Saskibaloi jaialdiaren argazkiak
Pasa den larunbatean, Pikagarai plazan eta Oiartzungo Saskibaloi Saskilagunak K.E.-k antolatuta, 3x3ko saskibaloi jaialdia ospatu zen.
Bertan 3x3ko partiduez gain 3ko jaurtiketen lehiaketa ere egon zen gazte asko parte hartu zuelarik.
Giro polita eta partaidetza altuaren lekuko ezin hobea, ondorengo argazki sorta:
![]() |
| 3×3 Saskibaloi jaialdia |
(Klikatu imajinan 106 argazki ikusteko)
Antolatzaileak oso gustura gelditu ziren eta eskualdeko gazte guztiak animatzen dituzte datorren urtean beraiekin jolastu nahi badute Oiartzungo Saskibaloi Saskilagunak K.T.-rekin harremanetan jartzeko:
3×3 ko saskibaloi jaialdia
Datorren ekainaren 9an, Oiartzungo Saskilagunak Saskibaloi Kirol Taldeak, Oiartzungo 3×3 saskibaloi jaialdia antolatuko du, Pikagarai plazako kirol anitzeko instalazioan (Madalensoro pilotalekuaren ondoan).
Jarduera honekin, Oiartzun Saskilagunak Saskibaloi Kirol Taldearen eraketaren berri eman nahi du eta oiartzuar nahiz eskualdeko gazte guztiei animatzen diete bertara hurbiltzeko eta saskibaloiaz gozatzeko.
Egun horretako egitaraua honako hau izango da:
9:00-9:30 Â Â Izen emateak
9:30-11:30Â 3×3 lehiaketaren kanporaketak
11:30-12:00 Â Â 3×3 finalak
12:00-13:00 Â Â Hiruko jaurtiketen lehiaketa
13:00-13:15Â Â Â Garaikur eta sari banaketa
Datorren denboraldirako, maila ezberdinetako neska eta mutilen taldeak osatzekotan ari dira (infantil, kadete, jubenil eta seniorrak) eta deialdia zabaltzen dute, oiartzuar nahiz eskualdeko saskibaloi zaletu guztiei, talde hauetan parte hartu nahi badute bertara etorri eta apuntatzeko.
 OIARTZUN SASKILAGUNAK SASKIBALOI KIROL TALDEA
Infantil  (13/14 urte)  Neska taldea – Mutil taldea
Kadete  (15/16 urte)  Neska taldea – Mutil taldea
Jubenil  (17/18 urte)  Neska taldea – Mutil taldea
Senior  (18tik aurrera)   Neska taldea – Mutil taldea
Haurtzaro Saskibaloi Taldea
Haurtzaro Saskibaloi Taldea irabazle suertatu zen Aloña-Mendi oñatiarren aurka, 71 eta 53. Garaipen honekin oiartzuarrak lehen maila erregionalera igoko dira. Azkeneko jardunaldian garaipena lortuz gero, sailkapeneko lehen postuan igoko lirateke gainera.
Taldea, partiduaren garrantziaz jabetuta, hasieratik ibili ziren lanean garaipena lortzeko. Oiartzuarrak 7 jokalarirekin bakarrik moldatu behar izan arren, gogor aritu ziren defentsan oñatiarrak geldiaraziz (16-4 10. min).
Bigarren laurdenean, Aloña-Mendi berrindartu zen 2 eta 8ko partziala lortuz 5 minututan. Hala ere, hiruko marratik izandako abileziak edozein estutasun desagerrarazi zuen bertakoen artean (32-22 20. min). Hirugarren laurdenean Josean Salgado entrenatzaileak defentsa zonan antolatu zuen oñatiarrak ustekabean harrapatuz berriro ere. Honela, talde oiartzuarrak abantaila nahikoa hartu zuen azkeneko laurdenean eroso aritzeko. (49-32 30. min).
Azkeneko laudenenan bi taldeek saskirapen jarraiak izan zituzten. Haurtzaro Saskibaloi Taldeak polikiroldegiko armailak betetzen zituzten jarraitzaileekin gozatu zuen lortutako igoera. Josi Gonzalez etxeko pibotak saskipean izandako borroka azpimarratzea beharrezkoa da, izan ere partiduko saskiratzaile nagusia izan baitzen.
Saskiratzaile: Iker Arias (4), José Miguel Astinza (3), Ugutz Lecuona (5), Asier Jáuregui (10), Mikel Arabolaza (20), Josi González (29), Eber Dosil (-).
Hurrengo jardunaldian (maiatzak 19, larunbata) Haurtzaro Saskibaloi Taldea Ainhoa Taberna lasartearraren aurka neurtuko da, Lasarte-Oriako polikiroldegian arratsaldeko lauretan. Bestalde, kadeteek denboraldiko azken partidua jokatu zuten Tolosa K.E. taldearen aurka galduz 37 eta 67.
Haurtzaro Saskibaloi taldea berriro garaile
Haurtzaro Saskibaloi Taldeak, 5. garaipena jarraian lortu du astebukaera honetan Oñatiko Aloña-Mendi taldearen aurka 70-79. Garaipen honekin, Oiartzuarrak, sailkapenaren buruan mantentzen dira.
Â
Aste honetan berriz ere, oiartzuarrak 7 jokalarirekin aurkeztu ziren Oñatin, lesionaturik dituzten jokalari kopuru handia dela eta, baina ala ere, barneko jolalarien altuera ondo aprobetxatuz, markagailuan aurretik izan ziren hasieratik (14-21).
Â
Bigarren laurdenean, Aloña-Mendik joko azkarra egin zuen, eta hiruko jaurtiketei esker, markagailuan urbiltzea lortu zuten (26-27 15.min). Momentu horretatik aurrera, oiartzuarrek partidaren erritmoarekin egitea lortu zuten, jokaldi luzeak eginez, gehienetan saski barruan bukatzen zutelarik. Honela bigarren laurdenean ere aurretik bukatu zuten 34-38. Atsedeldia eta gero, oiartzuarrek markagailuari eustea lortu zuten, beti aurretik joanez (55-56 30.min eta 70-79 bukaeran).
Â
Oiartzuarren erasoko taldeko joko ona goraipatu behar da, ala nola defentsan egindako esfortzua.
Â
Saskiratzaileak: Iker Arias (6), Jose Miguel Astinza (3), Igor Jimeno (-), Asier Jáuregui (17), Mikel Arabolaza (29), Eneko Garro (12), Iosu Arabolaza (12).
Â
Hurrengo jardunaldian (martxoak 4), Haurtzaro Saskibaloi Taldeak, Lasarteko Ainhoa Tabernaren aurka arituko da, Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian.
Â
Haurtzaro Saskibaloi Taldearen cadete taldeak, aste honetan atsedena zuen, eta hurrengo partida Donostiako La Salle taldearen aurka arituko da Otsailak 25ean.
Oiartzungo Haurtzaro Saskibaloi Taldeak laugarren garaipena jarraian

Â
Oiartzungo Haurtzaro Saskibaloi Taldeak, laugarren garaipena jarraian lortu du Irun Basket taldearen aurka (74-42), taldea regionaleko lehen mailarako igoera faseko lehen postuan kokatuz.
Oiartzuarrek, 6 jokalarirekin ekin zioten partidari, jokalari asko lesionaturik bait dituzte, baina ala ere oso indartsu hasi zuten partida, hasieratik markagailuan aurretik joanez (16-8), baina irungo taldeak ez zuen amore eman, eta markagailuan hurbildu zen (20-16). Baina momento horretan, oiartzuarrek beraien defentsa gogortu zuten, eta erasoan errexago asmatu zuten, atsedenaldira 46-25 aurretik amaituz. Hortik aurrera, partidua oso lasai joan zen oiartzuarrentzat. Etxeko taldearen aldetik, Eneko Garro pibota eta Asier Jauregi hegalekoa azpimarratu daitezke.
Saskiratzaileak: Iker Arias (2), Jose Miguel Astinza (8) Asier Jáuregui (19), Mikel Arabolaza (14), Eneko Garro (18), Iosu Arabolaza (13).
Hurrengo jardunaldian (Otsailak 11), Oiartzungo Haurtzaro Saskibaloi Taldea, oñatiko Aloña-Mendi taldearen aurka arituko da, Oñatiko Zubikoa kiroldegian 19:15-etan.
Oiartzungo Haurtzaro Saskibaloi taldeko kadeteek ordea, Errenderiako Oiarso taldearen aurka galdu zuten 41-19, bigarren faseko lehen jardunaldian.
Etiketen hodeia
2011 aholkularitza argazki Arragua bizardia doneztebe plaza doneztebe plazan eguna elorsoro emaitzak ergoien eskalada eskola europa facebook futbito Gazte Forua ginkana Girizia gurutze ikastaroa ipuin izen ematea Jolasak kale ekintzak kirola kiroldegia kontaketa lan lana lehiaketa ludoteka MAHAI JOLASAK oharrak oiartzun puzgarriak sarrerak tailerrak txapelketa txokolatada Udalekuak udalekuak oharrak xanixtebanak zazpikoloroa zozketa
WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck requires Flash Player 9 or better.
Facebook-en
Twitter-en
Azken bidalketak
Atalak
- Agerrealde
- Atamitx Trails
- Bestelakoak
- Bideoak
- Enplegu Saila
- Eskola kirola
- Eskola Pilota
- Euskara Saila
- Gazte Forua
- Gazte Informazio Bulegoa
- gazteoiartzun.net
- Gazteria eta Kirola Saila
- Gizarte Zerbitzua
- Haurtzaro Ikastola
- Internet
- Iurrita
- Jolasak
- Kale ekintza
- Kenpo-Kai
- Kirola
- Kuadrillategi
- Kultura Saila
- Lan Aholkularitza
- Ludoteka
- Musika
- Oiartzungo Irratia
- Oiartzungo K.E.
- OMTE
- Saskibaloia
- Sexu eta drogen aholkularitza
- Udala
- Udalekuak
- Zinema Tailerra





