Oiartzun

Gazteria eta Kirola

Oiartzungo Udalaren Gazteria eta Kirola Saila     Hasteko, aurkezpenak ezinbestekoak dira.

     Jokin Sukuntza nauzue, aurrerantzean Oiartzungo udalaren Gazteria eta Kirola Sailan lanean arituko dena eta gazteria nahiz kirola inguruko gaiak jorratuko dituena.

     Sortu berri den sailetik, gazteria inguruko plan bat garatzea dugu helburu, non bertan Oiartzungo gazte guztiak kontutan hartuko diren. Gure lehen urratsak, herriko gazteriaren diagnosi bat egitea eta herriko sare berezi bat osatzea izango dira eta dagoeneko horretan dihardugu.

     Horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiko Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuarekin elkarlanean helburu, estrategiak eta lan hildoak gorpuztuko ditugun plan bat eratzen ari gara. Plan honek oinarriak ezarriko ditu, landu behar den bidea erakutsiz eta pausuak zehaztuz.

     Bien bitartean, blog hau sare horren islada digitalaren lehen urratsa eta elkar ezagutzeko komunikazio bide bat dugu. Gorogatu leloa ;):

Oiartzuar gazte guztiona, guztiontzat!!

     Aurrerantzean Udaletxeko ganbaran izango nauzue, 943 490142 telefonoan edota gazteria(arroba)gmail(puntu)com posta elektronikoan

  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa