Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Ost
15
Eka '06

Dudarik gabe, udako abestia!!: Kilometroak 2006ko abestia hemen

Kilometroak 2006 Oiartzun

Kilometroak 2006ko abestia dagoeneko entzungarri duzue eta nola ez ba, gure blogean ere zintzilikatu dugu nahi duenak jeitsi ahal izateko.

Gozatu Alaitz eta Maiderren musika eta Jon Martinen hitz goxo eta alaiekin.

Zuen eritzia nahi dugu. Lehenik entzun eta gero esaiguzue ea musika, erritmoa, letra… gustukoa duzuen. Artikuluaren azpian zuen eritzia jasotzeko sakatu Iruzkin bat idatzi » estekan. Animatu!!

Hemen duzue abestiaren esteka:

Ingoyeu! ingoñeu! Ingoyeu! ingoneu!

Eta hau bere letra:

Sinplea da hau:

maite dut eta maite nau
nahiz ta hori elkarri

ez aitortu sarri.

Begira,

sentimenduak
hitzak bezala landuak

bihotzetik mihira
galdu egiten dira.

Ezagutu nuen egunean
nintzen haur

orduzkeroztik barrenean

Desioa bihurtu zait behar

lehertzear
esango diot azkenean

eta gaur…

Ingo yeu, ingo ñeu

Euskara eta euskaraz
Ingo yeu, ingo ñeu

Hartuaz eta emanaz

Hasiak, hazi,

erabili ta ikasi
etorkizuna gaurtik

hasten da, badakit.

Begira

mihien hezean,
maiz erabili ezean

hitzek duten distira
mantentzea ezin da.

Zertako jo beste batengana
ematen

badit beti behar dudana?

Goza dezadan ni osa nazan

ta esan
hotsak ta hitzak erdibana

ta aurten

Ingo yeu, ingo ñeu

Euskara eta euskaraz
Ingo yeu, ingo ñeu

Hartuaz eta emanaz…

Joan ikasten :-)

Ost
15
Eka '06

Ziklokilometroak (Oiartzun-Senpere-Bera-Oiartzun)

ZiklokilometroakDagoeneko hemen duzue ekainak 25ean ospatuko den XV. Gipuzkoako Txalenge Zikloturistaren informazio folletoa, Haurtzaro ikastola eta Lartaun Zikloturista elkarteak antolatua.

 

Hemen duzue folletoa deskargatzeko aukera:

 

Ziklokilometroak Oiartzun
   

Animatu nahi direnentzako hemen duzue ibilbidea:

 

 

Ziklokilometroa ibilbidea

 

Ost
15
Eka '06

Kale ekintza oraingoan zirkoaren inguruan

Kale ekintza zirkoaEKAINAK 17 LARUNBATA

 

KALE EKINTZEN  AZKEN EGUNA

 ARRATSALDEKO 4:30 ETATIK AURRERA.

ZIRKO TAILERRA  izango dugu denon gozagarri.

Honetaz gain zenbait tailer eta sorpresaren bat.

 

ZATOZ ETA   ZIRKOAN BEZELA DISFRUTATU.