You need to set up the menu from Wordpress admin.
Browsing articles in "OMTE"
uzt 17, 2006

Defoeko Endika eta Lady Kotxinaseko Haritzek ‘Guardiazibillak’ taldia sortu dute

Bai, egiya da, hoixe irakurri duzu. Beraien jatorrizko taldeetan bi hauek egindako abesti gehienak baztertuak izaten zirenez(ez da arritzekoa), beraien sorkuntzak aurrera eramateko sortu dute taldea. Hau idazterako, taldearen izenari oraindik bueltaka ari zirenez, neri okurrittu zik oaintxe izena. Horregatik, norbaitek bi hauei bizkarra berotzeko gogoz badao jakin beraiek ez dakitela ezer. Ta neri ere bizkarra berotzea ez okurrittu etortzia jejeje. Esango diak/n ez dela izen politta? jijiji. Gañea ondo datorkiye biyek erdi beltz, erdi moruk dia eta.

 

 

uzt 2, 2006

EskrotoRoto eta Chokolhatek Altzibar astindu zuten

Ostiral gaua, Altzibar, litronaplaza, jendez lepo, maitasuna. Hamabiyak inguru hortan ‘Txarly’ eta ‘Natxo’ altzibarko punkaren mito eta histori bizia igo ziren eskenatokira bertan bildutako gazte ‘lokaleroapalakaderoi’ erakutsiz gaztea izatea granoak edukitzea bakarrik ez dala. Txarly kitarra eta abeslari, ondoan bere ordenagailua dena egoki programauta. Bere aldamenean Sara(layla) alaba kuttun eta liraina eta beste aldean Sararen mutilla(izorrai!!) eta ondorengo taldearen abeslaria. Gizajuk kasik egin zittin bi ordu ta piko abesten. Ze musika mota? ba Txarlysound, ondo egokitu eta abestutako koroez lagunduk eta atzin Natxoren sendotasuna bai gorpuzkeran eta bateria astintzen.Txarlyk mikrotik kantinara eskatu zittin zerbeza guziyak ekarriko baziyoten eyun ordubitako bat bera ere geratuko.

Bukatu ta seittun, gaztiak. Talentua, guapuak, jatorrak, metala eta Julen ‘platiren’berogeitasei platuak. Zuekin Chokolhate. Frontmana berriz prest, Laylari muxu eman eta eszenatokira, aurretik ere abesten ibilia zala kontutan edukirik doble meritu eta artista. Beñat ere han, kitarrakin eta sokak dantzatuz, metalkiller, lateral ezkerra ere bada futbitoko ekipo batin. Bajista, artista, fenomeno horren izena enak akordatzen, barkatu hi! Baña baxua jotzen baño bere bizitzako emakumea laztantzen ari dela dirudi. Maitasuna, doinu bakoitza bere lekuan, programatua zegoela zirudien, zorrotz eta hiltzailea.

Jendea lehenengo hilaretan astapotro dantzekin zebillen. lady kotxinaseko abeslari Gexan Mendizabal ikus zitekeen gozatzen ingelesez koroak egiñez ukabilla altxata. Lehengo aldiya zan Chokolhate ikusi eta entzuten zuela zuek atera kontuk ze abesten ari zen. Halako batean, Gexanen taldeko Haritz ‘anti-todo’ Azkarate, taldeko entseguetan belauneko biurrittu baten ondorioz lurrean eseri eta zerriyana jotzen ibilliya zana hillabete luzez. Ekarri hau, ekarri hura, untxufatu, hortik iyo, gosia dut…eta abar luze luze bat. Hara eta non azatzen zaigun gexanen inguruan zegoen saltsa guziyan erdira salto ta brinko egiñez izugarrizko saltuak egiñez ta jendia bultzaka. Kontzertuan zeuden gainontzeko taldekide edo ‘haritzen zerbitzariak’ aho zabalik ikuskizunaren aurrean. Bakoitzak imagina ditzala hauen burutik pasa ziren edo bueltaka ibilli ziren hitz politak.

Ta gaurko nahiko lata eman yeu ta hementxe bukatuko deu lo hartzen ari nak ta. 

Gogoratu kixki guziyai, nahi duzun taldeari esan nahi dizkiyozunak.

http://jozakpaeta.foro.st 

mai 25, 2006

OMTE

OMTE Oiartzun Musika taldeakOmte osatzen dugun taldik foro bat sortu degu. Bertan zuzendu zaitezke zure talde kuttunari kristonak esateko baita ze jatorrak eta maitagarriak garen adierazteko ere. Oraingoz hau da helbidia:

 

 

Http://jozakpaeta.foro.st

mai 24, 2006

Oiartzungo musika taldeen elkartea

Mendibilko lokaletan aritzen diren musika taldeen berri edukiko zute  hemendik aurrera inguru honetan. Oraingoz aurkezpen gisa bertan aritzen diren taldeen izenak soilik. Urrengo batin geixio kontatzuko zattuztet. Hauexek aritzen dira ba, oraingoz:

  • SleeplessHome
  • Instep, Ku
  • Prohibido a 40
  • Chocolhate
  • Hobira
  • Txarli Records
  • Hi!Satelite
  • Juanan Band
  • Odei Reggae Band
  • Lady Kotxinas.

 

argazki1.jpg

 

Azken hauek Gaztetxean egongo dira larunbatean Potrotaino, Hell beer boys eta Susmorekin batera. Nahiz eta karteletan ez azaldu

Connect with Facebook

Etiketen hodeia

Facebook-en

Twitter-en