Oiartzun

Gazteria eta Kirola

KMk 2006: Aurkezpena

Posted by gazteoiartzun.net 0 Comment

Kilometroak 2006 Oiartzun

 

     Atzo egin zen KM 2006 aurkezpena Donostian. Aurtengo ikasturtean Oiartzungo Haurtzaro ikastolak antolatuko du ikastolen jaia ingoyeu! ingoñeu! lelopean. Oiartzunen oso ohikoa eta erabilia den esamoldea da, oiartzueraz idatzia, hurbiltasuna eta freskotasuna adierazten duena.

     Kilometroak 2006ko logoaren elementuak, aldiz, Aiako Harria, intxixua eta izpiak dira. Oiartzungo Bidegorria eta Aiako Harria Oiartzungo naturarekin lotutako bi elementu garrantzitsu dira.

     Intxixua Oiartzungo pertsonaia mitologikoa da. Oiartzungo mitologian agertzen da soilik. Izpiak aldiz, eguzkiaren indarra eta berotasuna islatu nahi du. Jai giro beroa eta eguzkitsuaren esperoan.


http://www.kilometroak.net

* * *

www.oarsoaldekohitza.info webgunean irakurri dezakegu ere:

Kilometroak eta HITZA, elkarlanean (Goiatz Labandibar)

    Lehen aldiz, Kilometroen antolakuntzak eta Hitza egunkariek elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen honen bitartez, Haurtzaro Ikastolaren Kilometroak 2006k Gipuzkoa osoko Hitza egunkarietan izango du oihartzuna, eta ez gurean bakarrik.

      Aurtengo Kilometroak Oiartzunen izango direnez, Gipuzkoako ikastolen artean Haurtzaro Ikastolari egokitu zaio sinatzea, eta, Oarsoaldeko Hitzari, gainontzeko eskualdeetako egunkarien izenean. Haurtzaro Ikastolan sinatu dute Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko Kilometroetako koordinatzaile Igor Elortzak eta Oarsoaldeko Hitzako kudeatzaile Arrate Arozenak.

Hitzarmena heldu bada, besteak beste, egunkariak eta ikastolek helburu berdin batzuk badituztelako izan da. Izan ere, euskararen normalizaziorako ezinbestekoak dira bai ikastolen mugimendua zein euskarazko prentsa ere; bi eragileak ari dira horretan.

Kilometroen jaia duela urte batzuk hasi zen beste komunikabide batzuekin hitzarmenak egiten, baina Hitzen presentzia eta garrantzia handituz joan den heinean, hitzarmen hau egitea ere beharrezkoa bihurtu da.

Bi aldeak pozik daude lortutako adostasunarekin, eta asmoa hemendik aurrerako Kilometroetan ere tankerako hitzarmena lortzea da, eskualde jakin horretan Hitzarik izanez gero.

Categories: Haurtzaro Ikastola
  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa