
14-17 urte bitarteko gazteentzako oporraldiak antolatzen ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Denontzat lekurik ez dagoenez, izen ematen dutenen artean zozketa egingo da:
Zozketarako izena ematea: Apirilak 20 - Apirilak 28
Banaka edo, gehienez hiru lagunekoak badira, taldeka egin daitezke izen emateak, eta zozketan parte hartzeko bi bide daude:
- Interneten bidez: www.gipuzkoa.net/oporraldi
- Kanpainan parte hartzen duten bulegoetan aurkeztuz.
Maiatzaren 4 eta 5ean zozketan parte hartzeko onartutakoen zerrenda jarriko da izena emateko lekuetan eta Interneten, eta erreklamazioak egiteko aukera emango da.
Zozketa Maiatzaren 9an
Lekuak zozketa publikoaren bidez eta notarioaren aurrean esleituko dira. Emaitzak eskutitzez jakinaraziko dira eta maiatzaren 9tik aurrera jendaurrean jarriko dira kanpainan parte hartu duten bulegoetan eta Interneten.
Behin betiko izen ematea: Maiatzaren 12 eta 19 bitartean
Zozketan plaza lortu dutenek behin betiko izen ematea maiatzaren 12tik 19ra egin behar dute. Etxean postaz jasoko duten ordainagirian jarritako kuota ordaindu behar dute, eta, gainera, izen ematea gauzatzeko eskatzen diren agiriak ere adieraziko dira.
Behin betiko izen emate epea bukatu denean zozketan plaza lortu duen norbaitek izenik ematen ez badu, plaza horri uko egin diola ulertuko dugu.
Oharrak:
Prezioan sarturik daude:
- Joan-etorriak
- Jardueretako materiala
- Ostatua (otordu guztiak barne)
- Asegurua
- Irakasleak: ingelesa, frantsesa eta euskarako ikastaroetan
- Ordaindutako dirua itzuliko da ziurtatutako ezin joateak daudenean bakarrik. Ziurtagiri hori idatzi baten bidez jakinarazi behar da Gazteria Zerbitzura.
- Zenbait jardueretan partaideek lagundu egin behar dute lan batzuk eginez.
- Gazteria Zerbitzua programa honetako alderdi batzuk aldatzeko ahalmena du, horien ordez antzeko ezaugarriak dituzten beste batzuk jarriz.
- Euskarako txandetan ezinbestekoa da hizkuntza menderatzea.
Informazio osoa: http://www.gipuzkoagazteria.net/oporraldiak/oporraldieusk.htm

Azken mezuetara harpidetu









![Validate my RSS feed [Valid RSS]](http://www.gazteoiartzun.net/wp-content/uploads/2006/07/valid-rss.png)

Apirila 12, 2006 - 8:02 am
[…] Foru Aldundiko Gazte Oporraldiak […]