Oiartzungo 2006ko udaleku irekiak (Lehen Hezkuntza)
Bihar, uztailak 5 asteazkena, irteera izango dugu:
Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek Getariako hondartzara
Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailakoek Zumaiako hondartzaraÂ
Beraz, prestatu bainujantzia!!
Â
Gogoan izan, 9:30etan irten eta 4:15etan bueltatuko garela
Â
Oiartzungo 2006ko udaleku irekiak (Haur Hezkuntza)
Gaur Udaleku irekiak hasi dira!!!!!
Elkar ezagutzeko jolasak egin ditugu, karetak,….
Gogoratu!!! Aurten Haur Hezkuntzakoak Elizalde Herri Eskolan gaude, goizeko 09:30etatik 13:30ak arte.
Ondo pasa!!!
Â
Â
Â
Â
Â
EskrotoRoto eta Chokolhatek Altzibar astindu zuten
Ostiral gaua, Altzibar, litronaplaza, jendez lepo, maitasuna. Hamabiyak inguru hortan ‘Txarly’ eta ‘Natxo’ altzibarko punkaren mito eta histori bizia igo ziren eskenatokira bertan bildutako gazte ‘lokaleroapalakaderoi’ erakutsiz gaztea izatea granoak edukitzea bakarrik ez dala. Txarly kitarra eta abeslari, ondoan bere ordenagailua dena egoki programauta. Bere aldamenean Sara(layla) alaba kuttun eta liraina eta beste aldean Sararen mutilla(izorrai!!) eta ondorengo taldearen abeslaria. Gizajuk kasik egin zittin bi ordu ta piko abesten. Ze musika mota? ba Txarlysound, ondo egokitu eta abestutako koroez lagunduk eta atzin Natxoren sendotasuna bai gorpuzkeran eta bateria astintzen.Txarlyk mikrotik kantinara eskatu zittin zerbeza guziyak ekarriko baziyoten eyun ordubitako bat bera ere geratuko.
Bukatu ta seittun, gaztiak. Talentua, guapuak, jatorrak, metala eta Julen ‘platiren’berogeitasei platuak. Zuekin Chokolhate. Frontmana berriz prest, Laylari muxu eman eta eszenatokira, aurretik ere abesten ibilia zala kontutan edukirik doble meritu eta artista. Beñat ere han, kitarrakin eta sokak dantzatuz, metalkiller, lateral ezkerra ere bada futbitoko ekipo batin. Bajista, artista, fenomeno horren izena enak akordatzen, barkatu hi! Baña baxua jotzen baño bere bizitzako emakumea laztantzen ari dela dirudi. Maitasuna, doinu bakoitza bere lekuan, programatua zegoela zirudien, zorrotz eta hiltzailea.
Jendea lehenengo hilaretan astapotro dantzekin zebillen. lady kotxinaseko abeslari Gexan Mendizabal ikus zitekeen gozatzen ingelesez koroak egiñez ukabilla altxata. Lehengo aldiya zan Chokolhate ikusi eta entzuten zuela zuek atera kontuk ze abesten ari zen. Halako batean, Gexanen taldeko Haritz ‘anti-todo’ Azkarate, taldeko entseguetan belauneko biurrittu baten ondorioz lurrean eseri eta zerriyana jotzen ibilliya zana hillabete luzez. Ekarri hau, ekarri hura, untxufatu, hortik iyo, gosia dut…eta abar luze luze bat. Hara eta non azatzen zaigun gexanen inguruan zegoen saltsa guziyan erdira salto ta brinko egiñez izugarrizko saltuak egiñez ta jendia bultzaka. Kontzertuan zeuden gainontzeko taldekide edo ‘haritzen zerbitzariak’ aho zabalik ikuskizunaren aurrean. Bakoitzak imagina ditzala hauen burutik pasa ziren edo bueltaka ibilli ziren hitz politak.
Ta gaurko nahiko lata eman yeu ta hementxe bukatuko deu lo hartzen ari nak ta.Â
Gogoratu kixki guziyai, nahi duzun taldeari esan nahi dizkiyozunak.
Etiketen hodeia
aholkularitza alebin benjamin beraun berri doneztebe plaza doneztebe plazan eguna ekintzak elizalde elorsoro errenteria eskola eskola kirola eskubaloia europa futbito futbola gamon Gazte Forua gurutzeko alabak haurtzaro ikastaroa Jolasak kale kale ekintzak karmengo ama kirola koldo mitxelena lan lana langaitz lehiaketa lezo lezo herri eskola lizeoa oharrak oiartzun orereta partehartze kirola puzgarriak saskibaloia telleri Udalekuak udalekuak oharrak zozketa
WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck requires Flash Player 9 or better.
Twitter-en
Azken bidalketak
Atalak
- Agerrealde
- Atamitx Trails
- Bestelakoak
- Bideoak
- Enplegu Saila
- Eskola kirola
- Eskola Pilota
- Euskara Saila
- Gazte Forua
- Gazte Informazio Bulegoa
- gazteoiartzun.net
- Gazteria eta Kirola Saila
- Gizarte Zerbitzua
- Haurtzaro Ikastola
- Internet
- Iurrita
- Jolasak
- Kale ekintza
- Kenpo-Kai
- Kirola
- Kuadrillategi
- Kultura Saila
- Lan Aholkularitza
- Ludoteka
- Musika
- Oiartzun antzerki eskola
- Oiartzungo Irratia
- Oiartzungo K.E.
- OMTE
- Saskibaloia
- Sexu eta drogen aholkularitza
- Txost Pilota Taldea
- Udala
- Udalekuak
- Zinema Tailerra




