Oiartzun

Gazteria eta Kirola

Mendi astea Oiartzun           Eguraldia bera ere lagun izan du Oiartzungo Haurtzaro Ikastolak Kilometroak 2006ren aldeko Mendi Asteari bukaera emateko. 50 bat haur baino gehiago antzinako jolasetan, Gipuzkoako zortzi herritako hamabi kirolari Xiba Euskal Jolas Topaketetan parte hartzen, beste hamarnaka hauek animatzen eta 200dik gora mendizale hiru luzeratako mendi martxetan ibiltari, Oiartzungo mendi eta parajeak ezugutuz eta gozatuz.

            Gaur, Beheko Plazako pilotalekuak beste itxura bat izan du. Antzinako hamaika jostailu, gaur egungo haurrek play-stationa alde batera utzi eta garai batean bezala, jolasekin disfruta dezaten.

            Xiban, Oiartzun, Igeldo, Zizurkil, Asteasu, Hernani, Ibarra eta Idiazabal herriek hartu dute parte. Herri kiroletan jardun dute goiz osoan zehar: auzo-lanean, dantzan, harri-jasotzen, ingudearekin, lasto-jasotzen, txibotan… Euskal jolasen topaketaren hirugarren edizioa izan da gaurkoa. Ohikoa denez, Kilometroak antolatzen den herrian ospatu da Gipuzkoako kanporaketa. Herrialde bakoitzean puntu gehien eskuratu dituzten bost taldeek uztailaren 1ean Berrizen (Bizkaia) jokatuko dute finala.

            Gaurkoan, Asteasuk lortu ditu puntu gehien, iazko txapeldunak hain zuzen ere. Ondoren gelditu dira Hernani, Igeldo, Oiartzun, Idiazabal eta Zizurkil berdindurik laugarren postuan eta azkena, Ibarra.

 

Mendi astea Oiartzun

 

            Azkenik, Mendi Astearen baitako ekintzarik potenteena ezin hobeto atera da. Euskal Herriko txoko askotatik etorri da jendea martxetara; baita Galiziatik eta Alacantatetik ere (Herrialde Katalanak). Hiru mendi martxa zeuden prestaturik: luzea (9 ordukoa), ertaina (5 ordukoa) eta txikia (3 ordukoa). Uzpuru, Aritxulegi… ikastolaren alde egiteko ez ezik, Oiartzun ezagutzera emateko ere balio izan dute ibilaldiek.

Mendi astea Oiartzun            Beheko Plazara heltzen lehena Asier Aramendi Azpeitian jaiotako oiartzuarra izan da. Sei ordu behar izan ditu ibilbide luzea egiteko. Ondoren, Iñaki Zapirain oreretarra iritsi da, sei ordu eta erdi eskasera. Hirugarren, elkarrekin iritsi dira Manuel Gravi alacantarra, Pablo Miranda oreretarra eta Imanol Urkia oiartzuarra sei ordu eta 45 minutura.

            Bazkari eder batez gozatzeko aukera izan dute gero mendi martxetako eta Xibako parte-hartzaile eta hauen lagunek, Madalensoro pilotalekuan 250 lagunentzako bazkaria eta tokia prestatu baitute.

            Kilometroak 06ren aldeko Mendi Astea, beraz, bukatu da, baina Haurtzaro Ikastolaren lana oraindik ez. Urriaren 1a bitartean, oraindik hamaika aldiz jantziko da Oiartzun Kilometroez. Pixkanaka-pixkana, ingo ñeu, ingo yeu!

 

  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa