ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

ERRALDOI TXIKIAK

2019an Soinuenea Herri musikaren txokoarekin batera sortutako proiektua da hau. Hiru hilabetez herriko haur eta familiekin parte hartze prozesu baten ondorez diseinatu eta sortutakoak dira lau erraldoi txikiak.

2023an Erraldoi Txikien Konpartsa sortu genuen. Hilabetean behin entseguak egin eta auzoz auzo ibiltzen gara festetan kale bueltak eginez.

Arkotx, Blenda, Arrasku eta Kiñu izena dute erraldoiek. Bakoitzak bere istoria eta bizipenak ditu.

Azpikaldean erraldoi bakoitzaren azalpenak dituzue.