Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Ask
21
Eka '06

ATAMITX TRAILS: Errealitate bat

Kaixo oiartzuar gazteok!

 

Atamitx Trails     Oiartzungo gazteok laxter edukiko dugu aisialdirako txoko berri eta ikusgarri bat, Atamitx Trails. Bere garaian honi buruz berri heman genuen, laster hasiko ginela lur mugimenduekin etab… hasi, hasi gera, eta nolako martxan, azken bi aste honetan Atamitxeko lur sailari itxura berri eta ikusgarri bat heman zaio. Lur mugimendu nagusienak heman dira eta asialdi leku berriak bukaeran gutxi gora behera edukiko duen itxura hartu du. Orain makina txiki bat sartu beharra dago lan finagoa egiteko eta azkenik gu, oiartzuar gazteen esku lana: zirkuituan bizikletan ibili ahal izateko, azken lahanak eskuz egin beharra dira, tresneria egokiarekin, makinek ezin baitute ain lan fina egin, beraz gu denon artean altxa behar dugu. Aukera polita da oiartzungo gazteak elkarrekin lan egiteko eta harremanak sendotzeko. Udalatxeak tresneria egokia lortu digu lan honetarako, orain gure esku dugu.

   Beraz honekin animatu nahi zaituztegu Atamitx Trailsera gerturatzea, zer gertatzen ari den ikustera, zergatik ez esku bat botatzera eta nola ez laster denok bizikletaren mundu zoragarriaz gozatzera leku eder honetan!!

 Hona hemen argazki batzun ekainaren 15 hartuak:

AtamitxTrailsEkaina06 016.jpg  AtamitxTrailsEkaina06 013.jpg  AtamitxTrailsEkaina06 022.jpg  AtamitxTrailsEkaina06 014.jpg

(imajin bakoitzean sakatu tamainu handian ikusteko)

Ask
21
Eka '06

Oiartzungo udaleku irekien gurasoentzako lehen bilerak

Udaleku irekiak 2006Oiartzungo Udaleku Irekien aurkezpena eta gurasoekin lehen bilerak aste honetan burutuko dira, honako egun eta orduetan:

 

Haurtzaro Ikastolan: Lehen Hezkuntza –> Ekainak 22 Osteguna 19:30tan

 

Elizalde Herri Eskolan: Haur Hezkuntza –> Ekainak 22 Osteguna 19:00tan