ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Abian da Euskadi Gaztearen XVI. Maketa Lehiaketa

Euskadi Gaztearen Maketa LehiaketaDiskorik kaleratu gabe eta disko-kontraturik ez duten Euskal Herriko musika-talde eta bakarlari guztiek parte hartu ahal izango dute, urriaren 27a baino lehen EiTBren egoitzetara maketa bat bidalita.
Lehiaketara aurkeztutako talde baten kontzertua

Euskadi Gaztearen Maketa Lehiaketa abian da jada. Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzaren laguntza duen lehiaketa honek hamaseigarren edizioa beteko du aurten, eta urtero legez, Euskal Herriko musika-talde eta bakarlari guztiek har dezakete parte, betiere, inoiz diskorik kaleratu ez badute eta disko-kontraturik ez badute. Maketak urriaren 27a baino lehen bidali behar dituzte EiTBren egoitzetara.
Parte hartu nahi duten Euskal Herriko talde berriek gutxienez hiru abestiko CDa bidali beharko dute EiTBren Donostiako (Miramon Pasealekua, 172. 20014 Donostia-San Sebastián), Bilboko (Gran Via, 85 – 1goa. 48011 Bilbao) edo Gasteizko (Domingo Martinez de Aragon, 5-7. 01006 Vitoria-Gasteiz) egoitzetara. Maketa horrekin batera, taldeari buruzko biografia eta harremanetarako beharrezkoak diren datu guztiak bidali beharko dituzte.

Sariei dagokienez, aipatu diru saria 3000 eurokoa dela eta antolakuntzak izendatutako epai-talde aditu batek emango duela. Gainera, bideoklipa grabatuko zaio talde irabazleari. Horrez gain, CD bat kaleratuko da maketa irabazlearen eta Euskadi Gaztearen entzuleen boto gehien jaso duten hiru maketen abestiekin.

(Iturria: http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-801/es/contenidos/noticia/ga_maketa_lehiaketa/eu_9820/ga_maketa_lehiaketa_e.html, http://www.egaztea.com/egazteaberria/web/albisteak/alb_fitxa.asp?id=128559)