Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Sun
11
Mar '07

Flickr (V): Argazki mordoa batera igotzen

Flickr

Aurreko artikuluan (Flickr (IV): Argazki asko batera igotzeko programatxoa jeitsi eta instalatzen), argazki mordo bat batera igotzeko programatxoa gure ordenagailuan instalaturik utzi genuen Flickr interneteko aplikazioarena:

Flickr

eta oraingoan programatxo hau erabiltzen ikasiko dugu. Goazen ba!

 Programatxo honetan klik bikoitza egiten dugun lehenengo aldian honako abisua azalduko zaigu:

Flickr

Authorize… sakatuz gure kontuaren datuak adieraziko dizkiogu hurrengoetan ez galdetzeko

Flickr

Ok sakatu eta bamiena emango diogu programatxoari gure argazkiak irakurri eta idazteko.

Flickr

 Dena ondo joan bada Success lehio hau agertuko zaigu eta gure programatxoa prest egongo da.

Flickr

Programaren erabilera oso sinplea da. Berde koloreko plus-ari sakatu eta nahi ditugun argazkiak aukeratuko ditugu. Behin denak prest ditugunean Upload… botoia sakatu eta ondoren honako lehioa agertuko zaigu:

Flickr

Bertan publikoak edo pribatuak izango diren eta nahi diegun etiketa jartzeko aukera emango digu. Prest eduko ondoren Finish sakatu eta listo! Automatikoki argazkiak igotzen joango da.

Bukatu ondoren azken lehio hau agertuko zaigu:

Flickr

See Photos sakatu eta zure argazkiak Flickr-eko kontuan zintzilikaturik ikusteko aukera izango duzu.

Hauxe duzu Flickr erabiltzeko oinarrizko tutorialaren amaiera. Dena den interneteko aplikazio hau aukera gehiago eskeintzen ditu baina horiek hobe da, apurka-apurka, zuk aurkitzea.

Bestela ere, zalantzarik izan ezkero, idatzi lasai azpiko iruzkinetan.

Sun
4
Mar '07

Erreala eta euskarazko Wikipedia

Real Sociedad taldearen logoaAgian ez da momentu egokiena, errealak ez baitu momentu onenak pasatzen ari, baina zenbaitetan ondo datorkigu, talde baten atzetik dagoen historia jakitea, denboraldiko azken txanpan ere gure animoak izan ditzan. Erreala ez bait da orain ikusten dugun epikoa soilik, atzetik duen historia ere badu bere garrantzia eta hau aztertuz, errealak momentu onak ere pasa dituela ikusi dezakegu.

Hona hemen euskarazko wikipedian aurkitu duguna gure taldeari buruz:

Errealaren historiaren datu bitxi batzuk:

  • 1909an, “Club Ciclista de San Sebastián” izenarekin, Espainiako Txapelketa lortu zuen, Español de Madrid taldeari 3 eta 1 irabazita. Irailaren 7an jaio zen ofizialki, Adolfo Saenz presidente zela.
  • 1910eko otsailaren 11n, Alfonso XIII.a Espainiako erregeak Errege titulua eman zion taldeari, “Real Sociedad” bihurtuz.
  • 1913ko urriaren 5ean Atotxa estadioa inauguratu zuten, 80 urtez Errealaren zelaia izango zena.
  • 1918ko apirilaren 25ean Gipuzkoako Federazioa sortu zuten, presidentea Salvador Diaz Iraola zela (Benito Diaz ospetsuaren anaia zena).
  • 1923an Lippo Hertzka hungariarra hasi zen taldea entrenatzaile, modu profesionalean aritu zen lehena. Urte bereko martxoaren 18an Realak 2 eta 1 irabazi zion Irungo Real Union-i San Mames-en, Gipuzkoako Txapelketa erdietsiz. 1924-25, 1926-27 eta 1928-29 denboraldietan ere nagusitu zen Reala txapelketa hartan.
  • 1928an galdu zuen Espainiako Txapelketaren finala, Santander-ren, FC Barcelonaren aurka.
  • 1929an amaitu zen lehenengo Espainiako Liga, Reala laugarren postuan gelditu zela. Liga hartako golegile nagusia (”pichichi“), Paco Bienzobas jokalari txuri-urdina izan zen.
  • 1931ko ekainaren 27an, Espainiako II.Errepublika garaian, “Donostia F.C.” izena hartu zuen klubak. Erregearen koroaren ordez, Donostiako ezkutua paratu zuen.
  • 1935ean lehenengo aldiz bigarren mailara jaitsi ziren.
  • 1974ko azaroaren 18an Europako txapelketa batean lehenengo aldiz jokatu zuten, Atotxan eta Banik Ostrava talde txekiarraren kontra (0 eta 1 galdu zuten).
  • 1979-80 denboraldian Errealak, Alberto Ormaetxea entrenatzaile zuela, partidarik galdu gabeko errekorra lortu zuen Ligan: 32 norgehiagokoa hain zuzen ere. Hala ere, hurrengo urte arte itxaron behar izan zuten lehenengo Liga txapelketa eskuratzeko. Urte hartan, aldiz, Europako lehendabiziko garaipena erdietsi zuten, Milango Inter-ren aurka (2 eta 0).
  • 1981ko apirilaren 26an, Gijón-en, Ligako txapeldun izaten lortu zuten historian lehenengo aldiz, Sporting-en aurka berdindu ostean, Zamorak azken minutuetan lortutako gol mitikoari esker. Taldean historiako jokalaririk garrantzitsuenetarikoak zebiltzan urte haietan: Arconada, Zamora, Lopez Ufarte eta Satrustegui tartean.
  • 1982an bigarren Liga txapelketa eskuratu zuen taldeak, aurreko urtean lortutako arrakasta berrituz.
  • 1983an Superkopa irabazi zuen, Real Madrid finalean gainditu ondoren (4-1). Urte hartan ere, Europako Kopan, final-erdietara iritsi zen taldea, inoizko urrunen. Alemaniako Hanburg-en aurka galdu zuten final handira sartzeko aukera.
  • 1987an Errege Kopa lortu zuten Zaragozan, Atlético de Madrid partida ondoko (2-2) penaltien bidez garaitu ondoren. J. B. Toshack-en urte arrakastatsuak ziren hau eta ondokoak, Bakero, Begiristain edo López Rekarte jokalariak tartean zeudela.
  • 1989an UEFA-ko final-laurdenetaraino iritsi ziren, inoizko urrutien. Alemaniako beste talde batek, Stuttgart-ek oraingoan, blokeatu zieten aurrerako bidea.

Errealaren informazio guztia eta datu gehiago beheko estekan.

(Iturria: http://eu.wikipedia.org/wiki/Real_Sociedad edo erdarazko bertsioan http://es.wikipedia.org/wiki/Real_Sociedad) 

Sat
3
Mar '07

Flickr (IV): Argazki asko batera igotzeko programatxoa jeitsi eta instalatzen

Flickr

  

Aurrekoan (Flickr (III): Oinarrizko erabilera) Flickr-en argazkiak modu manualean igotzen ikasi genuen, aproposa argazki bakar batzuk igo nahi baditugu, baina argazki kopurua handia denean bestelako tresna bat beharko dugu. Hau, gure ordenagailura deskargatu behar dugun programatxo bat da eta horretan arituko gara oraingoan: 

2. Programatxo batekin:

Flickr 

Goiko aukeran tools sakatuz edo Upload photos lehioan, ezkerraldean agertzen zaigun honako aukeran sakatuz:

Flickr

 …gure ordenagailura programatxo bat jeisteko aukera emango digu:

Flickr

Gure kasuan Windows-eko programa jeitsiko dugu (Mac edo Linux erabiltzen duzuenok azpian dituzue beste aukerak).

Download the Flickr uploadr sakatu eta ondorengo lehioa agertzen zaigu:

Flickr

Flickr

(Internet explorer eta Firefox nabigatzaileak dituzten gordetzeko lehioak)

Guardar sakatu eta gure ordenagailuan uploadr_v2.3.exe artxiboa gordeko dugu (kontutan izan artxiboaren bertsioa aldatu daitekele hau berritzen den einean). Orain gure ordenagailuan honako artxiboa izango dugu:

Flickr

Bertan, bi aldiz segidan sakatu eta programa instalatzen hasiko gara.

Flickr

Ejecutar sakatu…

Flickr

Next

Flickr

Ez baldin badugu nahi lekuz aldatu Next sakatu…

Flickr

  Install sakatu…

Flickr

Eta dena ondo joan bada goiko leihoa ikusiko dugu (Finish sakatu). Orain gure ordenagailuko mahaigainean honako ikonoa izango dugu:

Flickr

Beraz, programatxoa instalaturik dago. Bere erabilera erraza baldin bada ere, hurrengo artikulu baterako utziko dugu, ados? Segi adi!

Sat
24
Feb '07

Flickr (III): Oinarrizko erabilera

Flickr

Aurreko artikuluan (Flickr (II): Kontu bat irekitzen) Flickr-en kontu bat berri bat irekitzen aritu ginen, gure argazkiak eta imajinak igotzeko leku bat izateko eta gaur argazkiak nola igotzen diren azalduko dugu.

Lehenik Flickr-era goaz: www.flickr.com eta bertan, goian eta eskubian honako hau ikusiko dugu:

Flickr 

Sign in sakatu eta gure datuak eskubiko kuadrotxoan:

Gure Yahoo! ID eta gure Password-a (aurreko artikuluan definitu genituenak)

Flickr

eta Sign In botoia sakatu.

Prest barruan gaude!

Konektatzen garen lehenengo aldian ondorengoa galdetuko digu:

Flickr

Lehioan zein izen agertzea nahi dugun. Gure adibidearen kasuan: Jon Arrue 

Ongi. Argazkiak Flickr-en zintzilikatzeko bi aukera ditugu:

1. Manuala:

Flickr

Upload Photos-en sakatzerakoan ondorengo lehioa agertzen zaigu:

Flickr

Ezkerraldean dugun kapazitate guztia azaltzen da (100 Mega) eta ehunekotan zenbat erabili dugun dagoeneko (0%). Argazki bakoitzak gehienez 5 Mega izan ditzazke eta azpian Private edo Public aukeratuz edozeinek ikustea edo bakarrik guk nahi ditugun pertsonak ikusteko aukera izango dute:

Choose the privacy settings

Private
Public

Batera 6 argazki igo ditzazkegu, agertzen diren 6 kuadrotxoetako eskubiko Examinar… botoian sakatuz eta gure ordenagailuan argazkiak aukeratuz:

Flickr

Azaltzen den lehioan guk nahi dugun artxiboa aukeratu eta Abrir sakatu eta horrela nahi ditugun 6 argazkiekin (gehienez).

Add tags for ALL these images kuadrotxoan, aukeratu ditugun argazkiei etiketa bat jartzeko aukera ematen digu.

Aukeraketa eta etiketa jarri ondoren upload sakatu eta gure argazkiak automatikoki igoko dira

Flickr

Argazki gutxi batzuk baldin baditugu hau da modurik errazena, baina argazki dexente igotzerakoan tresna astuna biurtzen da. Horregatik bigarren aukera bat dago. Baina hori hurrengo artikulu batean izango da :-)

Sun
11
Feb '07

Flickr (II): Kontu bat irekitzen

 

Flickr

 

Aurreko artikulu batean aipatu genuen bezala (Flickr interneteko aplikazioa (I)), sarean imajinak zintzilikatzeko aukera ematen digun doako Flickr izeneko aplikazioaren erabileran sartuko gara.

Lehenik, eta www.flickr.com webgunera jotzerakoan, kontu bat ireki beharko dugu. Yahoo! bilatzailea erositako aplikazioa denez, Yahoo!-ren email bat izatea eskatzen digu. oiartzun@yahoo.com,  oiartzun@yahoo.es edo antzekorik badugu ez ditugu jarraian azaltzen diren pausuak egin beharko.

Hasieran horrelakoren bat azalduko zaigu:

Flickr 

 

 

 

 

 

 

 

Sign up! botoian sakatuko dugu 

[Yahoo!-ko kontu bat duzuenok eskubi aldean azaltzen den Yahoo! ID (gure yahoo!ko posta elektronikoa) sartu eta Password (pasahitza) sartzea besterik ez dugu egin beharko.]

 

Flickr

 

Baina gure kasuan, erabat berriak gara eta www.flickr.com webgunan sartu eta Sign Up! sakatu ondoren eskubi aldean honako hau ikusiko dugu:

 

Flickr

 

eta Yahoo! ID-rik dugun galdetzen digunean (Don’t have a Yahoo! ID?) ezezkoa esango dugunez Sign Up estekan sakatuko dugu eta honako formulario hau bete beharko dugu:

 

Flickr

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bai, ingelesez dago, baina ingelesarekin arazoak dituzuenentzat, erdarako bertsioa jarri daiteke. Horretarako Preferred content aukeran, Yahoo! US jartzen duen lekuan Yahoo! Spain aukeratu eta formularioa erdarara itzulita ikusiko duzue:

Flickr

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bertan, zuen datuak sartu behar dituzue (ez dute egiazkoa izan behar) eta datu hauekin Yahoo! kontu bat irekiko dugu eta nahi izan ezkero ere doako Yahoo!-ko posta elektronikoa. Gure kasuan honako datu hauek asmatu ditugu:

Flickr

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Kontutan izan Comprueba tu registro aukeran bakoitzari kode desberdina agertuko zaizuela.

Dena bete ondoren, azpian, Acepto sakatu:

Flickr

 

 

 

 

 

 

 

 

Zerbait oker egin baldin badugu antzeko abisu bat azalduko zaigu:

Flickr

 

 

 

 

 

Gure kasuan jonarrue ID hartua omen dago eta beste bat jarri behar dugula adierazten digu (edozein kasutan horiz agertzen diren datuak zuzendu beharko ditugu:

Flickr

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 Zuzenketak egin ondoren edo dena ondo bete baldin badugu ondorengo mezua jasoko dugu:

Flickr

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 Volver a Yahoo! sakatu eta listo! gure Yahoo! kontua eginda dugu

Flickr

 

Arazorik? Zalantza batenbat? Zerbait izan ezkero iruzkinetan galdetu lasai.

Hurrengo artikulu batean Flickr kontu hau nola erabili arituko gara. Adi beraz!

 

Sun
4
Feb '07

Flickr interneteko aplikazioa (I)

Flickr

Flickr, imajinak interneten zintzilikatzeko doako webgune bat dugu. Yahoo! bilatzailearen eskutik, bertan, hilabetero 100 megako espazioa dugu gure argazkiak igotzeko eta sarean jartzeko. Argazkiak igo, hauei iruzkinak jarri, gure lagunekin konpartitu eta beste hainbeste aukera ematen dizkigu inongo kostorik gabe. Harrigarria ezta? :-)

Eta zertarako erabili? Adibide bat, gure blogean erabili izan duguna: Aurreko batean (Mahai teniseko sustapen jarduereko argazkiak) mahai teniseko sustapen jarduera bat egin zen Oiartzunen eskola kirolaren barruan eta bertan zenbait argazki hartu ziren. Guztiak Flickr-era igo ziren eta orain nahi duten guztiak eskuragarri dituzte hemen, bai ikus ahal izateko bai bere ordenagailura jeisteko eta inprimatzeko.

Interesatuak zaudetenentzako, hurrengo artikuluetan Flickr erabileraz arituko gara: nola ireki kontu bat, nola igo argazkiak…

Kontutan izan ez dela aplikazio bakarra, Google-k ere berea du, Picasa Web Album izenekoa:

Picasa Web Albums

Dena den, hau aurreago ikusten saiatuko gara. Guk lehen urratsak Flickr aplikazioarekin emango ditugu. Adi beraz!

 

Sat
3
Feb '07

Google Maps eta Google Earth: munduan zehar ibilalditxo bat egiten

Google Maps eta Google Earth, Google-k dituen antzeko bi aplikazio dira. Hauekin mundu osoa ikusi dezakegu satelite edo hegazkin bista batetik. Munduan zehar ibilalditxo bat egin dezakegu etxetik mugitu gabe, imajinak benetan ikusgarriak direlarik.

Bien arteko desberdintasun nagusiena, zenbait aukera aparte, Google Maps webgune bat dela eta Google Earth ordea, gure ordenagailura deskargatu dezakegun aplikazio bat:

 

Googlemaps
(Google Maps)

Google Earth

(Google Earth)

 

Bietan, herri eta hiri baten izena jarriaz, goiko bista batean, herri hori ikusi dezakegu. Adibidez: Tokyo

 

Tokyo

 

Google Earth aplikazioan gainera eta zenbait hiri nagusienetan, 3D-ko edifizioak ere ikusterik ditugu. Tokyorekin jarraituz:

 

Tokyo

 

eta Oiartzun? bai, Oiartzun ere ikusi dezakegu (Oiartzun idatzi eta automatikoki Oiartzurantz abiatuko gara) eta hurbiltzen baldin bagara ere herriko ikastetxeak ere errez ikusi ditzazkegu. Antzematen Haurtzaro eta Elizalde ikastetxeak?:

 

Oiartzun-Haurtzaro-Elizalde

 

Google Earth aplikazioa deskargatu aurretik nola funtzionatzen duen ikusteko 2 minutuko bideo hau ikusi dezakezu. Bertan Malasia, Brisbane eta Singapur-tik bidaialditxo bat egiten du eta aplikazio honen zenbait aukera azaltzen dizkigu. Aplikazioa ezagutzen ez duzuenentzat oso interesgarria:

 

eta Google Maps? Ba, bideo batean ikustea baino bertara joatea duzu errezena eta bertan probatu funtzionamendua: Google Maps 

Mapa, Satélite, Híbrido: Ikuspegi ezberdinak dira:

  • Mapa: mapa batean marrazturik bideak, herrien eta kaleen izenak… ikusi ditzazkegu
  • Satélite: satelite edo hegazkin batek egindako argazkietaz baliatuz goiko bistatik mundu osoa ikusteko aukera dugu
  • Híbrido: Aurreko bien nahasketa da

 

  • Goikaldean ezkerraldean agertzen diren geziak mapan zehar norabide guztietan mugitzeko dira.
  • Gezi hauen azpian dagoen erregela antzekoa zoom-a egiteko balio du, hau da, gauden bistan, urrutiratu edo gerturatzeko

Probatu aukera guzti hauek Google Maps webgunean. Hurrengo batean, Google Maps-era hurbilduko gara bertako zenbait aukera interesgarri ezagutzera. Adi beraz!

 

Sun
28
Jan '07

Imajinak tamainuz aldatzeko programa (III)

(Artikulu hau Imajinak tamainuz aldatzeko programa (II)-tik dator)

Gogoratu, programa hau, imajin mordo bat txikiagotzeko erabiliko dugula, bai emailez bidaltzeko bai interneten zintzilikatzeko. Oraingoan VSO Image Resizer programaren erabilerarekin hasiko gara. Oso erraza da, beraz, urrats hauek jarraitu ezkero ez duzue inongo arazorik izango programaren erabilera ikasteko:

 Aurreko artikuluan (Imajinak tamainuz aldatzeko programa (II)) programa instalatu eta programa abiarazteko bi toki prestatu zizkigun instaladoreak:

Mahaigainean: Erabiltzen ikonoan bi aldiz klikatuz

eta gure Hasiera > Programa guztiak (Inicio > Todos los programas):

 

Instalatzen

 

Image Resizer-en aukeratuz.

 

Beraz, programa abiarazten dugu, nahi dugun aurreko bide batetik.

3. Programa erabiltzen

Abiarazi ondoren ateratzen zaigun lehen leihoa honakoaren antzekoa izango da:

Erabiltzen

Aukeratua dagoen karpetaren arabera imajin desberdinak agertuko dira. Beraz, lehenik, nahi dugun karpeta aukeratu beharko dugu. Buscar en:  jartzen duen zerrendan nahi dugun karpeta aukeratu dezakegu .

Nahi dugun karpeta ireki ondoren (gure kasuan Argazkiak karpeta). Bertan ditugun argazki guztiak aukeratuko ditugu. Nola?

Modu honetan:

a) Lehenengo argazkian behin klikatuko dugu
b) Azken argazkirantz joango gara, eskubiko barra jeitsiaz
c) Azken argazkian klikatuko dugu baina lehen shift tekla zapalduta izango dugu (teklatuan gezi bat goraka duen tekla).

Ondo egin badugu, argazki guztiak urdin kolorez (gure kasuan grisez) bilduta ikusiko dituzue:

Erabiltzen

Hala bada, Abrir botoia sakatu hurrengo urratsak egin ahal izateko.

Ondoren, programaren oinarrizko leihoan izango gara:

Erabiltzen

Plantilla izeneko aukeran, gure argazkiak jeitsi nahi ditugun erresoluziora aukeratuko dugu:

Erabiltzen

Ikusten denez aukera anitz dago baina, gure ustez, interneten argazkiak argitaratzeko gehienez 1024×768ko erresoluzioa hartzea nahikoa izaten da.

Behin argazkiak eta erresoluzioa aukeratu ondoren, kopiak izatea nahi dugun eta non gorde nahi ditugun zehaztu behar dugu. Gure gomendioa, kopiak egitea da, aukeratutako erresoluzioa gustukoa ez badugu, orijinalak mantenduko ditugulako.

Beraz, horrela nahi izan ezkero, jarraitu gure gomendioak:

a) Acción aukeran Crear Copias aukeratu
b) Destino aukeran karpeta berri batean sartuko ditugu txikitutako argazkiak. Horretarako aukera honetan agertzen den eskubiko karpetan Erabiltzen sakatu eta zure ordenagailuaren zuhaitza agertuko zaizu:

Erabiltzen

Gure kasuan ARGAZKIAK karpetan daude gure argazkiak eta honen barruan sortuko dugu karpeta berri bat argazki txikituak sartzeko.

Horretarako ARGAZKIAK karpeta urdinez dagoelarik Crear nueva carpeta botoia sakatuko dugu, karpeta berri bat egiteko.

Erabiltzen

Karpeta hau Nueva carpeta izena izango du, baina nahi izan ezkero izena aldatzerik dago. Nola? Nueva carpeta izeneko karpetaren gainean xaguaren eskubiko botoiarekin sakatu eta antzeko menu bat agertuko zaizue. Bertan, besteak beste, Cambiar nombre aukera duzue. Sakatu eta karpetaren izena aldatzeko aukera emango digu.

Erabiltzen

Behin, dena prestatu ondoren, Aceptar botoia sakatu eta VSO Image Resizer programaren oinarrizko leihora bueltatuko gara. Bertan, OK botoia sakatu eta txikiagotze prozesu automatikoa hasiko da:

Erabiltzen

Leihoxka honetan, zein imajin txikiagotzen doa eta zenbat denbora falta zaion azaltzen da.

Bukatzerakoan, guk aukeratutako karpetan, gure imajinak tamainu txikiago batean izango ditugu, bai emailez bidaltzeko, bai interneten zintzilikatzeko.

Zaila? zalantzarik? Batenbat izan ezkero, edo zerbait galdetu nahi izan ezkero, sakatu artikulu honen eskubian agertzen den Iruzkin bat idatzi estekan eta bertan azaldu lasai zure zalantzak, galderak edo denadelakoa.

 

Fri
26
Jan '07

Apocalipto filma eta Maien zibilizazioa

 

Apocalypto

  

Orain dela egun gutxi aurkeztu dela Apocalipto filma, Maien zibilizazioaren inguruko pelikula. Aspaldiko kultura eta zibilizazioen pelikulak gustokoak baldin badituzue hona hemen beste bat. Baina, ba al dakigu Maiak zeintzuk izan ziren? Noiz eta non bizi ziren?

“Maia gaur egungo Mexiko eta Ertamerikan Kristobal Kolonen etorreraren aurretik zegoen herri bat zen, 3.000 urtetako historia aberatsa zuena. Maia herria ez da inoiz desagertu, uste den bezela. Milioika bizi dira lurraldean eta askok maia zaharren familiako hizkuntzak hitz egiten dituzte.”

Maia zibilizazioaren jatorria, arkitektura, idazkera, matematikak etab-i buruz gehiago jakin nahi izan ezkero aurreko artikulu batean aipatu genuen Wikipedia (Noiztik dugu gure egutegi hau?) interneteko enziklopedian, euskarazko bertsioan alegia, aurki dezakezu. Bertatik atera dugu goiko informazioa eta gehiago aurki dezakezu esteka honetan: http://eu.wikipedia.org/wiki/Maia

 

 

Wikipedia
Wikipedia

Apocalipto pelikularen imajin bat:

 

Apocalypto

Egungo Maia zibilizazioaren arrastoak:

Maia zibilizazioa

  

Sun
21
Jan '07

Imajinak tamainuz aldatzeko programa (II)

(Artikulu hau Imajinak tamainuz aldatzeko programa (I) artikuluaren jarraipena da)

VSO Image Resizer (doakoa) izango da argazkien tamaina aldatzeko erabiliko dugun programa. Ondorengo urratsak jarraitu eta programa hau zure ordenagailuan instalatua izango duzue (programak instalatzen ohitura duzuenok errez egingo dituzue ondorengo pausuak):.

1. Deskargatu 

Programa honen webgunea honako hau duzue:
http://www.vso-software.fr/products/image_resizer/image_resizer.php

eta bertan Descargar sakatu: deskargatu

edo programa deskargatzeko zuzeneko esteka:
http://www.vso-software.fr/download_product_direct.php?product=vir

Gure ordenagailuan gordeko dugu:

Diskan gordeInstalatzen
(ezkerrean Mozilla Firefox eta eskuinean Internet Explorer programen gordetzeko leihoa)

 2. Instalatu

 Orain, programa instalatu egingo dugu. Deskargatu dugun programa instaladorea da (vso_image_resizer_setup.exe):

Instalatzen

Artxibo honetan bi aldiz klikatu ezkero, instalazioa martxan hasiko da.

Lehen leihoa hizkuntza aukeratzeko izango da:

Instaalatzen
(Aceptar sakatu)

Instalazioaren ongietorri leihoa:

Instalatzen
(Siguiente sakatu)

Galdetuko digu, non instalatu nahi dugun. Zalantzarik izan ezkero, utzi dagoen bezala:

Instalatzen
(Siguiente sakatu)

 Gure hasierako menuan, agertzea nahi dugun galdetzen digu (zalantza izan ezkero, utzi dagoen bezala):

Instalatzen
(Siguiente sakatu)

Nahi izan ezkero, hurrengo leihoan, mahaigainean programa abiaratzeko ikonoa utzi dezakegu (zalantza izan ezkero, dagoen bezala utzi):

Instalatzen
(Siguiente sakatu)

Aurreko aukeraketa guztia egin ondoren, laburpen leihoa agertuko zaigu eta Instalar sakatu ondoren instalazioa abiaraziko da:

Instalatzen
(Instalar sakatu)

Dena ondo joan bada, honako leihoa agertuko zaigu:

Instalatzen
(Terminar sakatu)

eta programa erabat instalatua dugu!, erraza ezta?

Seguruenik mahaigainean honako ikonoa izango duzue:

 

Erabiltzen

 

eta gure Hasiera > Programa guztietan (Inicio > Todos los programas):

 

Instalatzen

  

Hurrengo kapituluan programaren erabileraz arituko gara, beraz, adi egon atal honetara!

Zalantzarik? Batenbat izan ezkero, edo zerbait galdetu nahi izan ezkero, sakatu artikulu honen eskubian agertzen den Iruzkin bat idatzi estekan eta bertan azaldu lasai zure zalantzak, galderak edo denadelakoa.

 

Sat
20
Jan '07

Noiztik dugu gure egutegi hau?

Urte berrian sartu berri gara eta dagoeneko barneratua dugu 2007. urtean gaudela. Denok dakigu, noiztik zenbatzen hasten gara 2007. urtera iritsi arte. Baina:

  1. Noiz jarri zen martxan egutegi zenbaketa hau?
  2. Lehen urtetik hasi ginen horrela zenbatzen urteak?
  3. Eta lehen nola kontatzen ziren urteak?
  4. Zeinek ezarri zuen urteak kontatzeko modu hau?

Galdera guzti hauei erantzuna bilatzeko aitzakiarekin, sarean dagoen beste tresna interesgarri bat aurkeztu nahi dizuegu: Wikipedia (erdarazko bertsioa hemen eta euskarazkoa hemen):

 

Wikipedia
Wikipedia

 

Bertan, egile bolondres anitz ezberdinek apurka-apurka beraien aportazioekin egunero hazten doan enziklopedia digitala osatzen ari dira. Bertan milaka sarrera dituen doako enziklopedia aurki dezakezularik (ingelesez: 1.556.000 sarrera, erdaraz: 185.867 sarrera eta euskaraz: 15.746 sarrera)

 

Gure galderetara bueltatuz, hemen dugu erdarazko sarrera interesgarri bat aurreko galderei erantzungo diguna:

http://es.wikipedia.org/wiki/Calendario_gregoriano

 

Gregorio XIII Aita Santuak bultzatutako egutegia dugu egun erabiltzen duguna eta 1582. urtean jarri zen martxan. Beraz ez dugu lehen urtetik egutegi hau erabiltzen. Lehen Julio Cesar-ek ezarritako egutegi juliarra erabiltzen zen k.a. 45. urtean ezarritakoa.

Informazioa gehiago jakin nahian gelditu bazara, esteka honetan sar zaitezke: http://es.wikipedia.org/wiki/Calendario_gregoriano

Ikusten duzutenez, tresna oso baliagarria izan daiteke Wikipedia delako hau. Gustatu zaizula eta euskarazko bertsioan parte hartu nahi duzula?

Euskarazko bertsioan, une honetan 15,746 artikulurekin lanean gabiltza. Bertan parte hartu nahi baduzu, artikulu berriak sortu eta daudenak osatuz, proba orrian saioak eginez eta gure txokoa bisitatuz has zaitezke.”

Gure aldetik, noizbehinka, euskarazko wikipedia bertsioko artikulu interesgarriak ekarriko ditugu geurera ekimen hau ezagutzera emateko. Zuen aldetik artikulu edo sarrera interesgarri batenbat baldin baduzue iruzkinetan zehaztu eta sartuko dugu hurrengo berrietan.

 

Sun
14
Jan '07

Imajinak tamainuz aldatzeko programa (I)

Argazki kamera digitalekin egiten ditugun argazkiak gero eta pisu handiagoa dute (erresoluzio handiagoa, kalitate handiagoa baina baita pisu handiagoa ere). Ordenagailuan utzi behar baldin baditugu eta tokia dugun bitartean ez dago inongo arazorik baina sarean zintzilikatu edo emailez bidali nahi baditugu, argazki hauen pisua arazo bat izan daiteke. Gainera, ez baditugu paperera eta tamainu handi batean inprimatu behar, normalean, ez dugu hainbesteko erresoluziorik beharko.

Zer egin dezakegu?
Kalitatea apurtxo bat jeitsi eta bide batez argazki hauen pisua ere jeitsi (pantailan ez da nabarituko)

Nola?
Hamaika programa ezberdin daude hau egiteko aukera ematen digutena.

Baina txikitzeko, ehundaka argazki baditut?
Programa automatiko batekin ere argazki guztiak batera txikitzerik izango dugu eta kopia hauek beste karpeta batean gorde

Baina, funtzionatzen al du?
Hona hemen, adibide gisa, orain dela egun pare bat egindakoa:
3.1 megapixeleko argazki kamera batekin egindako 68 argazki ordenagailura pasa eta bertan 139 mega pisatzen zuten
Programa hauetako batetik pasa eta minutu gutxi barru:
68 argazki horien pisua 23 megatara jeitsi nituen

Kalitatea jeitsita noski, baina ordenagailuan eta tamainu normalean inprimatzeko adina kalitatea edukitzen jarraitzen dute.

Zein da programa hori?
Programa, doakoa da eta izena VSO Image Resizer duVSO

Non lortu daiteke?
Webgunea hau duzue:
http://www.vso-software.fr/products/image_resizer/image_resizer.php

Programa deskargatzeko zuzeneko esteka:
http://www.vso-software.fr/download_product_direct.php?product=vir

Nola instalatzen eta erabiltzen da?
Programaren erabilera erraza da, baina gurekin ikasi nahi baduzu egon adi atal honetako hurrengo artikuluetara. Bertan deskargatzeko, instalatzeko eta erabiltzeko pausuak azaltzen joango gara.

Ados, eta gero argazki hauek interneten zintzilikatu nahi baditut?
Hori ere azalduko dugu hurrengo artikuluetan. Adi beraz.

 

Sat
13
Jan '07

Argazki kamera digitalak eta internet

Argazki kameraGaur egun argazki kamera digitalak ugaritu egin dira gure gizartean. Garai bateko kamerak albo batera utzirik, kalitate hobeagoa eta prezio merkeagoa duten argazki kamera digitalak edozein dendatan aurki ditzazkegu.

Hauek gero eta hobeagoak dira; erresoluzio handiagoa (megapixel kopurua: 5, 6, 7… kalitate hobeagoa); aukera ugari ezberdinak… eta ordenagailura pasatzeko aukerarekin gure argazki guztiak bertan bildu ditzazkegu.

 

Argazki kamera eta ordenagailua

 

Azken aldian ere, doan, interneten argazkiak zintzilikatzeko aukera eskeintzen digute (Yahoo!-ren Flickr edo Google-n Picasa programekin besteak beste) gure lagunekin, familikoekin… argazkiak konpartitzeko.

Picasa                   Flickr

Aukera interesgarria, baina teknologi guzti hau ongi erabiltzeko programa batzuk ezagutu eta trikimailu batzuk ikastea komeni zaizkigu.

Hurrengo artikuluetan gai honi helduko diogu, horrelakoak eta antzekoak erakusten saiatuko garelarik, gehienetan doako programak erabiliz eta hauek dituzten aukerak aprobetxatzen ahaleginduz.

Interesatua egon ezkero, adi interneteko atalaren berrietara

 

Sat
6
Jan '07

Internet: Sarearen inguruko atal berria

Internet eta gazteakEgun, gure gizartean, teknologia protagonista biurtu da, etxean, eskolan, kalean…teknologia izkuturik edo agerian edonon aurki dezakegu. Azken urteotan ordenagailua eta hauekin mundu mailan sortutako sarea (internet) erabat zabaldu egin da, gure gizartearen txoko guztietara ailegatuz.

Gaurko gazteentzat ohiko tresna bilakatu da eta zalantzarik gabe, beraien etorkizunerako ezinbestekoa izango den tresna eta teknologia izango da.

Baina, arotzak erabiltzen duen mailua bezala, tresna edukitzearekin ez da nahikoa, hau erabiltzen ikasi behar dugu eta ondo gainera. Mailuarekin bezala, arotzak, aulkiak, mahaiak eta antzekoak osatu ditzazke baina erabilera oker batekin mina ere egin dezake.

Beraz, hor dago gure lana (gurasoena, ikastetxeena, gazteekin lanean edo harremanetan diardugun guztiona), tresna honen erabilpena sustatzea, baina erabilpen egokia, tresna berri honekin, arotza bezala, aulkia, mahaiak eta antzekoak egin ahal izateko.

Internet eta gazteakOrdenagailua eta internetek, hamaika aukera berri eskeintzen dizkigu, baina guzti hauek erabiltzea ez da batere erraza. Ia egunero aukera berriak sortzen dira, programa berriak…eta askotan ez dakigu nora jo guzti honen berri izateko edo hauen erabilpena ikasteko.

Txoko berri honetatik, gure blogaren internet atalatik alegia, gure aportazio txikia eskaini nahi dugu, oiartzungo gazteei bereziki zuzenduta baina oiartzuar nahiz euskaldun guztioi irekia ere.

Modu sinple eta errez batean eta imajin ugariekin, programa berrien erabilpena, trikimailu ezberdinen berri, internet inguruko berriak eta antzekoak zabaltzen ahaleginduko gara.

Ahal dugun einean berriak jartzen ahaleginduko gara, baina zuen, guztion, aportazioak eta iruzkinak ere eskertuko ditugu.

Besterik gabe, hurrengo artikuluetan atal berri hau garatzen joan gara.

Â