Arcachongo ‘Aqualand’ uretako parkera irteera:
Norentzat: Oiartzungo 12-17 urte bitarteko gazteentzat
Eguna: uztailaren 20an, osteguna
Irteera ordua: 08:30 Haurtzaro ikastolako aparkalekutik
Itzulera ordua: 20:00 inguru, Haurtzaro ikastolako aparkalekura
Eraman beharrekoa:
o Toaila eta bainujantzia
o Bazkaria
Prezioa: 20 €
Entregatu beharreko dokumentazioa:
o Oiartzungo Udaletxeko k/k honetan (3035 0126 62 126 0900040) zure izenean egindako diru-sarreraren ziurtagiria
o Izen emate inprimakia (azpian duzu deskargatzeko) eta jarraian azaltzen diren bi baimenak gurasoek sinatua:
- Arcachon-era joateko baimena emanez
- Eragozpenik ezean, argazkietan azaltzeko eta hauek behean esan bezala erabiltzeko baimena emanez
o Gurasoen nortasun agiriaren fotokopia
Dokumentazioa entregatzeko lekua: Udaletxeko Informazio Bulegoan
Izena emateko azken eguna: Uztailak 14
Gehienez 50 plaza izango dira
Argibide gehiago behar izan ezkero, udaletxeko telefonoan: 943 490 142 (Gazteria eta Kirola Saila) izango gaituzue edo berri honi iruzkina gehituz.

Azken mezuetara harpidetu









![Validate my RSS feed [Valid RSS]](http://www.gazteoiartzun.net/wp-content/uploads/2006/07/valid-rss.png)

Iruzkin bat idatzi »