Euskal Herriko III. grafitti lehiaketa martxan
Parte hartu nahi duten gazte euskaldunek gaurtik abuztuaren 31ra arte bidal ditzakete euren zirriborroak. Lehiaketaren buruz burukora heltzen diren hamar taldeak irailaren 16an lehiatuko dira Tolosan, herriko hamar horma margotuz. Haien artean 1.200 euroko hiru sari, eta “Kalitatea†sari berezi bat ere banatuko dira.
   Euskararen erabilera areagotzeko lanean dabil TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioa. Gazte Sailak, besteak beste, gazteen aisialdi eta kultur beharrei erantzuteko, asteburuetan.com gazte programa garatzen du. Programa horren bitartez, TOPAGUNEAK euskara erabiltzera animatu nahi ditu gazteak, haien gustuko jarduerak euskaraz antolatuz. Halaxe nabarmendu du TOPAGUNEAren Haur eta Gazte Saileko arduradunak, Sonia Pérez Anguerak.
   Lehiaketaren aurkezpena egiteko prentsaurreko berezi samarra antolatu du TOPAGUNEAk, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko atarian. Tolosako Kimi Martinez eta Xabi Tolosa gazteek graffiti bat egiten zuten bitartean, Soniak lehiaketaren xehetasunen berri eman du. Harekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzako arduraduna, Xabier Sanchez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Saileko Zuzendaria, Jose Ignacio Insausti, Tolosako 750. Urteurrena Fundazioko Koordinatzailea, Gurutze Zubeldia, eta Gazte Kutxako arduraduna, Jose Manuel Goenaga, egon dira. Erakunde horiek guztiek, eta ordezkaririk bidaltzerik izan ez duten Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundiek ere, babesten dute ekimena.
   Antolatzaileek “gazteak kultur ekoizpenean parte hartzera animatzeko ekimenen garrantzia†azpimarratu dute. Horretarako, oso garrantzitsua da gazteen gustukoak diren kultur adierazpide berriak euskaraz normaltasunez garatzea, eta esparru horietan dabiltzan gazte euskaldunen ereduak aurkeztea. Izan ere, horretarako sortu zen duela hiru urte Euskal Herriko Graffiti Lehiaketa. Sormena sustatzeko lehiaketaren aurreko bi edizioek arrakasta handia izan zuten, eta hori dela eta, ekimenari aurten ere jarraipena ematea erabaki da.
   Hirugarren edizio honen buruz burukoa Tolosan egingo da, irailaren 16an, herriaren 750. urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan. Zalantzarik gabe, lehiaketa aukera paregabea da gazteek ere herriaren urteurrenaren ospakizunetan zuzenean parte har dezaten.
   Lehiaketaren nondik norakoak ere azaldu ditu Sonia Pérezek: parte hartu nahi dutenek horman margotuko duten graffitiaren zirriborroa aurkeztu behar dute lehenengo eta behin, eta horretarako epea abuztuaren 31n amaituko da.
   Aurkeztutako zirriborro guztien artean aditu talde batek hamar lan aukeratuko ditu, eta horien egileek irailaren 16an margotuko dituzte aurkeztutako zirriborroak, Tolosan. Hamar graffiti horien artean, lau sari banatuko dira iluntzean egingo den jaialdian: 1.200 euroko hiru sari, (teknikaren erabilpen egokiena, koloreen erabilpen egokiena eta graffiti original eta freskoena), gehi “Kalitatea†sari bat, Eusko Label duten hainbat produktuz osatutakoa. Soniaren hitzetan, “antolatzaileok buru-belarri ari gara lanean, eguneko programazioa ahalik eta erakargarriena egin ahal izatekoâ€. Jaialdiaren inguruko xehetasunak irailaren hasieran emango dituzte.
   Aurreko edizioetan bezalaxe, oraingoan ere TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioak antolatu du lehiaketa, Tolosa 750. Urteurrena Fundazioaren eta Galtzaundi Euskara Elkartearen lankidetzaz, eta honako hauen babes eta laguntzaz: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Arabako Foru Aldundia, Kutxa, Tolosako Udala, Montana Cans-Fergasor eta Kalitatea Fundazioa.
Informazio gehiago jasotzeko eta zalantzak argitzeko ondoko zenbaki eta helbidera jo:
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa
Gazte Saila – Amaia Alberdi
946215116 edo gazteak2@topagunea.com
Udaleku irekien gurasoekin bilera
Pasa den ekainak 22an, Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Herri eskolan (Oiartzungo udaleku irekien gurasoentzako lehen bilerak) gurasoekin aurkezpen bilerak ospatu ziren.
Bertan, beste gauzen artean, aurtengo plangintza, honen helburuak eta arauak aurkeztu ziren. Etortzerik edo kopiarik lortzerik izan ez zenutenentzat hemen dituzue banatutako orriak:
Â
 Plangintza Haur Hezkuntza                             Â
 Plangintza Lehen Hezkuntza
 Helburuak eta arauak Haur Hezkuntza             Â
 Helburuak eta arauak Lehen Hezkuntza
Â
 Autobus zerbitzuko informazioa
(behin-betiko ordutegia udalekuen lehen egunea emango da)
Â

Â
Euskara ikasteko bekak
Oiartzungo Udaleko Euskara batzordean euskara ikasteko bekak onartu ziren 2005-2006 eta hemen dituzue beka horein OINARRIAK:
Â
Neguko ikastaroak: ekainaren 20tik uztailaren 3ra
Â
Uda ikastaroak: urriaren 2tik 11ra
Â
Ordutegia: 10:00-13:00
Â
Lekua: Euskara Zerbitzua
Â
Serbidorearekin arazoak konponduta
Atzo azken ordutik arazotxo bat izan dugu serbidorearekin eta horregatik www.gazteoiartzun.net off-line egon da. Dagoneneko dena konponduta dago eta berriro airean gaude.
Â
Barkatu eragozpenak.
Â
Â
Â
Â
Â
Â
propecia order this is weekend pill or buy cialis online, also known as ed pill. prices cialis
Oiartzun Gazte Bloga
buy generic cialis where can i buy acomplia online, is it generic acomplia ? buy tamiflu online
Gazteleku
Â
    A.K.E.(agerrealde kultur elkartea) Altzibarren aurkitzen da, hamabi urte darama martxan eta honako hauek bertan egiten diren ekintza batzuk:
      Kontzertuak, jokoak, txapelketak; ping-pong,toka,futboliña, kartak, …
          Auzoan gertatzen diren arazoetaz kezkatzen gara, hemedik animatzen zaituztegu parte hartzera denon artean auzoa hobetzeko.
III. ZikloKilometroari buruzko informazio gehiago
Â

 Aurreko aritukulu batean honen berri eman bagenu ere (Ziklokilometroak (Oiartzun-Senpere-Bera-Oiartzun)) hemen duzue informazio gehiago:
Ekainaren 25ean egingo da Ziklokilometroaren hirugarren jardunaldia, Ikastolen arteko elkarkidetza eta Iparraldeko zein Nafarroako ikastolekin elkartasun bideak jorratzeko asmoz antolatutako martxa zikloturista.
Helburu hori betetzeko, Ziklokilometroaren ibilbidea Oiartzundik hasi eta Bera eta Senpere zeharkatuko ditu; beraz, 2006ko KILOMETROAK, HERRI URRATS eta NAFARROA OINEZ egingo den herrietatik igaroko da.
Ibilbidea:
114km.
Irteera eta izen-ematea:
Irteera 8:00etatik aurrera izango da Oiartzungo San Esteban plazan, izena eman ondoren eta bakoitzak nahi duen unean. Kuota 15€-koa izango da eta izena emateko unean ordaindu beharko da.
Zerbitzuak:
-Â Â Â Â Â Â Â Â Jakiak eta edariak banatzeko postua (Beran egongo da)
-Â Â Â Â Â Â Â Â Osasun laguntza ibilbidean zehar
-Â Â Â Â Â Â Â Â Mekanika laguntza ibilbidean zehar
-Â Â Â Â Â Â Â Â Auto-erratza
-Â Â Â Â Â Â Â Â Aldagelak eta dutxak
-Â Â Â Â Â Â Â Â Kirol materialaren zozketa
-Â Â Â Â Â Â Â Â Hamaiketakoa helmugan
Araudia:
- Haurtzaro ikastolak eta Lartaun Zikloturista elkarteak antolatzen duten “III.ZikloKilometroak†honek zikloturista izaera du eta bertan federazioaren lizentzia indarrean duten txirrindulari guztiek har dezake parte.
- Martxa hau ez da norgehiagoka bat. Proba honetan partehartzeak arautegi honen ezagutza eta onarpena dakar.
- Partehartzaile guztiak bai zirkulazio arautegia eta baita antolatzaileek jarritako seinaleak ere errespetatu beharko dituzte.
- Irteera goizeko 8etatik aurrera izango da, izena eman ondoren eta bakoitzak nahi duen momentuan.
- Kuota 15€koa izango da eta izen-ematearekin batera ordainduko da. Ordainetan ibilbidean anoa-postu zerbitzua izango da eta oraigarria jasoko du parte-hartzaile bakoitzak.
- Izen-ematea goizeko 8etatik aurrera izango da.
- Kaskoa jantzita eramatea nahitaezkoa da.
- Antolakuntzak ez du bere gain hartuko zikloturistek paira dezaketen ezbeharrik, ez eta izan dezaketen zorrik ere.
- Antolakuntzak ibilbidea, ordutegia, jan-edana banatzeko postuaren kokapena eta bestelakoak aldatzeko eskumena bere egiten du.
Antolatzaileak eta laguntzaileak:
Ekitaldia Haurtzaro Ikastolak eta Lartaun Zikloturista elkarteak antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, baina Iparraldeko eta Nafarroako kideen laguntza ere izango dute antolaketa lanetan. Elkarlanean egingo da, beraz, III. Ziklokilometroak ekitaldia.
Ziklokilometroa ospatzen den bitartean trial-sin erakusteka bat izango dugu Oiartzunen bertan, Iker Lezeta eta bere lagun taldearen eskutik:
Â
Â
ATAMITX TRAILS: Errealitate bat
Kaixo oiartzuar gazteok!
Â
    Oiartzungo gazteok laxter edukiko dugu aisialdirako txoko berri eta ikusgarri bat, Atamitx Trails. Bere garaian honi buruz berri heman genuen, laster hasiko ginela lur mugimenduekin etab… hasi, hasi gera, eta nolako martxan, azken bi aste honetan Atamitxeko lur sailari itxura berri eta ikusgarri bat heman zaio. Lur mugimendu nagusienak heman dira eta asialdi leku berriak bukaeran gutxi gora behera edukiko duen itxura hartu du. Orain makina txiki bat sartu beharra dago lan finagoa egiteko eta azkenik gu, oiartzuar gazteen esku lana: zirkuituan bizikletan ibili ahal izateko, azken lahanak eskuz egin beharra dira, tresneria egokiarekin, makinek ezin baitute ain lan fina egin, beraz gu denon artean altxa behar dugu. Aukera polita da oiartzungo gazteak elkarrekin lan egiteko eta harremanak sendotzeko. Udalatxeak tresneria egokia lortu digu lan honetarako, orain gure esku dugu.
  Beraz honekin animatu nahi zaituztegu Atamitx Trailsera gerturatzea, zer gertatzen ari den ikustera, zergatik ez esku bat botatzera eta nola ez laster denok bizikletaren mundu zoragarriaz gozatzera leku eder honetan!!
 Hona hemen argazki batzun ekainaren 15 hartuak:
(imajin bakoitzean sakatu tamainu handian ikusteko)
Oiartzungo udaleku irekien gurasoentzako lehen bilerak
Oiartzungo Udaleku Irekien aurkezpena eta gurasoekin lehen bilerak aste honetan burutuko dira, honako egun eta orduetan:
Â
Haurtzaro Ikastolan: Lehen Hezkuntza –> Ekainak 22 Osteguna 19:30tan
Â
Elizalde Herri Eskolan: Haur Hezkuntza –> Ekainak 22 Osteguna 19:00tan
Kenpo kai-ko Europako txapelketa
Ekainak 10ean Kenpo Kai-ko Europako txapelketa gertatu zen. Bertan Honbu-ko hiruk hartu zuten parte, horietako bi oiartzuarrak ziren: Iker Arias eta Zuhaitz Astarloza (Oiartzungo Irakaslea).
Â
Zuhaitz bere kategorian txapalduna geratu zen, hemen poloniar baten aurka borrokatu behar izan zuen, Ikerrek berriz txapaldunordea geratu zen, frantzes baten aurka borrokatu zen. Azkenik honbuko neska (Rosa Pizzio) batek ere lortu zuen txapeldun izatea honek ere frantzes baten aurka borrokatu behar izan zuen.
Exibizio batzuk ere egon ziren nahiko ondo egon ziren.
Dudarik gabe, udako abestia!!: Kilometroak 2006ko abestia hemen

Kilometroak 2006ko abestia dagoeneko entzungarri duzue eta nola ez ba, gure blogean ere zintzilikatu dugu nahi duenak jeitsi ahal izateko.
Gozatu Alaitz eta Maiderren musika eta Jon Martinen hitz goxo eta alaiekin.
Zuen eritzia nahi dugu. Lehenik entzun eta gero esaiguzue ea musika, erritmoa, letra… gustukoa duzuen. Artikuluaren azpian zuen eritzia jasotzeko sakatu Iruzkin bat idatzi » estekan. Animatu!!
Hemen duzue abestiaren esteka:
Eta hau bere letra:
Sinplea da hau:
maite dut eta maite nau
nahiz ta hori elkarri
ez aitortu sarri.
Begira,
sentimenduak
hitzak bezala landuak
bihotzetik mihira
galdu egiten dira.
Ezagutu nuen egunean
nintzen haur
orduzkeroztik barrenean
Desioa bihurtu zait behar
lehertzear
esango diot azkenean
eta gaur…
Ingo yeu, ingo ñeu
Euskara eta euskaraz
Ingo yeu, ingo ñeu
Hartuaz eta emanaz
Hasiak, hazi,
erabili ta ikasi
etorkizuna gaurtik
hasten da, badakit.
Begira
mihien hezean,
maiz erabili ezean
hitzek duten distira
mantentzea ezin da.
Zertako jo beste batengana
ematen
badit beti behar dudana?
Goza dezadan ni osa nazan
ta esan
hotsak ta hitzak erdibana
ta aurten
Ingo yeu, ingo ñeu
Euskara eta euskaraz
Ingo yeu, ingo ñeu
Hartuaz eta emanaz…
Joan ikasten
Ziklokilometroak (Oiartzun-Senpere-Bera-Oiartzun)
Dagoeneko hemen duzue ekainak 25ean ospatuko den XV. Gipuzkoako Txalenge Zikloturistaren informazio folletoa, Haurtzaro ikastola eta Lartaun Zikloturista elkarteak antolatua.
Â
Hemen duzue folletoa deskargatzeko aukera:
Â
  ÂAnimatu nahi direnentzako hemen duzue ibilbidea:
Â
Â

Â
Kale ekintza oraingoan zirkoaren inguruan
EKAINAK 17 LARUNBATA
Â
KALE EKINTZEN Â AZKEN EGUNA
 ARRATSALDEKO 4:30 ETATIK AURRERA.
ZIRKO TAILERRAÂ izango dugu denon gozagarri.
Honetaz gain zenbait tailer eta sorpresaren bat.
Â
ZATOZ ETAÂ Â ZIRKOAN BEZELA DISFRUTATU.
Etiketen hodeia
2011 aholkularitza argazki Arragua bizardia doneztebe plaza doneztebe plazan eguna elorsoro emaitzak ergoien eskalada eskola europa facebook futbito Gazte Forua ginkana Girizia gurutze ikastaroa ipuin izen ematea Jolasak kale ekintzak kirola kiroldegia kontaketa lan lana lehiaketa ludoteka MAHAI JOLASAK oharrak oiartzun puzgarriak sarrerak tailerrak txapelketa txokolatada Udalekuak udalekuak oharrak xanixtebanak zazpikoloroa zozketa
WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck requires Flash Player 9 or better.
Facebook-en
Twitter-en
Azken bidalketak
Atalak
- Agerrealde
- Atamitx Trails
- Bestelakoak
- Bideoak
- Enplegu Saila
- Eskola kirola
- Eskola Pilota
- Euskara Saila
- Gazte Forua
- Gazte Informazio Bulegoa
- gazteoiartzun.net
- Gazteria eta Kirola Saila
- Gizarte Zerbitzua
- Haurtzaro Ikastola
- Internet
- Iurrita
- Jolasak
- Kale ekintza
- Kenpo-Kai
- Kirola
- Kuadrillategi
- Kultura Saila
- Lan Aholkularitza
- Ludoteka
- Musika
- Oiartzungo Irratia
- Oiartzungo K.E.
- OMTE
- Saskibaloia
- Sexu eta drogen aholkularitza
- Udala
- Udalekuak
- Zinema Tailerra





