ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Iturriotz auzoko festetako egitaraua

Urtero bezala Iturriotzeko festak hemen ditugu eta oraingoan jarduera edo ekintzarik galdu ez dezazun hemen duzu egitarau osoa:

 

Uztailak 24, Santio Bezpera, Astelehena

Arratsaldeko 19:00etan: LERTXUNA altxatuko da aurtengo Satioiei hasiera emanez

Jarrian: HAURTZARO DANTZA TALDEAK euskal dantzak eskainiko ditu lertxunaren aurrean. Segidan, trikitilari, dultzainari eta pandero joleen laguntzarekin, OIARTZUNGO BURUHANDIAK ETA ERRALDOIAK auzotik barrena ibiliko dira.

Ondoren, Soroan meriendatxoa eskainiko da indarrak berreskuratzeko.

Gaueko 21:30ean: Santiyo bezperako AUZOKO AFARI zoragarria Iturri-Berri elkartean. Afaldu ondoren, trikitilariak: Olatz Mitxelenak eta Maialen Irastorzak pieza ederrak eskainiko dituzte bertakoak dantzan hasteko…aspertu arte.

 

Uztailak 25, Santio eguna, Asteartea

Goizeko 9:00etan: Goiz ERESIA Oiartzungo Txistulari taldearekin, iturrioztarrak lozorrotik esnatzeko.

Goizeko 10:00etan: Santiyo eguneko MEZA NAGUSIA, auzoko hildakoen omenez Soroko gurutzean.

Jarraian: pintxo goxoak dastatzeko aukera izango da.

Eguerdiko 11:00etan BERTSOLARIAK.

Jarraian: TOKA txapelketa gizon eta emakumeentzat.

Arratsaldeko 16:00ean: GAZTELU PUZGARRIAK…Hau dena neska-mutikoen gozamenerako.

Arratsaldeko 17:00etan: XVI. KRONOESKALADA bizikletan, Tonkolotik Estrataburuaino

Arratsaldeko 18:30etan: Dultzaineru, panderojole eta trikitilariaren emanaldia auoza alaituko du ilunabarra bitarte.

Arratsaldeko 19:00etan: Buruhandiak, auzoko txikiak alaitzeko.

Jarraian: Txokolatada guztiontzat

 

Uztailak 28, Ostirala

Ilunabarreko 20:00etan: ENKARTELADA Oiartzungo preso, errefuxiatu eta deportatuen alde.

Gaueko 22:00etan: TRUK TXAPELKETA Iturri-Berri elkartean. Lehen saria: afaria Zuberoa jatetxean

Uztailak 29, Larunbata

Arratsaldeko 16:00etan: III. FUTBITO TXAPELKETA BEREZIA. Soroan herriko gazteentzat. Txapelketa hasi aurretik izena bertan eman behar da.

Gaueko 22:00etan: KONTZERTUA. Taldeak:

* Defoe
* Ladykotxinas
* Sleepless home
* Dentera

 

Uztailak 30, San Inazio Bezpera, Igandea

Eguerdiko 14:00etan: BAZKARIA auzoko jubilatuentzat Iturri-Berri elkartean. Bazkaldu aurretik: HAURTZARO DANTZA TALDEAK agurra eskainiko diete. Bazkaldu ondoren, BERTSOLARIAK: JOXE AGIRRE ETA AMETS ARZALLUS.

Arratsaldeko 16:30ean: haur jolasak

Arratsaldeko 18:30ean: GORRITI SHOW: poniak, zezen txikiak…auzoko txikien gozamenerako

Arratsaldeko 19:30ean: IV. TOKA TXAPELKETA MUNDIALA auzoko neska-mutikoentzat

Arratsaldeko 20:00etan: Buruhandiak, auzoko txikiak alaitzeko.

Gaueko 22:00etan: ABESLARIAK. Oiartzungo neska talde batek saio bikaina eskainiko du.

Jarraian: MODESTOrekin dantzaldia gaztetxoen gozamenerako

 

Uztailak 31. SAN INAZIO EGUNA, Astelehena

Goizeko 9:00etan: Goiz ERESIA Oiartzungo Txistulari taldearekin

Goizeko 10:00etan BIZIKLETA MARTXA Iturriotz auzotik barrena. Hauxe izango da ibilbidea: Iturriozko Soroa-Sarobe erreka-Ozentzioko ermita-Sorondo-Irubietako borda-Yantziko soroa-Sarobe erreka-Urdakone-Iturriozko Soroa.

Goizeko 11:30ean: TORTILA TXAPELKETA Soroan. Beti bezala, festa Batzordeak arrautzak, patata, gatza, olioa eta sua jarriko ditu. Norberak ekarri behar ditu zartagina eta…

Jarraian: PAELLA ERRALDOIA egiten hasiko diran Soroan. Paella egileak Zaragozatik etorriko dira.

Eguerdiko 12:30ean: HERRI KIROLAK, Auzolan-Igeldoko kirolarien eskutik.

Eguerdiko 14:00etan ERROMERIA Soroan. Bazkari goxoa: paella izango da bertara hurbiltzen diren guztiontzat. Txartelak aldez aurretik erosi behar dira. Non? Bibi-Juli ileapaindegian, Martin harategian eta Garmendi txokolategian.

Arratsaldeko 17:00etan: POTXIN ETA PATXIN PAILAZOAK

Arratsaldeko 18:30etan: ITURRIOZTARREN V. MARMITAKO TXAPELKETA MUNDIALA Soroan. Festa batzordeak sua, atuna, patata, piperra, gatza eta olioa jarriko ditu. Gainontzekoa norberak ekarri beharko du.

Arratsaldeko 19:30ean: PATXI ETA KONPANIAK DANTZA PIKO ERROMERIAri hasiera emago diote. Denok dantzan hasteko garai izango da, beraz.

Gaueko 21:00etan: AFARIA bertan gauden guztiontzat. Menua:

* Marmitakoa
* Tortilak
*…

Gaueko 22:30ean: PATXI ETA KONPANIArekin DANTZA PIKOreen bigarren dantzaldia.

Gaueko 24:00etan: ZEZEN SUZKOA

Jarraian: KORREKALLES auzotik barrena, festei bukaera egokia emanez.

 

Antolatzaileak: Iturriotz auzoko festa batzordea eta Iturri-Berri Elkartea
 

Â