Babes ofizialeko etxebizitzen zozketarako onartu eta ez onartuen zerrendak
Asteazkeneko udal batzarrean, Altzibarko Olalde lur eremuan egingo dituzten babes ofizialeko etxebizitzen zozketarako onartu eta ez onartutakoen zerrendak zerrendak argitaratu zituzten. 15 eguneko epea dago iradokizun edo erreklamazioak egin ahal izateko.
Oiartzungo udaleko 2012rako egutegirako argazki lehiaketa
Oiartzungo udalak 2012ko egutegirako argazkiak biltzeko lehiaketa jarri du martxan!
Oinarriak:
Gaia: Parekidetasuna
Parte-hartzaileak: Edozein oiartzuarreki parte hartu dezake lehiaketan
Data: Urriaren 1etik 31ra bitarte bidali daitezke argazkiak.
Tokia: komunikazio@oiartzun.org helbidera bidali behar dira argazkiak.
Kalitatea eat formatua: Argazkiek gutxieneko 500 kb-ko pisua eta gehienez 3 Mb-koa behar dute eta .jpg formatua bidali beharko dira. Aukeratzen diren argazkien originala eskatuko da publikatzeko; horretarako argazkilariekin harremanetan jarriko da udala.
Saria: Aukeratutako 12 argazki onenek 2012ko Udal egutegia osatuko dute. Argazki bakoitzaren egilearen izen-abizenak azalduko dira egutegian. Lehenengo hiru sarituek 300, 200 eta 100 €ko saria jasoko dituzte.
Epaimahaia: Berdintasunerako izendatutako udal ordezkariek eta herrian parekidetasunaren alde lan egiten dute emakume taldeetako ordezkariek osatuko dute.
Jabetza: Argazkilariaren izen-abizenak jarriko dira 2012ko udal egutegian. Argazki hauek udalak egutegirako erabiliko ditu eta parekidetasunaren gaiarekin zerikusia duten ekimenetan ere erabili ahal izango dira.
Animatu eta eman zure ikutua udal egutegiari!
Udako ordutegia
Udak ordutegi aldaketak:
Biblioteka: (uztailak 11tik abuztuak 29ra)
Astelehenetik ostiralera: 08.00 – 14.00
Larunbatak: 09.00 – 13.00
Etxebizitza bulegoa:
Astelehenetik ostiralera: 8.00 – 14.30
Lan eskaintza: Xanistebanetan hesien zaintza
Xanistebanetan hesien zaintzan lana egiteko izan emate epea Uztailaren 15a bitarte egongo da irekita.
Ezinbesteko baldintza izango da 18 urte beteta izatea. Oiartzuarrak lehentasuna izango dute.
Izen ematea udaletxeko informazio bulegoan egin behar da.
Altzibarren babestutako 132 etxebizitza eraikitzeko urbanizazio proiektua onartu du udalak
Altzibarko Olalde eremuko urbanizazio proiektua behin betiko onartu du Hirigintza Batzordeak. Datorren astean Gobernu Batzordeak onartuko du. Olaldeko eremuan babes ofizialeko 91 etxebizitza eta tasatutako 41 eraikiko dira; guztira, 132.
Olaldeko etxebizitzen oinarrizko proiektua ere epe laburrean prest izango du Udalak. 132 etxebizitzak lau bloketan eraikiko dira. Hiru eta bost solairu arteko eraikinak izango dira. Altzibarren eraikiko diren etxebizitza tasatuak Udalak zozkatuko ditu. Babes ofizialeko etxebizitzak nola banatuko diren zehazteko, datorren astean bilduko da Udala Etxebiderekin.
Promozio honen inguruan informazio gehiago nahi duenak, Udalaren Etxebizitza Bulegora jo dezake (Fermiñene etxea, Aialde kalea 2 edo 943 49 10 00 telefonora deituta astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara).
Albistearen inguruko informazio gehiago:
Zuhaitz eguna
Igandean, Martxoak 13 ospatuko da aurtengo zuhaitz eguna.
300 haritz inguruko landatuko dituzte Karrikako Artasoroiturrin.
Bertara joan nahi duenak 10.00etan Karrikako Artaso elkartean agertu behar du. Materiala udalak jarriko duen arren, norbaitek aitzurrik balu, eramateko eskaera egin du udalak.
Bide heziketa 06/07 ikasturtea
Dagoeneko laugarren urtean gaude herriko ikastetxetan haurrekin elkar lanean. Elizalde herri ikastetxean 5 urteetatik 14-15 urte bitarte eta Ikastola haurtzaron berriz 5 urtetatik 15-16 urte arte.
Guztira ikastetxean 960 ikasleekin egoten gara. Oiartzun auto eskolak eta Oiartzungo Udaltzaingoak egiten dute proiektu hau.
Bertan jorratzen ditugun baloreak, bakoitzaren babesteko arauak eta arriskuen egoera ezberdinen hausnarketak. Saiatzen gara adin bakoitzari egokitzea eta lantzea.
Bai gelan…
Â
 
…Â eta baita txirrinda pista mugikor batetan lantzen ditugu eta adina handitzen doazen bezala kalera ateratzen gara beraiekin txirrindan.
Â
 
Ikasturte honetan ASLEME taldekoekin batera arituko gara DBH 3ko taldeekin eta LH 5-6 koekin Ertzainekin egingo dugu saio praktikoa. Saio praktikoak Elorsoro udal polikiroldegian egiten ditugu eta bertako udal langile den Kristinaren laguntzarekin moldatzen dugu ordutegia.
Drogen mendekotasunak eta Oiartzun
Herri Topaketa: Apirilaren 21ean Udaletxeko Plenu Aretoan
Bertako programa honako hau izango da:
10:00 Dokumentazio banaketa
10:15 Topaketaren aurkezpena
10:30 2003-2005 urte arteko “Oiartzun” Herri Planaren balantzea. Drogen mendekotasunen fenomenoak Oiartzunen daukan eraginaren diagnostikoa.Â
11:30 2007-2011 urteetako “Oiartzun” Herri Planaren proposamena. Aurkezpena eta ekarpenak.
13:00 Oihulari Klownekin KLOWNKLUSIOAK
ANTOLATZAILEAÂ Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â LAGUNTZAILEA
               Â
                 
Oiartzungo Udala                      Askagintza
Oiartzungo armarri berria
Orain dela gutxi Oiartzungo armarriaren berri eman genuen (Inkesta: Oiartzungo armarri berria, inkesta irekia dago oraindik) eta orain armarri berriaren inguruko eskuliburua argitaratu berri du udalak.
 Hemen duzu eskuragarri:Â
Oiartzungo armarri berria
 Aurreko armarria eta  berri honen inguruko eritzirik baduzu, bozkatu gure inkestan (oraingoz berdinduta baitaude botoak):
 Inkesta
 Â

Ibai eguna
Astebukaera honetan ere beste ekintza bat dugu gure artean. Ibaien kutsaduraz jabetzeko, irailak 23, larunbata, goiz parterako honako egitaraua prestatu da:
Goizeko 11etan denok elkartuko gara herriko plazan
Ondoren, Altzibar eta Makutso tartean ibaia garbituko dugu.
Bukatutakoan, hamaiketakoa.
Berriro plazara hurbilduko gara eta bertan pilatuko ditugu bildutako zaborrak.
OHARRA: IBAIRA SARTU NAHI DUENAK KATIUSKAK EKARRI BEHARKO DITU

Autorik gabeko eguna
Datorren Iraialk 22, ostirala, autorik gabeko eguna ospatuko dugu Oiartzunen. “Munduak aldaketa eskatzen digu Oiartzunek aldaketa eskatzen dit” lelopean honako ekintzak antolatu dira:
Â
Goizeko 10etatik aurrera:
Haur jolasak eskoletako txikienentzat.
Beste ikasle eta herritarrentzat:
- Bizikleta martxa (gogoratu bizikleta eta kaskoa ekartzea)
- Bizikletarik ez dutenentzat oinezko ibilaldia
Â

Â
Oiartzun-Etiopia Elkarlanean
Hamabostaldi kulturala
 Otsailak 27tik martxoaren 12ra
 EGITARAUA:
Bi argazki esposaketa:
Udal Pleno Aretoan: Unai Samsó eta Oskar Zapirainen argazki erakusketa
Udal Bibliotekan: Iñaki Caperochipiren argazki erakusketa
Hitzaldiak:
Martxoak 2: Udal Pleno Aretoan Eugenio Lizardik diapositiben bitartez bere Etiopiako esperientzia azalduko gaitu
Martxoak 3: Udal Pleno Aretoan Jangela solidarioa. Talde honek bere hirugarren munduko esperientzia agetuko gaitu
Martxoak 9: Udal Bibliotekan Iñaki Caperochipik “Herri bat ainitz begirada”
Martxoak 10: Udal Pleno Aretoan Diaporama. Diapositibaren bidez esperientzia bizi bat
 Oharra: honako hitzaldi guzti hauek arratsaldeko 19:30etan izango dira
 ANTOLATZAILEAK:
- Oiartzungo Udala
- Oiartzungo Parrokia
- Harri-Beltza elkartea
- Unai Samsó eta Oskar Zapirainen laguntzarekin
Martxoaren 4an, larunbata ‘Zuhaitz Eguna’
    Oiartzungo udalak, urtero bezala, 2006 urtean ere ZUHAITZ EGUNA antolatzen ari da, baina aurten, KILOMETROAK Oiartzunen ospatu behar direnez, Haurtzaro Ikastolak eskatu dio, bai Udalari, baia Foru Aldundiari ere Gipuzkoako Zuhaitz Eguna Oiartzunen ospatzeko eta horrela erabaki dute bi erakundeek. Horrela Gipuzkoako Zuhaitz Eguna Oiartzunen ospatuko da, denei irekia eta ondorengo egitarauarekin:
Eguna: 2006ko martxoaren 4an, larunbata
Irteera: Done Eztebe plazatik goizeko 9’30etan
Partaideel ibilalditxo gidatu bat eginaz zuhaitz landaketa egingo den lekura joango dira.
Haur txiki eta ezinduentzat autobus zerbitzua jarriko da
Landaketa ordua: goizeko 11ak ingurutik aurrera.
Landaketa lekua: Iturriotz auzoko Sastarre baserri inguruan, Ozentziotik Karrika aldera doan bide inguruan
Landaketa bukatutakoan denontzako hamaiketakotxo bat eskainiko da.
Landatuko diren zuhaitzak hauek izango dira:
Astigarra (Acer campestre) ……………………..40 zuhaitz
Elorri zuria (Crataegus monogyna)……………..50 zuhaitz
Gereziondoa (Prunus avium)…………………… 50 zuhaitz
Makatza, Udareondo basatia (Pyrus cordata)…50 zuhaitz
Hostazuria (Sorbus aria)…………………………..22 zuhaitz
Otsalizarra (Sorbus aucuparia)…………………..60 zuhaitz
Basagurbea (Sorbus torminalis)………………….45 zuhaitz
Haritza (Quercus robur)…………………………..200 zuhaitz
Lizarra (Fraxinus excelsior)…………………………50 zuhaitz
Denetara 567 zuhaitz
Landaketa honetatik sortuko den basoa euskarari eskainia izango da eta EUSKARAREN BASOA deitua izango da.
OHARRAK:
- Ahal duenak aitzurra ekartzea komeni da, nahiz eta Udalak dituenak jarri
- Autoz joan behar duenak Sorondon aparkatu beharko du eta oinez joan, Ozentzio baino aurrerago
ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!
Etiketen hodeia
2011 aholkularitza argazki Arragua bizardia doneztebe plaza doneztebe plazan eguna elorsoro emaitzak ergoien eskalada eskola europa facebook futbito Gazte Forua ginkana Girizia gurutze ikastaroa ipuin izen ematea Jolasak kale ekintzak kirola kiroldegia kontaketa lan lana lehiaketa ludoteka MAHAI JOLASAK oharrak oiartzun puzgarriak sarrerak tailerrak txapelketa txokolatada Udalekuak udalekuak oharrak xanixtebanak zazpikoloroa zozketa
WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck requires Flash Player 9 or better.
Facebook-en
Twitter-en
Azken bidalketak
Atalak
- Agerrealde
- Atamitx Trails
- Bestelakoak
- Bideoak
- Enplegu Saila
- Eskola kirola
- Eskola Pilota
- Euskara Saila
- Gazte Forua
- Gazte Informazio Bulegoa
- gazteoiartzun.net
- Gazteria eta Kirola Saila
- Gizarte Zerbitzua
- Haurtzaro Ikastola
- Internet
- Iurrita
- Jolasak
- Kale ekintza
- Kenpo-Kai
- Kirola
- Kuadrillategi
- Kultura Saila
- Lan Aholkularitza
- Ludoteka
- Musika
- Oiartzungo Irratia
- Oiartzungo K.E.
- OMTE
- Saskibaloia
- Sexu eta drogen aholkularitza
- Udala
- Udalekuak
- Zinema Tailerra





![Eguberri on eta urte berri zoriontsua [2012]](http://www.gazteoiartzun.net/wp-content/uploads/2011/12/Eguberrion2012.jpg)




