ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

LUDOTEKA

(6-12 urte bitarteko haurrentzat,asteartetik ostiralera 16:30-19:30)

Jolas librea oinarri izanik, eguneroko programaketa itxirik gabe, haurrek jolasaren bitartez hezitzeko gunea. Horretarako, gure filosofiarekin bat egiten duten materiala izaten dute eskura. Gainera, urtean zehar hainbat lanketa egiten ditugu (Martxoak 8, Azaroak 25, naturaren zaintza, Euskararen Eguna, Haurren Eskubideen Eguna, herriko kultura, etab.)