You need to set up the menu from Wordpress admin.
Browsing articles in "Jolasak"

Bloxorz: Bloke bat zuloan sartu

Joku hau zaila da oso. Kursoreko geziekin blokea mugitu eta zuloan sartu behar dugu, kanpora erori gabe.

Funtzionamendua erreza, zenbait maila pasatzea zaila benetan [Zailtasuna 10]

Zenbait mailetan zailtasun gehigarriak aurkituko dituzue :-)

[kml_flashembed movie="http://69.93.244.189/albino_flash09/bloxorz(www.albinoblacksheep.com).swf" height="300" width="550"/]

Dagoeneko batenbatek 33 mailak gainditzea lortu ditu. Ikusi hemen: http://www.microsiervos.com/archivo/juegos-y-diversion/bloxorz-juego-de-logica.html

Nik ordea 6 maila arte besterik ez dut lortu. Eta zu, noraino iristen zara?

San Fermin entzierroa

San Fermin festak hemen ditugu eta entzierroetara joatea gustatzen bazaizue, hona hemen joan aurretik entrenatzeko jokua. Kontuz zezenekin:

[kml_flashembed movie="http://farm.addictinggames.com/D78AQSAKQLQWI9/2889.swf" height="528" width="451" /]

Musikaren erritmoa jarraituz

Jolas hau benetan zaila duzue, nahiz eta jolasteko era oso erraza izan. a, s, d letretan ezkerreko behatzak jarri eta j, k, l, letretan eskubiko behatzak eta kolorezko adreiluak behera jeitsi ahala dagokion letra zabaldu behar da, erreza dirudi ezta?. [Zailtasuna: 9]

Maila errezena hartuko dugu eta bertan bi abesti ditugu The Weekend eta Bring It Back. Nahi izan ezkero, Bring It Back entrenatzeko erabili baina gure apostua The Weekend abestiarekin egingo dugu:

 Musikaren erritmoa jarraituz

Gure blogeko sailkapena egingo dugu:

1. 389.684 Beñat
2.
3.
4.
5.  356.364 Nineu ;-)

Hona hemen nire marka:

Musikaren erritmoa

 Hobetzerik bai? :-)

[kml_flashembed movie="http://www.miniclip.com/swfcontent/freegames/upbeat.swf" height="400" width="590"/]

Nodes, laserrarekin jolasten

Hasiera batean oso erraza badirudi ere, 8 mailatik aurrera benetan zaildu egiten da [Zailtasuna: 8]:

Play Game sakatu (hasieran Medium aukeratu) eta laser iturri gorriak mugituz, bola urdin guztiak ikuitu behar dituzu, erraza ezta? :-) Ea ba!!

 [kml_flashembed movie="http://farm.addictinggames.com/D78AQSAKQLQWI9/3989.swf" height="480" width="660" /]

 Erronka hemen duzue, 9. maila:

Nodes

Birusa bezala zabaltzen

Erraza iruditu arren ez da errazegia, baina bai nahiko zaila azaltzeko. Azpiko ezkerraldeko kuadrotxotik hasten gara eta kolore berdinekoak batu behar ditugu, azpikaldean agertzen diren koloreei sakatuz. Guztiak kolore bakarrekoak bihurtzeko 35 saiakera ditugu eta lortu ezkero hurrengoan saiakera gutxiago [Zailtasuna: 6]: 

Birusa 2

Pikea hasteko, marka erraza: 9.906 puntu

Birusa


Jeu Chiant: bolatxoekin abilezia

Badakit bat baino gehiago gure jokoen zai egoten zaretela. Oraingoan, benetan zaila den bat proposatzen dizuegu. Helburua ordea oso sinplea da: ez goiko eta ez beheko bolatxoak, ez zaizkigu erori behar. [zailtasuna: 9]

Jolasteko Jouer sakatu.

[kml_flashembed movie="http://www.zanorg.com/prodperso/jeuxchiants/doublejeu.swf" height="500" width="450" /]

 Marka hasteko, hona hemen neurea: 15.258 segundu

Jeu Chiant: bolatxoekin abilezia

Bola zarrapadatik ihesi

Joku oso sinplea baina 100 puntutik gora lortzea ez da batere erraza. Gure helburua, bola zaparradak guri ez ikutzean datza. Ea ba!!!, sakatu azpiko imajinan jolasten hasteko [Zailtzasuna: 4]

 

Bola zaparrada

 

Pikea hasteko: 107!

 

Bola zaparrada

 

 

Iruzkinetan zuen markak utzi…

Winterbells: untxiarekin gora ta gora

Aurreko batean hamsterrak genituen protagonistak (Hamster baten hegaldia) eta oraingoan untxi batek hartzen du erreleboa.

Ordenagailuko xaguarekin bakarrik aritu behar gara. Xagua mugituz, untxiaren saltoaren norabidea, ezker-eskubi, aldatzen dugu eta  kanpai bat ikutzerakoan berriro saltatzen duelarik. Lehen saltoa egiteko xaguan ezkerreko botoian klikatu.

Helburua, kanpai batetik bestera saltoka ibiltzea eta puntuazio altuena lortzea. [Zailtasuna: 4]

Winterbells untxiarekin gora ta gora

 

 

Pikea hasteko hasierako puntuazioa: 11.280 puntu 

 

Winterbells, untxiarekin gora ta gora
    

Hamster baten hegaldia

Hamster bat hegan egiten ahal du? Joku honekin bai eta bertan hegaldi luzeena egiten lagundu behar diogu. 5 saiakera ditugu eta azkenean 5 hauen batuketa egiten da.

Jolasteko modua:

1.- Klikatu behin hamsterra gora abiatzeko
2.- Klikatu beste behin goiko hamsterraren laguntzarekin hegaldia hasteko
3.- Hegan doala berriro klikatu ezkero goranzko indar apur bat lortzen du (Glide meter delakoan energia baldin badugu, goian eskubian) eta honetaz baliatzerik dugu airean dauden objektuak harrapatzeko eta hegaldi luzeagoa egiteko

[Zailtasuna: 6]

[kml_flashembed movie="http://coolflashgames.free.fr/swf/flightofthehamsters.swf" height="390" width="585" /]

Hegaldi batean 91 ft lortu ditut, eta zuk?

Suhiltzaile lanetan umeak salbatzen

Aspaldiko jokoen formatuko jokoa duzue oraingoan. Suhiltzaile lanak egin behar ditugu umeak salbatzeko. Zailtasuna: 4 

Teklatuaren ezker/eskubi geziekin funtzionatzen du.

[kml_flashembed movie="http://farm.addictinggames.com/D78AQSAKQLQWI9/2724.swf" height="460" width="380" /]

 

 

 

Camera Mind: memoria lantzeko jokoa

Oso sinplea badirudi ere, zailtasun apurtxoa badu. Memoria lantzeko: maila bakoitzean gehitu den borobilaren gainean sakatu behar da. Zailtasuna: 7

[kml_flashembed movie="http://213.251.139.42/no_hotlink/cameramind.swf" height="400" width="550"/]

Rotation: bolak biratuz eskubiko irudia lortzea

Joku benetan zaila, pazientzia asko beharrekoa. Xaguarekin bola bat sakatzerakoan ingurukoak biratu egiten dute bere inguruan erlojuaren aurkako norabidean. Mugimendu honekin bakarrik eskubian argertzen den moduan utzi behar bira bolak. Zailatasuna: 8

Jokua hasteko erdiko bolari sakatu.
 

 

Bola bati jotzen

Joku benetan erraza baina oso adiktiboa. Probatu eta gozatu, ea zeinek egiten duen puntuazio gehien: 

[kml_flashembed movie="http://farm.addictinggames.com/D78AQSAKQLQWI9/1258.swf" height="528" width="451" /]  

 

Idazmakinan trebeak direnentzako jokoa

Hona heme beste joku bat. Hasiera batean oso erreza bada ere, segituan zaildu egiten da. Jokoa berez, oso erraza da, agertzen diren hizkiak ezkerraldera iritsi baino lehen sakatu behar dira, .

 

Letrak

http://2addicted.com/domains/letters

(kasorik ez egin ateratzen diren puntuazioei kristonak baidira :-) ). Jarri iruzkinetan zure marka pertsonala.

 

 

Sudoku famatuan jolasteko aukera

Oporretan eta oporrak laster izango dituzuelarik hona hemen urte batzuk japonian famatu egin zen jokoa eta orain dela urte bat edo gure artean zabaldu dena: SUDOKUAK 

Hiru zailtasun maila dituzu, probatu eta komentatu iezaiguzu zer iruditu zaizun. Start sakatu eta gero aukeratu sudoku bat egiteko. 

[kml_flashembed movie="http://farm.addictinggames.com/D78AQSAKQLQWI9/2400.swf" height="400" width="550" /]  

 

Connect with Facebook

Etiketen hodeia

Facebook-en

Twitter-en