ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Gazte auzolandegiak 2006

Auzolandegiak

 

Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzak abian jarri du Auzolandegiak 2006 programa. Auzolandegietan gazte jendeak oso uda desberdina eta interesgarria igarotzeko aukera du: leku askotako gazteekin bizi ahalko baita, bide batez, auzolandegia antolatu duen herriarentzako eta bertako biztanleentzako lan onuragarria eginez.

Auzolandegietan parte hartu ahal izateko Internetez eman beharko dute gazteek izena martxoaren 24tik aurrera, www.gazteaukera.euskadi.net gazte atarian sartuta. Interneteko konexiorik ez dutenek KZguneak beren esku dituzte Internetera doan sartu eta izena eman ahal izateko. Nahiago duenak, berriz, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren lurralde-zerbitzuetara joanda ere eman ahalko du izena.

*     *     *

Izena emateko epea:
Martxoaren 24ko goizeko 9:00etatik maiatzaren 23ko 17:00ak arte. Atzerriko auzolandegien kasuan: epea maiatzaren 5ean itxiko da.

Deialdia: 2006ko martxoaren 23ko EHAA.

Nola eman izena:

a) Internet bidez, webgune honetan. Interneteko konexiorik ez badaukazu, gertuen daukazun KZgunera jo dezakezu eta doan sar zaitezke Interneten.

b) Kultura Sailaren lurralde-zerbitzuetan ere eman dezakezu izena:

  • Bilbao: Gran Vía 85; tf. 94 403 16 52
  • Donostia-San Sebastián: Andia 13; tf. 943 02 29 64
  • Vitoria-Gasteiz: Donostia 1; O eraikina, 3. solairua. (Gazteria Zuzendaritza) 
    Tf. 945 01 95 01, 945 01 95 36

Internetez izena ematea pausoz pauso:

Izena ematen hasi baino lehen, irakur itzazu web honetan auzolandegian apuntatu aurretik jakin beharreko guztiak: auzolandegia zer den, izena ematean zer konpromiso hartzen dituzun,  zure adinekoentzat zein auzolandegi egongo diren 2006an, zenbat ordaindu behar duzun, kopuru horren barruan zer zerbitzu sartzen diren ).

Formularioa ireki eta hasi izena ematen on-line

Aldez aurretik komeni da irakurtzea jarraitu behar dituzun pausoak (989 kB). Gustuko plazarik aurkitu ez baduzu, saia zaitez berriro beste une batean, izan ere libre gera liteke plazaren bat.

*     *     *

Zer da auzolandegi bat?

foto 1 participantes en campos de trabajoAuzolandegietan leku askotako gazteak biltzen dira, euren borondatez eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez elkarrekin bizi eta gizarte osoarekin zerikusia duen proiektu batean parte hartzeko asmotan.

Beste era batera burutu ezingo liratekeen proiektu horiek eta bertan egiten diren bestelako ekintza osagarriak elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna, parte hartzea, kultura aniztasunean hezitzea, etab. sustatzeko bide bat dira.

Hona hemen, labur-zurrean, auzolandegiak nolakoak diren azaltzen duten ezaugarri batzuk:

Arauak: denok parte hartuz, elkarlanean eta lagun-giroan gauzak sortzeko lekua. Horretarako, baina, arau batzuk errespetatu beharko ditugu.

Ingurua: auzolandegiaren inguruak ezagutzeko modua eta berarekin bat egiteko era (hainbat ekintza, ibilaldi eta txangoren bidez).

Esperientzia: eguneroko gauza berdinak egiteari utzi eta esperientzia berriei bideak zabaltzea.

Lana: parte-hartze aktiboa eta guztien artekoa, auzolandegia egiten den komunitatearen aldeko lanak eginez.

Animazioa: jarduerak era sortzailean eta elkarlanean egitea, aisialdi konbentzionala alde batera utzita.

Baloreak: taldean bizitzeko esperientzia bereganatzea. Bakoitza bere indibidualtasunetik atera eta taldeko bizimoduak dituen baloreak bereganatzea. Gizartearen baloreak bereganatzea (tolerantzia, elkartasuna,…).foto 2 participantes en campos de trabajo

Jarrera: parte hartzaile talde bat, taldean bizi, taldean lan egin eta taldean ondo pasatzeko asmoa duena, bakoitza taldera moldatzen dela.

Natura: ohiko ibilbideak utzita, nekazal inguruneak ezagutzeko aukera.

Topagunea: sorterri ezberdinetako pertsonek euren kulturak eta ohiturak elkarri trukatzeko topagunea.

Jarrera: dena, denen artean egiten den tokia.

Zer ez da auzolandegi bat?

  • Ez da lan egiteko toki hutsa. Lana tresna baino ez da
  • Ez da “kontzentrazio” eremu bat, ezta antzik eman ere. Borondatez joaten da, borondatez utz daiteke.
  • Ez da udaleku bat.
  • Ez da turismo merkea egiteko era bat.
  • Ez da etxeko erosotasun guztiak bertan izan behar direla pentsatuta, uda pasatzeko toki bat.
  • Ez da pertsonak, euren eragozpen fisiko, psikiko nola sentsorialengatik edo euren erlijio edo ideología sinesmenengatik diskriminatzeko tokia.
  • Ez da paso egiteko edo inor baino listoago izanez ekintzetan ahalik eta gutxien parte hartzeko tokia.
  • Ez da inor kontuan hartu gabe nahi duzun guztia egiteko tokia.
  • Ez da inoren proposamenak eta ekimenak atzera botatzeko tokia. Alderantziz: horiek taldearen filosofiarako aberasgarriak badira, gustura onartzen dira.

Â