ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Begirale edo zuzendari izan nahi duzu?

BegiraleaBegirale edo zuzendari titulua atera nahi duzuenentzat hemen duzue informazio guztia. Azpiko esteketan ere informazio gehigarria duzue: 

BEGIRALE TITULUA

SARTZEKO BALDINTZAK :

– 18 urtetik gora izatea, edo, matrikulazio-urte barruan adin hori izatea.
– Kasuan kasu eskolak berak eska ditzakeen baldintza osagarriak betetzea.

EDUKIAK :

Trebakuntza-aldi teorikoa
Gai teorikoek 160 orduko iraupena dute gutxienez.
Gai teknikoek berriz, 60 orduko iraupena dute.
Trebakuntza-aldi praktikoa
Era trinkoan edo era sakabanatuan egiteko aukera dago. 120 orduko iraupena dute.
Matrikula-epea irailean izaten da.

 

ZUZENDARI TITULUA

SARTZEKO BALDINTZAK :

– 21 urtetik gora izatea, edo matrikulazio-urte barruan adin hori izatea.
– Ikastaroaren hasieran, Aisialdiko Begirale izateko agiri ofizialaren jabe izatea.
– Bigarren Heziketaldia edo horren baliokide den beste mailaren bat gaindituta izatea edo,
kanpotik etorriz gero, jatorrizko estatuko hezkuntza-sisteman horren pareko dena.

EDUKIAK :

Trebakuntza-aldi teorikoa
Gutxienez 100 orduko iraupena du.
Trebakuntza-aldi praktikoa
Era trinkoan eta era sakabanatuan bete daiteke hau, baina beti ere, trebakuntza-aldi
teorikoa bukatu eta hurrengo urteko iraila baino lehen bete behar da.
Matrikula-epea irailean izaten da.

NON ATERA?

. HENRY DUNANT DONOSTIA 943 276811 www.cruzroja.es
. URTXINTXA DONOSTIA 943 270033 www.aisia.net
. HEZKIDE DONOSTIA 943 31147 www.hezkide.org
. EZIKO DONOSTIA 943 217413 www.ezikoudalekua.net
. TRAKETS ERRENTERIA 943 517297 www.ekinbi.com
. LARRUNARRI DONOSTIA 943 473108 larrunarrieg@euskalnet.net
. MUNDO NUEVO DONOSTIA 943 457511 mundonuevo@euskalnet.net.