Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Bilaketaren emaitzak:

Fri
5
Mar '10

Drogak ezagutuz (I): Kanabisa

sexdroglogo

Zer da Kanabisa?

“Cannabis sativa” landarearen erretxin, hosto eta loreetatik mundu osoan gehien erabiltzen diren substantzia psikoaktiboak lantzen dira: haxixa eta marihuana.

Bere ondorio psikoaktiboen erantzulea den kanabisaren printzipio aktiboa THC da (tetrahidorkanabinola), substantzia kontrolatuen zerrendan sartua.

Bere kontzentrazioa aldatu egiten da prestakinen eta produktuen jatorriaren arabera.

Itxura

- Haxixa: Landarearen hostoak arraspatzen dira eta landarea lehortu ondoren lortzen den hautsa erantsiz lortzen da erretxina edo haxixa. Xafla zanpatu moduan ageri da, kolore berde, marroi edo horia duten barratxoak dira; kolorea produkzio eskualdearen arabera aldatzen da.

Tabakoarekin nahasiz erre ohi da: “porro” izenarekin ezagutzen da.

Haxixa gutxi edo asko toxikoak diren beste substantzea batzuekin nahasten da, besteak beste, henna, parafina eta betuna.

- Marihuana: Hostoak, zurtoinak eta loreak, behin lehortu ondoren. Tabakoarekin nahasiz erre ohi da, forma konikoa duen zigarro baten antzera ( porroa, peta, kanutoa,… ) deitu ohi zaio, haxixaren antzera.

- Olioa: Printzipio aktiboaren kontzentrazio handiagoa duen prestakina. Pipan kontsumitzen da gehienetan. Gaur egun, ez da gehiegi erabiltzen.

ONDORIO ETA ARRISKUAK

Kanabisaren kontsumoaren ondorioak aldakorrak dira: euforia arina, gehi lasaitasuna eta barre egiteko bat-bateko gogoa, eta logura arina.

Dosi handiek lan koplexuak egiteko gaitasuna zailtzen dute, denboraren eta ikusmenaren pertzepzioa eta bat-bateko oroimena nahasten dute, eta lozorroa sortzen dute.

Kanabisaren kontsumoaren ondorio fisiko nagusiak, pertsonaren, kontsumitutako kantitatearen eta produktuaren konposizioaren arabera, ondorengoak dira:

- Erritmo kardiakoa handitzen da (taupadak).

- Listu jarioa gutxitzen da (aho lehorra)

- Odol hodiak dilatatzen dira (begi gorrixkak)

- Zenbaitetan, nazka sentitzen da.

Kontsumitzaileak, oro har, konturatzen ez badira ere, bilatzen ez diren ondorioak eragin litzakete, erabilera problematikoa agerian jartzen dutenak:

- Kontzentratzeko zailtasunak, gorabeherak eskolan…

- Mendetasun psikikoa, batzuetan kontsumo erregular eta sarri baten ondoren agerian jartzen dena.

- Arrisku sozialak erabiltzailarentzat eta bere ingurunearentzat, substantzia lortzeko legez kanpoko zirkuituekin dituzten kantaktuen ondorioz.

- Pertsona ahulenen kasuan, kanabisak haluzinazioak eta beren buruen pertzepzioaren eta kontzientziaren aldaketak eragin litzake: nortasuna bikoiztea, jazarpen sentipena, eta abar.

(Iturria: Drogak. + jakin – arriskatu. Gazte europarren gida)

ARGI IZATEKO KONTUAK

LEGEA ETA DROGAK

Drogarekin zerikusia baldin baduzu, badaiteke lege-hauste mota bi egitea:

LEGE-HAUSTE PENALA. Delitu edo huts-egitea da, Kode Penalak zigortua. Berez ekar dezake, zigor gisa, kartzelaldia edo, adingabea izanez gero, epailearen agindua bete beharra.

LEGE-HAUSTE ADMINISTRATIBOA. Administrazioaren arauek hainbat egintza zigortzen dute; sekula ez dakarte kartzelaldirik, bai ordea isunak: diruzkoak, agiriren bat edo lanpostua kentzea, etab.

A.- LEGE-HAUSTE ADMINISTRATIBOA.

Honako guztiak dira lege-hauste administratiboak: drogak herribidean (kalean, plazan edo parkean) kontsumitzea; droga soinean eramatea, nahiz eta zuk bakarrik kontsumitzeko izan; kalean droga hartzeko tresnak uztea. Horiek guztiak, esan bezala, lege-hauste administratibo larriak izanik, zigor moduan eduki dezakete 300-3000 euro bitarteko isuna, gidabaimena sei hilabetez kentzea edo errehabilitazioa egin behar izatea. Hala diote Hiri Segurtasunari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 25. eta 28. artikuluek.

Droga jendaurrean kontsumitzeak ez dakar berez, zigor moduan, kartzelaldia; bai, ordea, isun ederra.

HAINBAT GAUZA GOGOAN HARTZEKO:

  • Porruak kalean erretzea lege-hauste administratiboa da.
  • Nork bere erabakien ondorioen ardura hartu behar du bere gain, harrapatzen dutenean ere bai. Harrapatzen bazaituzte, bada, eman zuk zeuk aurpegia eta ordaindu zuk zeuk, eta ez gurasoek, isuna.
  • Hala gertatuz gero, errekurtsoak jartzea badaukazu; iradoki diezaiokezu isuna ezarri dizun erakundeari neurri ordezkoa proposa dezala eta zigorraren ordez bete.
  • Kalean peta bat erretzen baduzu, jendeak erraz suposatuko du beste zerbait gehiago daramazula soinean eta erraz emango dizu aipu txarra.
  • Eta behin aipu txarra zeureganatuta, erraz zintzilikatuko dizute lepotik besteen errua.
  • Baten batzuek txarto pasatzen dute gainontzekoak zerbait hartzen ikustean. Zertarako ikusi behar zaituzte, bada?

B.- LEGE-HAUSTE PENALA (DELITUA)

Legez kontrako drogak landatu, prestatu, saldu, oparitu eta kontsumitzen ematea delitua da (Kode Penalaren 368. artikulua). Beraz, 18 urtetik gorakoa bazara eta aurrekoetakoren bat egin baduzu, jakin ezazu isuna ezar diezazuketela (isunaren zenbatekoa: soinean daramazunaren balioa bider hiru) eta 3-9 urte bitarteko kartzelaldia, edo hainbat lanbidetan jardun ezina.

Eta 18 urtetik beherakoa bazara?

Orduan ez zinateke kartzelara joango, baina epaileak erabaki lezake tratamenduren bat egin zenezala edo adingabeen zentro batean sartzea.

Nola jakin soinean daramazun droga zeure kontsumorako edo trafikatzeko dela uste izango ote duten?

Droga kopuruaz ari bagara, oro har jotzen da norberaren kontsumorako dela 3-5 egunetan har daitekeena. Hortik gora, trafikorako dela uste izango dute. Hiru, lau edo bost egun kontuan hartzea kasuaren eta epaimahaiaren araberakoa izaten da. Hasiera batean, medikuaren txostenaren bidez, auzitegiak aztertuko du zein izango den kontsumitzaile bakoitzaren menpekotasun-maila. Hau kontuan hartu eta gero, pertsona horrek 3-5 egunetan behar duen kopurua kalkulatuko da. Beste epai batzuetan agertzen diren zenbatekoak ere hartuko ditu kontuan.

Hona hemen, orientazio moduan, gehienezko kopuruak drogazale baten autokontsumorako:

  • Heroina. Gehienezko zenbateko osoa 3 gramokoa da.
  • Kokaina. Gehienezko eguneko zenbatekoa 1,5 gramokoa da.
  • Estasia. Gehienezko eguneko zenbatekoa 3 pilulekoa da.
  • Haxixa. Gehienezko eguneko zenbatekoa 5 gramokoa da. Kasu honetan, epaileak malguagoak izan ohi dira eta askotan autokontsumorako gehienezko zenbateko osoa 50 gramotan ezartzen dute.
  • LSD. Eskuarki, 5 tripi edukitzea droga-trafikotzat hartzen da. Beraz, 5 tripi baino gutxiago eramatea da gomendagarriena.

Kopuru horiek orientatzekoak besterik ez dira eta azaldutako kopuruak baino gutxiagorekin ere arazoak izan zenitzake. Arazoak saihesteko, gomendatzen dizugu soinean egunean kontsumituko duzuna besterik ez eramatea. Eta gogoratu droga trafikoaren aztarna txikienaren aurrean, hau da, 5 euroko haxix, pilula edo dosi batekin, arazoak izan ditzakezula.

(Iturria: www.kolokon.com)

Fri
19
Feb '10

Drogen gaia objetibotasunez eta zentzuz landuz…

sexdroglogo

Drogen eta Sexualitateen aholkularitza zerbitzutik zurekin partekatzeko interesgarriak iruditzen zaizkigun gaiak lantzen joan nahiko genuke. Hori dela eta, ostiralero 17.30-19.30 etara Gazte Informazio Bulegoan aurkituko gaituzu eta blogean ere denon interesekoak diren artikuluak jartzen joango gara.

Gauza guztiekin bezala oinarritik hastea onena denez…

Oinarrizko hainbat kontzeptu

Zer dira DROGAK?

- Substantzia naturalak edo artifizialak dira, eta gure gorputzean hainbat modutan sartuz gero, nerbio sisteman aldaketa fisikoak eta/edo psikikoak sortzen dituzte, baita errealitatea hautemateko moduan ere.

- Oso ezberdinak dira drogak kontsumitzeko moduak: edan, irentsi, esnifatu, erre, txertatu,… daitezke.

Droga KONTSUMITZAILE motak

- Noizbehinkakoa: hitzak berak esaten duen bezala, noizean behin kontsumitzen duen pertsona.

- Ohikoa: ia egunero edo egunero kontsumitzen duen pertsona.

- Neurriz gainekoa: modu desegokian kontsumitzen duen pertsona, bere osasuna kaltetuaz edo menpekotasuna eraginez.

TOLERANTZIA

- Ohiko edota neurriz gaineko kontsumitzaile batek kontsumora ohitzen deneko prozesua; une batean dosia gehitu behar du aurreko ondorio berdinak lortzeko.

MENPEKOTASUNA

- Droga kontsumo desegokia izan ostean, drogen kontsumoa ez kontrolatzea iristen den pertsonaren egoera. Kontsumitzaileari uzten zaionean urduritasuna, antsietatea edo herstura, depresioa,… sortzen dira. Hau abstinentzia sindromea izeneko fenomenoa izango litzateke.

- Psikikoa, fisikoa edota funtzionala izan daiteke droga batekiko menpekotasuna.

DROGEK ZEIN ERAGIN SORTZEN DITUZTE?

Orokorrean, drogek hiru ondorio edo efektu ezberdin sortzen dituzte gure gorputzean:

- Estimulatzaileek, hitzak esaten duen bezala, gorputza azeleratu edo bizkortzen dute.

- Deprimitzaileek gorputzaren funtzionamendua mantsotzen dute.

- Haluzinogenoek eta droga psikodelikoek kanpo mundua hautemateko moduan eragiten dute.

Baina droga guztiak ez dira kategoria zehatzetan sailkatzen. Marihuanak adibidez hainbat efektu eragiten ditu: erlaxazioa, lasaitasuna eta berriak diren zenbait motek ere  haluzinazioak. Zenbait droga, MDMA (estasia) esate baterako, estimulatzaile edo bizigarri eta haluzinogeno puruen artean kokatzen dira. Ez da harritzekoa, estasi familiako droga guztiak estimulatzaileak eta psikodelikoak dira, batzuk haluzinogenoagoak dira estimulatzaileak baino, beste batzuk berriz alderantziz.

ZER GERTA LITEKE?

Ondorio estimulatzaileak dituzten droga gehienak hasiera batetan euforia eragiten dute; orokorrean hau izaten da lehen sentsazioa. Ohikoena tabakoarena izaten da, eguneko lehen zigarroa erretzen hastean zorabio antzeko bat sortzen duelarik edo alkoholaren lehen efektua, lehen zurrutada eman eta handik 20 minututara ematen dena. Hasierako efektu edo ondorio honek energiaren bat-bateko eztanda bat eragiten du: zure barnean dena bizkortzen hasten dela sentitzen duzu eta bertigoa edo zorabio sentsazioa daukazu. Estasiaren eta anfetaminen euforiak aktibitate handia eragin dezake: etengabe lanean aritzeko gaitasuna, gelditu gabe dantzan aritzeko gogoa,…. MDMA-ak (estasia droga honetatik eratortzen da) kontsumitzaileengan toki fresko batetan eserita jarri eta arnasa sakonki hartzeko gogoa sortzen du.

Droga depresoreak edo deprimitzaileak nerbio sistema zentrala mantsotzen dute; honek erlaxazioa, ongizate sentsazioa eta lotsaren galtzea eragin dezake.

Droga haluzinogenoek ondorioak sortzeko ordubete inguru behar izaten dute, mundua hautemateko modua aldatzen dutelarik. Aldaketa hauek atseginak edo desatseginak izan daitezke, kontrolatzen ez ditugun faktoreen menpe daudelarik.

(Iturria: Drogak larru gorrian. Askagintza)

Fri
22
Jan '10

Guraso topaketak

igazte logo berria txiki

Udaleko Droga-mendekotasun Prebentziorako Batzordeak, Askagintzaren laguntzarekin, Guraso Topaketak antolatu ditu seme-alaba nerabeak dauzkaten gurasoentzat.

image001


Hiru saio egingo dira guztira martxoa bitartean eta lehenengoa datorren astelehenean, hilak 25, izango da, Manuel Lekuona Udal Bibliotekan arratsaldeko 17.00etan.

Landuko diren gaiak:

1. Nerabea eta taldea (koadrilla, lagunak,…)

2. Nerabea eta agresibitatea-biolentzia

3. Nerabea eta sexualitatea

4. Nerabea eta autoestima

Hizlaria:

Ana Elosegi (Psikologo Klinikoa)

Oharra: Saioak gazteleraz izango dira.

Tue
12
May '09

Lema eta logotipo lehiaketa

Oiartzungo udalak, droga-mendekotasunen prebentziorako kontseiluak eta Askagintzak antolatutako lehiaketa da. Xanistebanetan, Sagardo egunean,… jaietan oro har kontsumo arduratsua sustatzeko.

 Irudia eta logoa jaietan erabiliko diren pegatina eta karteletarako oinarri izango dira.

 Lanak proposatzeko epea maiatzaren 24a bitarte.

Oinarriak

Fri
23
Mar '07

Korrika 15eko kanta: Heldu Korrikari

Erraz gogoratzeko erritmoekin dator aurten Korrikako abestia, Niko Etxarten eta Hapa-Hapa taldeko musikariekin. Euskal Herriko beste hainbat abeslariren laguntza izan du Niko Etxartek. Barricada taldeko “Drogas“etik hasi eta Zuberoako “Amaren alabak” talderaino, ahotsen nahasketa bizia du abestiak. Euskara erabiltzeko deia egiten da kantan, bera baita “nortasunaren mintzaira”.

Bideoklip-ean oilarrak ematen dio ongi etorria abestiaren entzuleari. Irudiaren abiadurarekin jolastuz, abestiaren grabaketaren irudiak ageri dira, orain dela urte biko Korrikaren irudiekin tartekatuta.

HELDU KORRIKARI

Oilarrak kukurukuz
Ozenki hor küküruküz
Herri hontan zer ote da?

Heldu heldu Korrikari
Heldu heldu Euskarari
Ibiliz goitik behera
Karrantzatik Iruñera!

Mendez mende euskalduna
Izan da Euskara-duna
Aitzina egin beza!

Herria da gorputza
Hizkuntza aldiz bihotza
Xalbadorren mezua
Herri honen oihua!

Hitza pitz ahoz-aho
Erabiliz egunero
Mendi puntatik ibaira
Nortasunaren mintzaira…

Heldu heldu Korrikari
Heldu heldu Euskarari

Erabiliz barra-barra
Karrantzatik Iruñera!!

“Niko Etxart eta Hapa-hapa”

Kantaren fitxa teknikoa
Korrika 15en kanta deskargatzeko klik egin HEMEN

Bideoa ikusteko arazoak badituzu: “Flash” instalatuta eduki behar duzu. Deskargatu hemendik

(Iturria: www.korrika.org)