan itxita egoten baita.
Larunbatean,
Oiartzungo Eskalada txapelketa herrikoia!
Tokia: Elorsoro kiroldegia
Eguna: Azaroak 21, larunbata
Ordua: Goizeko 9.00tan
Izen ematea:
- Telefonoz: 943 49 25 52
- Egunean bertan: 9.00etatik 10.00etara
18 urtetik gorako emakumezkoentzako
Paleta ikastaroa Oiartzunen!
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak, 18 urtetik gorako emakumeentzako paleta ikastaroa jarriko du martxan aurten lehen aldiz Oiartzunen. 2004tik Gipuzkoako hainbat herritan (Ibarra, Tolosa, Azkoitia, Azpeitia, Donostia, Hernani, Zarautz eta Getaria) abian den Emakumea Pilotari proiektuaren baitan kokatzen da jarduera hau.
Ikastaroaren inguruan jakin beharrekoak:
Ikastaroaren ordutegia: Astelehenak, 20.00-21.30
Ikastaroaren hasiera: Azaroak 30
Ikastaroaren amaiera: ekainaren amaieran
Materiala: irakasleak eramango du
Pilotalekua: Haurtzaro ikastolakoa
Ikastaroaren Kuota: 105/ikastaro osoa + asegurua
Izen ematea: Azaroaren 16tik 28ra. Elorsoro kiroldegian edo Gazte Informazio Bulegoan.
Informazio gehiagorako: 665988588
Hortaz, emakumea izan eta pilota atsegin baduzu, paletan aritzeko aukera ezinhobea daukazue!
Oiartzuarrak geldittu gabe!
Hiru gazte Oiartzur, Irati Odriozola, Ane Badiola eta Eider Zabaleta, bihar azaroak 15 igandea arratsaldeko 18.00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean arituko dira Gipuzkoako Kantu Txapelketako Finalean.
Txapelketa honetan 16 urtetik gorako bakarlari, bikote edota taldeek parte hartu dute. Finalera puntuazio handien lortu dituzten 15 kanten artean honako hauek abestuko dituzte oiartzuarrek :
- Irati Odriozola: “Zu Ez Zaudenean”
- Eider Zabaleta: “Besarkatu Zintudanean”
- Irati Odriozola Eta Ane Badiola: “Irudi Biluztuak”
Animo neskak!
Udazken jaia!
Azaroaren 14 eta 15ean Ttur Ttur euskaltzaleon bilguneak udazken jaia ospatuko dut egoitza berriaren inagurazioarekin batera!
Azaroak 14, larunbata:
-11:00etan. Fermiñeneko egoitzaren inaugurazioa.
-12:00etan. III. Entsalada txapelketa, Doneztebe plazan.
-13:30ean. Kantu bazkaria, Girizia Elkartean.
Azaroak 15, igandea:
-18:00etan. Euskarazetamol antzezlana, udaletxean.
Parte hartuz erabakitzen duzu
Zure lan egoerak, etxebizitzak, ingurumenak, zure herriko jaiak edota antzeko gaiek arduratzen bazaituzte, eta beste gazte batzuekin hauetaz hitz egin nahi baduzu, hemen duzu aukera.
Norentzat: 18-30 urte bitarteko gazteentzat
Noiz: Azaroaren 12an
Non: Donostiako Kursaal Elkargunean
Asteburuko agenda
URRIAK 31, LARUNBATA:
- Dantza eta musika ikuskizuna.
Haurtzaro Dantza Taldeak eta Herri Musika Eskolak emanaldia eskainiko dute herriko plazan eguerdiko 12.00tan.
- Kale ekintzak.
Magia eta zirko tailerra, 16.30etan Bizardia elkartean.
- Brillet txapelketa eta gaztain jatea
Kataxulok brillet txapelketa antolatu du, landetxe plazan 18.00tan. Ondoren gaztain jatea.
- Kontzertua Iurritan, 21.00etan
Mox, Malos Tiempos, Apurtu eta Aximila taldeen kontzertua. Sarrera, 5 euro.
AZAROAK 1,IGANDEA:
- Bertsoa eta dezima. Bertsolari argentinarrak eta payadore euskaldunak.
Kontzejupean, 19.30etan.
Bertsoa eta dezima uztartuko dituen ikuskiza. Wilson Saliwonczyk payadorea, Egoitz Aizpurua gai-jartzailea eta Jon Martin, Arkaitz Oiartzabal eta Alaia Martin bertsolariak ariko dira kantuan.
KKKP VII. edizioa Iurritan
Urriaren 31an KKKP (kontuak, kafea, kopa eta puruarekin)en 7.edizioa Iurritan.
KKKP bat interes ezberdinak dituzten pertsonen bilera informala da. Bertan gai ezberdinei buruzko aurkezpenak eta txarla elkarreragileak ospatzen dira, ordenagailuentzako programei buruzkoak, ordenagailuak muntatu eta desmontatu, gai sozial eta kulturak,…
Laguntzeko prest?
Duela egun batzuk, Maitane Goñiren kasua azaldu zuten berak eta bere amak Euskal Telebistako teleberrietan eta Diario Vasco egunkarian.
Maitane Goñi, Oiartzungo Haurtzaro ikastolan ikasten duen 10 urteko neskatoa da eta Euskadin bigarren motako muskulu-atrofia duen pertsona bakarra da.
Osakidetzak Parisko ospe handiko ospitale batera bideratu du tratamendua. Oraingoz ez dauka osabiderik baina bizitza kalitatea hobetuko dio.
Guzti honek duen kosteari erantzuteko laguntza ekonomikoa eskatu dute senideek, eta Maitaneren izenean kontu korrontea zabaldu dute Kutxan (2101 0009 89 0125925396) nahi duenak dirua eman dezan.
Bestalde, ikastolako guraso talde batek, Maitaneri laguntzeko asmoz, herriko bizilagun eta komertzioen laguntza biltzen ari dira. Hau dela eta, datorren ostiralean urriak 30, 15.000 rifa jarriko dituzte salgai bakoitza euro baten truke, gabonetako saski, etxetresna elektrikoak, luxuzko asteburu pasa bat,… bezalako sariak izango dituztelarik.
Honetazgain, Abenduak 13rako herri bazkaria antolatu dute.
Kontaidazu ipuin bat
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak bigarrenez jarri du abian “kontaidazu ipuin bat” ekimena. Bi helburu ditu ekimenak; aita-amak, aiton-amonak, osaba-izebak,… animatzea, haurrei ipuinak euskaraz konta diezazkieten. Eta bigarrena ipuin bildumatxo bat osatzea gero familiei banatzeko.
Informazio gehiago: Oarsoaldeko Euskara Zerbitzua 943 510 111 (joxe Luix Agirretxe)
Argazkiez blai! lehiaketako sari banaketa
Bukatu da Oiartzungo I. argazki lehiaketa. Atzo arratsaldean argazki saridunak zein izan diren argitaratu zen.
Argazkilaritza eta teknologi berriekin jarrera aktiboago bat sustatzeko helburuarekin martxan jarri zen lehiaketak, erantzun oso ona izan duela esan dezakegu. Guztira 188 argazki igo dituzte erregistratutako 70 erabiltzailek web gunera, hiru kategoriak kontutan hartuta.
Sari banaketara gerturatutako pertsonek liburutegiko aretoa bete zuten.
Sarirenbat irabazi duten argazkiekin eta epai mahaikideak aukeratutako beste batzuekin erakusketa egongo da ikusgai Manuel Lekuona bibliotekako beheko solairuan hilabete amaierararte.
Mila esker parte hartzaile guztiei eta zorionak irabazleei!
Argazkiez blai! lehiaketako SARI BANAKETA!
Epai mahaikideak, beren erantzunak eman ondoren prest dugu dena sari banaketa egiteko.
Adin tarte bakoitzeko sariak honakoak dira:
- Haurrak (12 urte arteakoak)
1.saria: 200 € (materialean)
2.saria: 100 € (materialean)
3.saria: 50 € (materialean)
4. Interteneko saria: 80 € (materialean)
5. Oiartzungo onena: 80 € (materialean)
- Nerabeak (13-17 urte arteakoak)
1.saria: 300 €
2.saria: 150 €
3.saria: 80 €
4. Interneteko saria: 100 €
5. Oiartzungo onena: 100 €
- Gazteak (18-29 urte arteakoak)
1.saria: 600 €
2.saria: 300 €
3.saria: 200 €
4.Interneteko saria: 150 €
5. Oiartzungo onena: 150 €
Eguna: URRIAK 21, ASTEAZKENA
Ordua: Arratsaldeko 19.00etan
Lekua: Manuel Lekuona Liburutegian
Argazki sarituekin eta epai mahaikideak aukeratutako beste batzuekin argazki erakusketa ikusgai izango da.
Mila esker parte hartu duzuen guztioi!
Ezagutzen duzu mugitu.com?
EHUko Informatika Fakultateko bi ikasleren proiektua da.
(sakatu irudia web gunera joateko)
Gipuzkoan barrena garraio publikoa erabiltzeko beharrezkoa duzun informazioa emando dizun webgunea da.
Irteera eta helmuga herriak zehaztu, ordutegia ere bai, bilatzaileari sakatu eta joan behar duzun lekura iristeko garraio publikoak, hauen ordutegiak eta iraupena eta prezioa zehaztuko dizu.
Bi herrien arteko garraiobide zuzenik ez badago, bilatzaileak bertara iristeko konbinazio posibleak azaltzen dizkizu.
Nahi izanez gero mapa ere kontsulta dezakezu.
Etiketen hodeia
aholkularitza alebin benjamin beraun berri doneztebe plaza doneztebe plazan eguna ekintzak elizalde elorsoro errenteria eskola eskola kirola eskubaloia europa futbito futbola gamon Gazte Forua gurutzeko alabak haurtzaro ikastaroa Jolasak kale kale ekintzak karmengo ama kirola koldo mitxelena lan lana langaitz lehiaketa lezo lezo herri eskola lizeoa oharrak oiartzun orereta partehartze kirola puzgarriak saskibaloia telleri Udalekuak udalekuak oharrak zozketa
WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck requires Flash Player 9 or better.
Twitter-en
Azken bidalketak
Atalak
- Agerrealde
- Atamitx Trails
- Bestelakoak
- Bideoak
- Enplegu Saila
- Eskola kirola
- Eskola Pilota
- Euskara Saila
- Gazte Forua
- Gazte Informazio Bulegoa
- gazteoiartzun.net
- Gazteria eta Kirola Saila
- Gizarte Zerbitzua
- Haurtzaro Ikastola
- Internet
- Iurrita
- Jolasak
- Kale ekintza
- Kenpo-Kai
- Kirola
- Kuadrillategi
- Kultura Saila
- Lan Aholkularitza
- Ludoteka
- Musika
- Oiartzun antzerki eskola
- Oiartzungo Irratia
- Oiartzungo K.E.
- OMTE
- Saskibaloia
- Sexu eta drogen aholkularitza
- Txost Pilota Taldea
- Udala
- Udalekuak
- Zinema Tailerra
















