Drogak eta gerra
Drogek erabilera bitxia izan dute historian zehar, esaterako erabilera ludikoa, terapeutikoa, ihesbide bezala… Baina askotan, gerretan ere erabiliak izan dira.
Drogak eta gerra irakurtzera gonbidatzen zaitugu zertarako erabiltzen ziren jakin dezazun.
Osasun sexualari buruzko web gune berria martxan
Injuve-k, estatu mailako Osasun Sexualari buruzko Zentro bat eta webgune berri bat jarri ditu abian. Ezagutu nahi al duzu?
Gogoratu ostegunetan sexu eta drogen aholkularitza zerbitzua eskura duzula, arratsaldeko 17.30tatik 19.30tara Gazte Informazio Bulegoan!
Garai berrietan, aintzinako legeak gogora
2011ko Urtarrilaren 2an indarrean jarritako legeak, leku itxietan tabakoa erretzearen debekua, aintzinako “lege lehorra”-ren inguruko hainbat hausnarketa egitea ekarri du.
Ezagutu hausnarketak eta lege honen nondik norakoak.
Lege lehorraren inguruan hainbat hausnarketa
Interpretazio eredu ezberdinak daudelako…
Drogen inguruko informazio artikulu bat da ondoren aurkituko duzuna. Irakurtzeak pena merezi du, informazio guztia inoiz ez delako nahikoa izaten:
DROGA MENDEKOTASUNEN FENOMENOA INTERPRETAZIO EREDU EZBERDINAK DAUDELAKO…
“Azken aldian, han eta hemen ikusten dira guardia zibilaren drogen kontrako kontrolak. Hauetan guztietan, beti irudi berdina ikusi ohi dugu: gazteak kalean, kotxea miatzen dieten bitartean. Honen harira, drogekiko dauden ikuspegi ezberdinak etorri zaizkit burura, izan ere, argi dago ikuspegi errepresibo honek baliagarritasunik ez duela erakutsi duen arren, indar handia izaten jarraitzen duela. Dena den, drogen mendekotasunaz ari garenean, beti kontuan izan behar ditugu hiru elementu; substantzia, berau hori kontsumitzen duen pertsona eta kontsumo hau ematen den testuingurua. Garrantzia zeri ematen diogun arabera, droga-mendekotasunaren fenomenoa interpretatzeko eredu ezberdinak aurkitu ditzakegu….”
Sexu eta drogen aholkularitza zerbitzuak egun aldaketa
Gazte Informazio Bulegoak eskaitzen duen Sexu eta Droga Aholkularitza zerbitzua ostegunetan izango da bihartik aurrera, 17:30etik 19:30era. Sexuari eta drogei buruzko edozein kezka eta zalantza argitzeko, Askagintzako aditu bat egongo da bertan bi ordu horietan. Kontsultaren konfidentzialtasuna bermatuta dago.
Aurrez ordua eskatu daiteke kontsulta egiteko drogaklarrugorrian@askagintza.com helbidera idatzita edo 943 49 11 05 telefonora deituz edo Mendiburu kaleko bulegora azalduta.
Alkohola eta harreman sexualak

Alkoholak arriskuan jartzen du sexu segurua
Drogarik gabeko mundurik bada?

Azken egun hauetan eztabaidagarri izan den gaia, komunikabideetan. Drogarik gabeko mundurik egon litekeela uste duzu?
Ondoko artikulua irakurtzera gonbidatzen zaitugu. Zure iritzia ere interesatzen zaigu. Egizu iruzkina!
Etiketen hodeia
aholkularitza alebin benjamin beraun berri doneztebe plaza doneztebe plazan eguna ekintzak elizalde elorsoro errenteria eskola eskola kirola eskubaloia europa futbito futbola gamon Gazte Forua gurutzeko alabak haurtzaro ikastaroa Jolasak kale kale ekintzak karmengo ama kirola koldo mitxelena lan lana langaitz lehiaketa lezo lezo herri eskola lizeoa oharrak oiartzun orereta partehartze kirola puzgarriak saskibaloia telleri Udalekuak udalekuak oharrak zozketa
WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck requires Flash Player 9 or better.
Twitter-en
Azken bidalketak
Atalak
- Agerrealde
- Atamitx Trails
- Bestelakoak
- Bideoak
- Enplegu Saila
- Eskola kirola
- Eskola Pilota
- Euskara Saila
- Gazte Forua
- Gazte Informazio Bulegoa
- gazteoiartzun.net
- Gazteria eta Kirola Saila
- Gizarte Zerbitzua
- Haurtzaro Ikastola
- Internet
- Iurrita
- Jolasak
- Kale ekintza
- Kenpo-Kai
- Kirola
- Kuadrillategi
- Kultura Saila
- Lan Aholkularitza
- Ludoteka
- Musika
- Oiartzun antzerki eskola
- Oiartzungo Irratia
- Oiartzungo K.E.
- OMTE
- Saskibaloia
- Sexu eta drogen aholkularitza
- Txost Pilota Taldea
- Udala
- Udalekuak
- Zinema Tailerra









