You need to set up the menu from Wordpress admin.
mar 23, 2006

Kaixo gazte!!

 

OKE harmarriaOiartzungo gazte ugari biltzen duen elkartea bezala, hemen ere behar genuen halako tarte txiki bat. Honek, zuengana iristeko ematen digun aukera aprobetxatu nahi genuke, askok jakingo duzuen arren, gure elkartearen berri azaltzeko.

Oiartzun Kirol Elkartea, zuzendaritza batzordea, entrenatzaileak, delegatuak, gurasoak eta laguntzaileez gain, 250 jokalari inguru biltzen dituen talde haundi bat da. Bertan, zuetako asko egongo zarete sartuta, edo bestela gehienek izango duzue hemen dagoen lagunen bat. Guk, denongana iritsi nahi dugu. Guztiok izan dezazuen gure berri.

Hasteko, astelehenero jarriko ditugu asteburuan gure taldeek lortutako emaitzak. Eta Ugaldetxoko futbol zelaian izango diren partiduen berri ere emango dizuegu. Tarteka, albiste aipagarriren bat balego, lasai, jakinaren gainean edukiko baitzaituztegu.

Bitartean ondo segi.

Oiartzun Kirol Elkartea

Erlazionatutako bidalketak:

Leave a comment

_TEXTLINK

Etiketen hodeia

Twitter-en