Oiartzun

Gazteria eta Kirola

Antolatzaileak:
Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritza. Kultura Saila
Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza. Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Saila.
Eusko Jaurlaritza

Laguntzaileak:
Garapenerako gobernuz kanpoko Euskadiko erakundeak eta hegoaldeko herrietakoak.

Helburua:Foto 3
Programa honen helburua Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balorea sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea da. Garapenerako ekintzak hegoaldeko herrialdeetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan hain zuzen ere, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek gertutik ezagut ditzakete ekintza horiek.

Esperientziaren iraupena: hiru hilabete, uztailetik urrira arte.


Bete beharreko baldintzak:
1.- 2006ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza izatea edo, bestela, euskal izaera politikoa izatea Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.- Eskabidea aurkezteko unean 20 urtetik gora izatea eta 2006ko abenduaren 31ra arte 31 urtetik behera izatea.

3.- Jarduera egingo den herrialdean erabiltzen den nazioarteko hizkuntza menperatzea.

Informazio gehiago: Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2006

  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa