Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Ast
13
Eka '06

Eskola Kiroleko azken festaren argazkiak

saria eskola kirolaJarraian dagoen estekan eskola kiroleko azken festan ateratako argazkiak dituzue. Baten bat gorde nahi izan ezkero, argazki gainean klikatu eta behin tamaina handian ikusi ondoren, eskubiko botoia sakatu eta ateratzen den menuan Guardar imagen como… aukeratu eta gorde zure ordenagailuan:

 

http://es.pg.photos.yahoo.com/ph/oiartzunen/album?.dir=4ed9re2&.src=ph

 Argazki guztiak diapositiba moduan ikusi nahi izan ezkero, aukera duzue goian eskubian dagoen estekarekin (Ver diapositivas )

 Gogoratu ere pasa den albiste honetan (Mahai teniseko sustapen jarduereko argazkiak) mahai teniseko argazkiak dituzuela.

Ast
13
Eka '06

Oiartzungo gazte eta adingabekoekin inguru irekian eskuhartzeko zerbitzuaren lehiaketaren emaitzak

2006ko maiatzaren 23an ospatutako Gobernu Batzordean onartua eta Gizarte Babesa eta Gazteria Batzordeak 2006ko maiatzaren 8an egindako bilkuraren oneritziarekin Oiartzungo gazte eta adingabekoekin inguru irekian eskuhartzeko zerbitzua lehiaketaren ondorengo emaitzak onartu zituen:

1.- Nekane Martiarena 69,2 puntu
2.- Kalexka 58,2 puntu
3.- Gizargi 49,5 puntu

Beraz, Nekane Martiarenaren proiektuari Oiartzungo gazte eta adingabekoekin inguru irekian eskuhartzeko zerbitzua  luzatzen zaio.