Zentru kultural japoniara
Zentru kultural japoniarran kurtxo beriiak hasten dira. Emango diren kurtxoak hauek dira:japoniar hizkuntza, landare txikien zainketa(bonsai), manga marrazketa, japoniar(shodo) loreen konponketa(ikebana), taichi, joga, pilates, masaje japoniarra, defentsa pertsonala, kenpo kai eta kapoeira(dantza brasildarra).
Zentru kultural honek ere baditu bertako kide edo sozioentzako zerbitzu merkeak daude: liburutegia, internet, ariketa fisikoentzako makinak, denda orientala eta aktibitate espezialak ere baditu: konferentziak, bideo emanaldiak eta erakusketak
Apuntatzeko joan zaitezte Karaez kaleko Zentru kultural japoniarrera.
Telefonoa hau da: 943260849 edo e-maila: honbu@ya.com.
Aprobetxatu aukera hau. Tarifa bereziak familientzako.Â
Kenpo-Kai ikasturte berriaren hasiera
Kenpo kai-ko kurtxo berria hasten da. Irailak 1ean hasten da kenpo-ko 2006-07 kurtsoa. Matrikula irekia dago apuntatzeko. Hau Zentru kultural japoniarran egin dezakezue, Zentru hau karaez kalean dago, igerileku irekien ondoan.
Telefonoa honako hau da: 943260849 edo e-maila: honbu@ya.com
Kenpo kai-a duela 25 urte praktikatzen da oiartzunen.Herri honetan Juan Mari Vidalek sartu zuen.Gaur egun Juan Mari 8.dan eta europantzako kenpo kai-ko presidentea da, eta bere kurrikulumean 3 europako txapelketa munduko txapeleketa bat (japonen geratu zen munduko txapeldun 1990ean) eta Bu-jutsu-ko zuzendari teknikoa eta munduko expertuetako bat bezela konsideratua dago.
Animatu zaitezte arte martzial polit honetara apuntatzea, bertan oiartzuarren exitoak maila internazionala lortzen ari dira. Etorri praktikatzera benetako irakasleekin,eta ziurtatuko duzu benetakko irakastaldi bat edukiko duzula,eta onenekinÂ
aizue.com blogeko lehiaketa: Gomendatzen dizut, merezi du
Â
Â
Â
    Gipuzkoako Gazte Informazioko hainbat bulegok ‘Gomendatzen dizut: merezi du‘ saria martxan jarri dute. Geurearen antzko blog batean jaso dituzte orain arte bildutako gomendio guztiak, eta baita sariketaren nondik norakoak ere. Badakizu, zure gomendioak bidali lehenbailehen: ostatua, herriak, mendiak, ibilbideak, museoak, kanpaldiak…
    Blogaren helbidea: www.aizue.com
    Leihaketaren oinarriak eta bestelakoak hemen dituzue: http://www.aizue.com/doc/03
Â
Kilometroak 06 zirkuituaren mapa
Gero eta hurbilago dugu, ez ahaztu Urriak 1ean izango dela
eta bien bitartean, Kilometroak 06ko zirkuitua aztertzen joateko, hemen duzue mapatxoa.
Â
(sakatu maparen gainean tamainu handiagoan ikusteko)
6976 metroko luzera izango du zirkuitoak eta Oiartzungo auzoetatik zehar 7 gune ezberdin prestatuko dira. Informazio gehiago nahi izan ezkero heme duzue webgune ofiziala: KMK 06
Gogoratu ere, Kilometroak 06ko abestia entzuteko eta jeisteko aukera berri honetan duzuela: Dudarik gabe, udako abestia!!: Kilometroak 2006ko abestia hemen
Â
Bola bati jotzen
Joku benetan erraza baina oso adiktiboa. Probatu eta gozatu, ea zeinek egiten duen puntuazio gehien:Â
[kml_flashembed movie="http://farm.addictinggames.com/D78AQSAKQLQWI9/1258.swf" height="528" width="451" /] Â
Â
Ikasturte honetan hizkuntzak ikasteko aukerak
Gipuzkoako Hizkuntza-Eskola Ofizialen batetan hizkuntza bat ikasi nahi duzu datorren ikasturtean? hemen dituzu web orrialdeak. Matrikulazio datak, mailakatze-azterketak noiz diren, eta abar.
Â

DONOSTIAKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALA
Zemoriya kalea, 24. Gros
20013 DONOSTIA
Tfno.: 943 286311 / 943 286312 Fax: 943 293690
http://www.eoidonheo.org
info@eoidonheo.org
Â

EIBARKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALA
Jardines kalea, 3
20600 EIBAR
Tfno.: 943 200648 / 943 200648 Fax: 943 200678
http://www.eoieibarheo.net
eoieibar@euskalnet.net
Â

IRUNGO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALA
AlcaldÃa de Sacas kalea, 13 (Behobia)
20305 IRUN
Tfno.: 943 623381 / 943 626391 fax:943624980
http://www.eoirun.com
secretaria@eoirun.com
direccion@eoirun.com
Â
Idazmakinan trebeak direnentzako jokoa
Hona heme beste joku bat. Hasiera batean oso erreza bada ere, segituan zaildu egiten da. Jokoa berez, oso erraza da, agertzen diren hizkiak ezkerraldera iritsi baino lehen sakatu behar dira, .
Â
http://2addicted.com/domains/letters
(kasorik ez egin ateratzen diren puntuazioei kristonak baidira
). Jarri iruzkinetan zure marka pertsonala.
Â
Â
Bidaiatzeko asmoa baduzu hona hemen hegaldi merkeen webguneak
Hegaldi merkeak bilatzeko webguneen zerrenda hemen duzu. Bidaiatzeko asmoa baduzu, azken orduko hegaldi merkeak bisitatu…
Â
HEGALDI MERKEAK
www.jet2.com
Leeds-era, bere operazio-basea duen lekura, egiten ditu hegaldiak eta,
ondoren, aireportu horretatik Europako beste hiri batzuetara. Hegaldi
batzuk doakoak dira, tasak bakarrik ordaindu behar dira, eta Leedsetik
Belfastera libra 1ekin joan zaitezke.
www.easyjet.com
Hegaldi eta norako gehienak dituena da. Berak du eskarmentu handiena eta
British Airways-en kostu txikiko konpainia bere esku geratu da. Londresetik
nahiko gertu dauden hiru aireporturako hegaldiak ditu Malagatik. Aireportu
horiek elkarren artean ondo komunikatuta daude eta Europa osorako
hegaldien konbinazioak ahalbidetzen dituzte. Gainera, konpainia honen web
orrian oso baliagarria den norakoen gida bat aurki daiteke. Ibilbide
bakoitzeko 6 euroren truke Londreserako hegaldiak lor daitezke edo
Bartzelona Paris hegaldiak 25 euroren truke.
www.virginexpress.com
Bruselarako prezio onak salbuespena dira. Europako gainerako hirietarako,
ordea, lotura oso interesgarriak ditu.
www.aerlingus.com
Batzuetan prezio onak ditu
Irlandarako
www.ryanair.com
Hamaika norako Londres-Stanstedetik abiatuta.
Beste batzuk euro batengatik.
www.mytravellight.com
Sinestezina badirudi ere, konpainia honekin merkeagoa da Londresera joan
eta handik Kanariar Irletarako hegaldi bat hartzea, Zuzenean Espainiatik
joatea baino. Libra bateko hegaldiak dituzte.
www.transavia.com
Malagatik Amsterdamerako bidaiak, joan-etorria 100 euroko prezio
normalean; halere, eskaintza batzuk 20 eurotaraino jaisten dira.
www.alpieagles.com:
Konpainia honen hegaldiak Bartzelonatik irteten dira Italiako norako
askotara. Batzuetan euro bateko txartelak aurki daitezke.
www.meridiana.it
Bartzelonatik Italiako hirietarako hegaldiak ditu.
www.hlx.com
Hegaldi-bilatzaile ona da. Konbinazio ugari du Alemaniako hiriekin eta
Malagatik ere irteten da. Aukera onak ibilbide bakoitzeko 30 eurokoak dira.
www.evolavia.com
Bartzelonatik Anconarako (Italia) hegaldiak ditu. Konpainia hau
interesgarria da Anconatik Moskurako hegaldi merkeak dituelako.
www.flyglobespan.com
Malagatik Eskoziara. 100 euroko
joan-etorriak lor daitezke.
www.bmibaby.com
Erresuma Batua eta Europako beste norako batzuk.
www.germanwings.com
Alemaniara, Malagatik Koloniara eta Madriletik Stugarttera ere bai.
Europako gainerako lekuetarako primerako konbinazioak.
www.sterlingticket.com
Malagatik Stockholmera,
Oslora eta Europako iparraldeko beste herrialde batzuetara.
www.volareweb.com
Bartzelonatik eta Madriletik Europako hainbat norakora
ibilbideko 10 euro ordainduta.
www.airberlin.com
Ez da kostu txikiko konpainia bat, baina hegaldi ugari ditu
Mallorcatik eta Alemaniatik. Aukerarik onena da Itsaso Gorrira
urpekaritza egitera joateko.
www.vueling.com
Bilbaotik Bartzelonara, Malagara, Erromara eta Valentziara joan zaitezke
diru gutxirengatik.
www.terminala.com
Bilbaotik norako nazionalak eta nazioartekoak, benetan aukera onak.
www.edreams.es
Hegaldi merkeen bilatzailea. Nazionalak eta nazioartekoak.
Leeds-era, bere operazio-basea duen lekura, egiten ditu hegaldiak eta,
ondoren, aireportu horretatik Europako beste hiri batzuetara. Hegaldi
batzuk doakoak dira, tasak bakarrik ordaindu behar dira, eta Leedsetik
Belfastera libra 1ekin joan zaitezke.
Pikagarai plazako kirol instalazioa dagoeneko PREST dago
Aipatu genuen bezala (ikusi: Pikagarai plazako kirol instalazioa ia prest dago), obrak martxan ziren Pikagarai plazan kirol instalazio bat prestatzeko eta dagoeneko prest dago, oiartzuar guztien eskura.Â
Â

Â
Â
Bertan futbolean jolasteaz gain, besteak beste, saskibaloian, tenisean eta boleibolean ere jolastu daiteke:
Â
Zorua, belar artifizialez eta hareaz osatuta dago, aipatutako kiroletan aritzeko aproposa.
Â

Â
Zatoz nahi duzunean ezagutzera!!
Dantza eta perkusio tailerren argazkiak

Â
Pasa den uztailak 29an egindako dantza eta perkusio tailerretan (ikusi: Nerabeentzat dantza eta perkusio tailerrak Zo-zongo!! taldearen eskutik), Zo-zongó!! taldearen eskutik Oiartzungo nerabeak egun oso atsegingarria pasatu zuten.
Â
Â
Goiz partean, bi taldeetan banatu ziren eta batzuk taldeko musikariekin perkusioa lantzen aritu ziren:
 Â

Â
Â
  eta besteak, taldeko dantzariekin, dantza ikasten:
Â

Â
 …gero bi taldeak txandakatu zirelarik.
Elkarrekin bazkaldu ondoren, kalejiran, Iturriotzeko jaietara abiatu ziren bertan erakustaldi bat egiteko Zo-zongó!! taldekoekin batera:
Â

Â
 Ikaragarri pasa zuten bertan parte hartu zuten gazteak:
Â

Â
Â
2006ko Xanistebanetako egitaraua
Oiartzungo Udalak, Herri Elkarteen laguntzaz eta bere zaindari Done Ezteberen ohoretan, abuztuaren 2, 3, 4, 5 eta 6rako eratu duen
JAI ETA KULTUR EKINTZEN EGITARAUA
 ABUZTUAK 2 Asteazkena
Arratsaldeko 16:30ean: Â Auzoz auzoko XXV. ibilaldia: SOINU JOTZAILE, TXISTULARI eta musikari gazteen talde bat ibiliko da auzoz auzo, Xanistebanak hastera doazela iragarriz.
Antolatzailea: Lartaun KJKE elkartea.
Arratsaldeko 20:00etan:Â Jaiei hasera emango zaie kanpai-soinu alaitsuekin. ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK herriko kaleetan zehar ibiliko dira, herriko txistularien laguntzaz.
Gaueko 22:00ean:Â ZINEMA KALEAN, Landetxeko Plazan. Spykids haurrentzako filma izango da.
Antolatzailea: Oiartzungo Erraldoien Konpartsa.
Gaueko 23:30ean:Â Dantzaldia TXIMELETA taldearekin, Done Eztebe plazan.
Gaueko 01:00etan:Â Jaien hasiera ospatzeko, BRINDISa, Kataxulo Gaztetxian.
Antolatzailea: Kataxulo Gaztetxia.
Â
 XANISTEBAN EGUNA
 ABUZTUAK 3 Osteguna
Goizeko 07:00etan:   SOKAMUTURRA-Zezenketa, Beheko Plazan.
Antolatzailea: Ergoiengo Jai Batzordea.
Goizeko 09:00etan:Â Â GOIZ ERESIA, Lartaun Txistulari Taldearekin.
Goizeko 11:00etan: Â HERRI MEZA NAGUSIA, Done Eztebe Parrokian. Lartaungo eta Parrokiako abesbatzek mezan parte hartuko dute beren abestiekin.
Ondoren:Â TXISTU-KONTZERTU Herrikoia, Kontzejupean:
Indalezio Bizkarrondo BILINTX-en jaiotzaren 175. urteurrena dela eta, bere omenezko kontzertua. Bere doinurik eta bertsorik ezagunenak inguruko herrietako txistularien eskutik, Jon BERGARETXE, Maria MENDIZABAL, Alaitz GURIDI eta Iñaki GOÑI abeslarien, Jon MARTIN bertsolariaren eta Mikel MENDIZABAL esatariaren laguntzarekin.
Eguerdiko 12:00etan:Â Haurtzaro Ikastolako Plazan, UME ETA GAZTEENTZAKO PARKEA (kart-ak, gaztelu eta txirrista puzgarriak, grand prix berezia, ludoteka txikia, altxorraren uhartea, pilotak dituen etxetxoa eta presioa duen mendia). Den-dena doan, 3 urtetik 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat.
Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
Eguerdiko 12:30ean:Â Â POTTOKAK ETA ZEZEN TTIKIAK, Beheko Plazan.
    Antolatzailea: Ergoiengo Jai Batzordea.
Eguerdiko 13:00etan:Â Â PILOTA PARTIDA ikusgarria, Udal Kontzejupean.
    Goñi II-Atano XIII
Antolatzailea: Oiarpe KE
Arratsaldeko 17:00etan:Â Haurtzaro Ikastolako Plazan, HAURRENTZAKO ETA GAZTEENTZAKO PARKEA (bigarren saioa).
Arratsaldeko 17:00etan:Â Elorsoro kiroldegian, Oiartzungo Auzoen Arteko XX. SOKATIRA TXAPELKETA.
Antolatzailea: Artaso Elkartea.
Arratsaldeko 18:00etan:Â ERRALDOIEN KALEJIRA Oiartzungo herrian zehar, Landetxeko Plazatik abiatuta.
Arratsaldeko 18:30etan:Â Oiartzun eta Astigarraga arteko herri kirol probak Elorsoro Kiroldegian.
    Antolatzailea: Girizia Soka-Tira taldea.
Arratsaldeko 19:00etan:Â Oiartzualdeko X. HERRI KROSA: irteera Landetxeko Plazatik.
Antolatzailea: Oiartzungo Erraldoien Konpartsa.
Arratsaldeko 19:30ean:Â Pilota partida ikusgarriak Asegarce etxeko pilotari profesionalekin, Madalensoro pilotalekuan.
Antolatzailea: Oiarpe KE eta Oiartzungo Udala.
Gaueko 22:00etan:Â Â Rock Jaialdia, Done Eztebe plazan, honako taldeokin:
Chokolhate
Naiz Roxa
Sorkun
La Kinky Beat
Antolatzailea: Kataxulo Gaztetxia.
Gaueko 22:30ean:Â Oiartzungo HAURTZARO eta Lezoko MURIXKA DANTZA TALDEen emanaldia, Elorsoro kiroldegian.
Antolatzailea: Haurtzaro Dantza Taldea.
Gaueko 24:00etan: “SABOR DEL CARIBE†talde kubatarrarekin dantza eta musika saioa Landetxe Plazan.
Â
 BASERRITAR EGUNA
 ABUZTUAK 4 Ostirala
Goizeko 09:00etan: Â Â GOIZ ERESIA, Lartaun Txistulari Taldearekin.
Goizeko 10:00etan: Â Beterriko XVI. ARDI GAZTA LEHIAKETAren hasiera, Done Eztebe plazan. Artzainen gaztak jasotzea.
Antolatzailea: Intxixu-AEK Euskaltegia.
Goizeko 10:00etan:Â Oiartzungo XI. KALEKO MARGO LEHIAKETA herrian zehar, Done Eztebe plaza inguruan.
Antolatzailea: Margosoro Pintura Akademia.
Goizeko 10:00etan:Â IDI DEMAren lehenengo txanda, Beheko Plazan. Oiartzungo Harria erabiliko da (2.000 Kg-koa). 1.100 Kg-tik gorako pisua duen idi pare bakoitzak 1,5 Kg-ko gain-zama hartu beharko du gainditzen duen kilo bakoitzeko.
Antolatzailea: Altzibarko Bilera Elkartea.
Goizeko 11:00etan:Â ZAHARREN EGOITZARAKO BISITALDIA, Haurtzaro Ikastolako Dantza Taldearekin, txistulariekin eta trikitilariekin.
Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
Eguerdiko 12:00etan: BERTSOLARIAK Doneztebe Plazan: Xebastian Lizaso eta Angel Mari Peñagarikano.
Antolatzailea: Oiartzungo Bertso Eskola.
Eguerdiko 12:30ean:Â Beterriko XVI. ARDI GAZTA LEHIAKETA, Done Eztebe plazan. Sari banaketa.
Antolatzailea: Intxixu-AEK Euskaltegia.
Eguerdiko 13:30ean: Â Oiartzungo XI. KALEKO MARGO LEHIAKETAren sari banaketa, Udal Areto Nagusian.
Antolatzailea: Margosoro Pintura Akademia.
Eguerdiko 14:00etan:Â Oiartzungo Udalak BAZKARI GOXO BAT ESKAINIKO DIE HERRIKO JUBILATUEI Gurutze Berri jatetxean, Gazte Izanak eta Done Eztebe Parrokiaren laguntzaz. Ondoren, bertsolariak eta musika izango dira, nahi duenak dantza egin dezan.
Arratsaldeko 17:00etan:Â IDI DEMAren bigarren txanda.
Arratsaldeko 17:00etan:Â Oiartzungo Emakume Taldeak egindako lanekin, HELDUEN TAILERREN IX. ERAKUSKETA (margoak, bolilloak, eskulanak, taila, pachwork, altzari-errestaurazioa eta abar), Kontzejupean.
Antolatzailea: Oiartzungo Emakumeen Taldea.
Arratsaldeko 17:00etan:Â Kale Animazioa: TXORROMORRO taldearen eskutik, Done Eztebe plazan. LUMAGORRI antzezlana emango dute.
Antolatzailea: Elizalde Herri Eskola.
Arratsaldeko 17:00etan:Â Oiartzungo IV. Trikitilari Gazteen Txapelketa, Landetxeko Plazan.
Antolatzailea: Haurtzaro Ikastolako Trikitixa Eskola.
Arratsaldeko 18:00etan:Â ERRALDOIEN KALEJIRA Oiartzungo herrian zehar, Landetxeko Plazatik abiatuta.
Arratsaldeko 18:00etan:Â Helduen ikastaroetako BERTSO TAILERRARREN ETA GITARRA TAILERRAREN SAIOA, Kontzejupean.
Antolatzailea: Oiartzungo Emakumeen Taldea.
Arratsaldeko 18:30ean:Â Oiartzualdeko XII. MARMITAKO TXAPELKETA, Landetxeko Plazan.
Ondoren: Marmitakoaren dastaketa, Landetxeko Plazan, trikitilariek alaituta.
Antolatzailea: Oiartzungo Erraldoien Konpartsa.
Arratsaldeko 19:30ean:Â HERRI KIROLEN JAIALDIA, Haurtzaro Ikastolako Plazan. Harri-jasotzaileak eta aizkolariak lanean.
Antolatzailea: Iturri-Berri Elkartea.
Arratsaldeko 19:30ean:Â ARETO-FUTBOLEKO TXAPELKETAren finalerdiak, Haurtzaro Ikastolan.
Antolatzailea: Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimendua.
Arratsaldeko 20:00etan:Â BERTSO MUSIKATUEN EMANALDIA, Amnistiaren Aldeko Batzordearen txosnan.
Antolatzailea: Oiartzungo Bertso Eskola eta Amnistiaren Aldeko Batzordea.
Arratsaldeko 20:00etan:Â Edurne Agirrezabalaren antzezlan berriaren estreinaldia, Manuel Lekuona Kultur Etxean.
Antolatzailea: Kataxulo Gaztetxia.
Gaueko 22:00etan:Â MUSIKA KONTZERTUA, Kataxulo Gaztetxian, Oiartzungo taldeokin:
Defoe
Lady Kotxinas
Sleepless Home
Instep
Antolatzailea: Kataxulo Gaztetxia.
Gaueko 23:00etan:Â Dantzaldia, LAIOTZ taldearekin, Done Eztebe plazan.
Gaueko 23:30ean:Â Â HELDUEN DANBORRADA Oiartzungo kaleetan zehar.
Antolatzaileak: Ergoiengo Jai Batzordea eta Haurtzaro Ikastola.
Â
 GAZTEEN EGUNA
 ABUZTUAK 5 Larunbata
Goizeko 08:30ean:Â EHIZA ZAKUR LEHIAKETA, Algorrietako gainean (Gurutze auzoan).
Antolatzailea: Bizardia Ehiza Kirol Elkartea.
Goizeko 09:00etan:Â Â GOIZ ERESIA, Lartaun Txistulari Taldearekin.
Goizeko 09:30ean:Â Â ZEKORRA ERRETZEN hasiko dira Done Eztebe plazan.
Goizeko 10:30etan:Â OIARTZUNGO GANADU ETA BASERRIKO PRODUKTUEN X. ERAKUSKETA, Done Eztebe Parrokiaren ondoan. Herrian hazten diren behi, zaldi, behor, asto, ardi, ahari, ahuntz, oilo, kapoi, txerri, untxi, ahate, antzara… eta beste abere mota batzuk erakutsiko dira eguerdi arte.
Antolatzailea: Aldeguna Elkartea.
Eguerdiko 13:00etan:Â Auzo guztietako gazteak Plazan elkartuta, Kalejira.
Antolatzailea: Kataxulo Gaztetxia.
Eguerdiko 14:30ean:Â Goizean erretako zekorrarekin, HERRI BAZKARIA, Done Eztebe plazan.
Antolatzailea: Kataxulo Gaztetxia.
Arratsaldeko 16:00etan:Â Infantil mailako banakako IX. XAKE LEHIAKETA, Kontzejupe plazan.
Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
Arratsaldeko 16:30ean:Â AUZO ARTEKO OLINPIADAK.
Antolatzailea: Kataxulo Gaztetxia.
Arratsaldeko 18:00etan:Â ERRALDOIEN KALEJIRA Oiartzungo herrian zehar, Landetxeko Plazatik abiatuta.
Arratsaldeko 18:30ean:Â KALEJIRA Lesakako Txarangarekin.
Antolatzailea: Kataxulo Gaztetxia.
Arratsaldeko 19:30ean:Â XVI. ARIN-ARIN ETA FANDANGO TXAPELKETA, gaztetxoentzat, Landetxeko Plazan. Bertan Gipuzkoa osoko bikoteak lehiatuko dira.
Antolatzailea: Aldeguna Elkartea.
Gaueko 23:00etan:Â Dantzaldia, TRIKITAKE taldearekin, Done Eztebe plazan.
Gaueko 00:30ean:Â EUSKAL KARAOKEA, Kataxulo Gaztetxian. Aste guztian zehar piropo lehiaketa izango da.
 Antolatzailea: Euskeran Itotiyak elkartea.
Gaueko 04:00etan: Â ZOZONGOk giroa alaituko du kaleetan goizaldea arte.
Â
 HAURREN EGUNA
 ABUZTUAK 6 Igandea
Goizeko 09:00etan:Â Â GOIZ ERESIA, Lartaun Txistulari Taldearekin.
Goizeko 10:00etan:Â 59. XANISTEBAN TXIRRINDULARI SARIA, 23 urtez azpiko eta elite mailako txirrindularientzat.
Antolatzailea: Lartaun Zikloturistak.
Goizeko 10:00etan:Â Oiartzungo HAURREN PILOTA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, Kontzejupean.
Antolatzailea: Oiarpe KE
Goizeko 11.00etan:Â Haurtzaro Bertso eskolako neska-mutilen BERTSO SAIOA, Kontzejupean.
Antolatzailea: Haurtzaro Ikastolako Bertso Eskola.
Goizeko 11:00etan:Â Â Gaztetxoen DANBORRADA.
Antolatzaileak: Ergoiengo Jai Batzordea eta Haurtzaro Ikastola.
Arratsaldeko 15:30ean:Â 25. PLATER-TIRAKETA, Arkaleko zelaian herritar eta bazkideentzat. Sariak beterano, gazte eta emakumeentzat.
Antolatzailea: Lartaun KJKE.
Arratsaldeko 16:30ean:Â Xanistebanetako XI. TRUK TXAPELKETA, Madalensoro pilotalekuan.
Antolatzailea: Munanier Elkartea.
Arratsaldeko 17:00etan:Â Helduen XX. PILOTA TXAPELKETA, eskuzko finalak, Kontzejupean.
Antolatzailea: Oiarpe KE
Arratsaldeko 17:00etan: Â HAUR JOLASAK, Landetxeko Plazan.
Antolatzailea: Abegi Taldea.
Arratsaldeko 17:15ean:Â Xanistebanetako II. FUTBITO TXIKIKO LHko mutilen finala (8-12 urte), Haurtzaro Ikastolan.
Arratsaldeko 18:00etan:Â Xanistebanetako II. FUTBITO TXIKIKO LHko nesken finala (8-12 urte), Haurtzaro Ikastolan.
Arratsaldeko 18:45ean:Â Xanistebanetako II. FUTBITO TXIKIKO DBHkoen finala (12-16Â urte), Haurtzaro Ikastolan.
  Antolatzailea: Kataxulo Gaztetxia.
Arratsaldeko 18:30ean:Â Xanistebanetako PALA TXAPELKETA HERRIKOIAren finala, Kontzejupean.
Antolatzaileak: Kataxulo Gaztetxia eta Girizia Pilota Saila.
Arratsaldeko 18:30ean:Â Haurrentzako TXOKOLATADA, Landetxeko Plazan.
Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
Ondoren:  “KANTU KANTARIâ€: kantuzale den guztiak kantu herrikoi sorta ederra abesteko aukera izango du herriko kaleetan barrena (herritar guztiak gonbidatuta).
 Antolatzailea: Lartaun Abesbatza.
Arratsaldeko 19:30ean: Â ARETO-FUTBOLEKO TXAPELKETAren finalak, Haurtzaro Ikastolan.
Antolatzailea: Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimendua.
Arratsaldeko 19:30ean:Â Euskal Herriko ERRALDOIEN VII. TOPAKETA Oiartzungo herrian zehar, Landetxeko Plazatik abiatuta.
Antolatzailea: Oiartzungo Erraldoien Konpartsa.
Arratsaldeko 19:30ean:Â ERRALDOIEN KALEJIRA
Antolatzailea: Oiartzungo Erraldoien Konpartsa.
Arratsaldeko 20: 00etan  ORGANO-KONTZERTUA Done Eztebe Elizan.
    Antolatzailea: Pagoarte Elkartea.
- “Le sommeil de l’angeâ€
  Organo eta txistua . . . . . . . . . . . . . . . . .  Gorka Cuesta
 - J. S. Bach-i omenaldia
  Bach-en izenaren inguruko fugak . . . . . . R. Schumann
  Hiru koral . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .  J. Brahms
 - “… Jaungoikoak gabon!â€Â . . . . . . . . . . . . L. Mallié
  (estreinaldia)
- Anton Mendizabalen musika-eskultura
  baten inguruko inprobisazioa       . . . . . . . L. Mallié
  Organoa: Cavaillé-Coll “Père et Fils†(1861).
  Organista: Loïc Mallié
  Txistularia: Aitor Arozena
Â
Gaueko 22:00etan:Â KONTZERTUAK, Kataxulo Gaztetxian, honako taldeokin:
Bisai
P.K.U.
Manifa
Kalapite
Antolatzailea: Kataxulo Gaztetxia.
Gaueko 23:00etan:Â Udal Igerileku inguruan su artifizialen sorta erreko du ASTONDOA PIROTEKNIA etxeak.
Ondoren:Â Elizaldeko kaleetan zehar ZEZEN SUZKOA ibiliko da, Lartaun Txistulari Taldeak Idiarena doinuz lagundurik.
Gaueko 23:30ean: Â PATXI ETA KONPANIA taldearekin dantzaldia, Done Eztebe plazan.
Gaueko 23:30ean:Â ZINEMA KALEAN, Landetxeko Plazan. Aupa Etxebeste (zuz: Telmo Esnal) filma izango da.
Antolatzailea: Oiartzungo Erraldoien Konpartsa.
_________________________________________________________________
OHARRAK:
Barraketan prezio bereziak izango dira Oiartzunen Xanistebanetan:
bidaia bat: euro bat
7 bidaia: 5 euro
15 bidaia: 10 euro
KILOMETROAK 06 Oiartzunen ospatuko denez, KMK 06 tonbola jarriko da Xanistebanetan.
______________________________________________________________________
KULTUR EKITALDIAK
ABUZTUAK 1, ASTELEHENA
Arratsaldeko 18:00etan: Â Udal Areto Nagusian, Xanistebanetan ohitura den bezala, Oiartzun 2006 Urtekariaren aurkezpenari ekingo dio Udal Kultura Batzordeak.
Jarraian, Eugenio Arocena Egimendiak Mugarri bildumarako idatzi duen liburua, XIII. zenbakia, aurkeztuko dute: Euskal Antzerkia Oiartzunen.
Ondoren, Aiako Harrian barrena Aiako Harriko natur ibilbideen gaia landu duen bideoaren lehen emanaldia izango da. Xanistebanetako ondoko egunetan ere, eta ordutegi honi jarraituz, ikusi ahal izango da: arratsaldeko 17:00etatik gaueko 21:00ak arte.
Era berean, Xanistebanak 2006 kartel lehiaketako irabazleei sariak banatuko dizkiete.
Eta bukatzeko, Juan Luis Goenaga margolari ospetsuaren erakusketa zabalduko da.
Oiartzungo Udalak bereziki aipatu eta zoriondu nahi ditu joan den urteko Xanistebanetatik aurtengoetara bitartean kulturan eta kirolean lortutakoagatik eta jaso dituzten sariengatik, eta herriko jai nagusietako ekitaldi honetara deitu ditu bere esker ona aurrez aurre eta herritarrak lagun dituela adierazteko:
Ivan Agirre:Â Â Igeriketa
ï‚§Â Espainiako txapelduna 100 m. Braza eta 50 m. bular estiloan.
Inaxio Arozena: Â Igeriketa
ï‚§Â Espainiako Estatuko txapeldun ordea 1.500 eta 200 m libreko estiloetan.
Izar Azpiroz: Â Literatura
ï‚§Â Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak antolatzen duten R. M. Azkue Sarietan narrazio alorreko lehen saria.
Iratà Gaztelumendi: Literatura
ï‚§Â Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak antolatzen duten R. M. Azkue Sarietan poesia alorreko lehen saria.
Izaskun Zubizarreta: Mendia
ï‚§Â Mendiko eskiko mundialetan 8.a eta Espainiako txapeldun ordea.
Maitane Azpeitia: Â Atletismoa
ï‚§Â Espainiako txapelduna pista estaliko jauzi hirukoitzan.
Julen Idarreta: Â Judoa
ï‚§Â Brontzea Espainiako judo txapelketan
Olatz Mitxelena, Ane Badiola eta Garazi Ansa: Literatura
ï‚§Â Eusko Jaurlaritzako Urruzuno literatura lehiaketan saridunak EAE-ko 14-16 urtekoen mailan, narrazioan eta poesian
Bixente Mitxelena: Â Herri Kirolak
ï‚§Â Euskal Herriko Sega Txapelduna 5 urtetan.
Â
Arratsaldeko 20:00etan: Â AINHOA ARTETA euskal sopranoarekin MUSIKA JAIALDIA Done Eztebe Elizan, HIESaren aurkako Oiartzungo Harri Beltza elkartearen eskutik.
Xanistebanek irauten duten bitartean, ERAKUSKETA hauek izango dira:
Aiako Harrian barrena Aiako Harriko natur ibilbideen gaia landu duen bideoaren emanaldiak, Manuel Lekuona Bibliotekan, ordutegi honi jarraituz: arratsaldeko 17:00etatik gaueko 21:00ak arte.
Juan Luis Goenaga margolari ospetsuaren erakusketa, Udal Areto Nagusian, goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00ak arte, eta arratsaldeko 17:00etatik gaueko 21:00ak arte.
Udaletxean: Oiartzungo Kaleko XI. Pintura Lehiaketan parte hartu duten lanen erakusketa. Goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00ak arte eta arratsaldeko 17:00etatik gaueko 21:00ak arte.
Manuel Lekuona Udal Bibliotekan: Xanistebanak 2006 Kartel Lehiaketan parte hartu duten kartelen erakusketa. Arratsaldeko 17:00etatik gaueko 21:00ak arte.
______________________________________________________________________
Oharra: Oiartzungo Udalak ez ditu bere gain hartuko jai hauetan gerta daitezkeen zorigaitzak. Halaber, egitarau honetan adierazten diren festa edo ekintzetan iruditzen zaizkion aldaketak egiteko ahalmena du.
Â
Etiketen hodeia
2011 aholkularitza argazki Arragua bizardia doneztebe plaza doneztebe plazan eguna elorsoro emaitzak ergoien eskalada eskola europa facebook futbito Gazte Forua ginkana Girizia gurutze ikastaroa ipuin izen ematea Jolasak kale ekintzak kirola kiroldegia kontaketa lan lana lehiaketa ludoteka MAHAI JOLASAK oharrak oiartzun puzgarriak sarrerak tailerrak txapelketa txokolatada Udalekuak udalekuak oharrak xanixtebanak zazpikoloroa zozketa
WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck requires Flash Player 9 or better.
Facebook-en
Twitter-en
Azken bidalketak
Atalak
- Agerrealde
- Atamitx Trails
- Bestelakoak
- Bideoak
- Enplegu Saila
- Eskola kirola
- Eskola Pilota
- Euskara Saila
- Gazte Forua
- Gazte Informazio Bulegoa
- gazteoiartzun.net
- Gazteria eta Kirola Saila
- Gizarte Zerbitzua
- Haurtzaro Ikastola
- Internet
- Iurrita
- Jolasak
- Kale ekintza
- Kenpo-Kai
- Kirola
- Kuadrillategi
- Kultura Saila
- Lan Aholkularitza
- Ludoteka
- Musika
- Oiartzungo Irratia
- Oiartzungo K.E.
- OMTE
- Saskibaloia
- Sexu eta drogen aholkularitza
- Udala
- Udalekuak
- Zinema Tailerra






