You need to set up the menu from Wordpress admin.
Browsing articles from "Urria, 2006"

Aisialdirako begirale titulua eskuratzeko ikastaroen matrikula epea zabalik dago

Begirale ikastaroaAurreko batean (Begirale edo zuzendari izan nahi duzu?), begiraleentzako ikastaroen berri eman genuen: parte hartzeko baldintzak, ikastaroaren ezaugarriak eta abarrekin. Oraingoan informazio gehiago doakizue: Haur eta gazteen aisialdirako begirale titulua eskurazteko ikastaroetan parte hartu nahi dutenentzat zabalik dago 2006-2007 ikasturtean matrikulatzeko epea.Une honetan Euskadin hogei eskola dira titulu hau emateko gaitasuna dutenak. Beraz, begirale titulua eskuratu nahi duzuenok zuzenean eskola horietako batekin jarri harremanetan.Gogoratu, baldintzetako bat 18 urtetik gora izatea edo matrikulazio-urte barruan adin hori betetzea dela. Hala ere, eskolak berak eska ditzake baldintza osagarriak.Ikastaroa atal bitan dago banatuta: trebakuntza-aldi teorikoa eta praktikoa. Ikastaro hauetan, besteak beste, adierazpenak, suspertzea, natura-arloko pedagogia, ingurumen-heziketa, talde-dinamika, aisialdiari buruzko soziologia, pedagogia, psikologia, parte hartzea eta heziketa-jarduera aisialdian bezalako gaiak lantzen dira.

(Iturria: http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-801/es/contenidos/noticia/ga_aisialdi_ikastaroak/eu_9742/ga_aisialdi_ikastaroak.html)

Abian da Euskadi Gaztearen XVI. Maketa Lehiaketa

Euskadi Gaztearen Maketa LehiaketaDiskorik kaleratu gabe eta disko-kontraturik ez duten Euskal Herriko musika-talde eta bakarlari guztiek parte hartu ahal izango dute, urriaren 27a baino lehen EiTBren egoitzetara maketa bat bidalita.
Lehiaketara aurkeztutako talde baten kontzertua

Euskadi Gaztearen Maketa Lehiaketa abian da jada. Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzaren laguntza duen lehiaketa honek hamaseigarren edizioa beteko du aurten, eta urtero legez, Euskal Herriko musika-talde eta bakarlari guztiek har dezakete parte, betiere, inoiz diskorik kaleratu ez badute eta disko-kontraturik ez badute. Maketak urriaren 27a baino lehen bidali behar dituzte EiTBren egoitzetara.
Parte hartu nahi duten Euskal Herriko talde berriek gutxienez hiru abestiko CDa bidali beharko dute EiTBren Donostiako (Miramon Pasealekua, 172. 20014 Donostia-San Sebastián), Bilboko (Gran Via, 85 – 1goa. 48011 Bilbao) edo Gasteizko (Domingo Martinez de Aragon, 5-7. 01006 Vitoria-Gasteiz) egoitzetara. Maketa horrekin batera, taldeari buruzko biografia eta harremanetarako beharrezkoak diren datu guztiak bidali beharko dituzte.

Sariei dagokienez, aipatu diru saria 3000 eurokoa dela eta antolakuntzak izendatutako epai-talde aditu batek emango duela. Gainera, bideoklipa grabatuko zaio talde irabazleari. Horrez gain, CD bat kaleratuko da maketa irabazlearen eta Euskadi Gaztearen entzuleen boto gehien jaso duten hiru maketen abestiekin.

(Iturria: http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-801/es/contenidos/noticia/ga_maketa_lehiaketa/eu_9820/ga_maketa_lehiaketa_e.html, http://www.egaztea.com/egazteaberria/web/albisteak/alb_fitxa.asp?id=128559)

Oiasso Erromatar Museoa: Greziar arkeologiari buruzko ikastaroa

 

Oiasso Erromatar Museoa urritik aurrera bere programazio didaktikoa eskeintzen hasiko da. Jakinarazten dizuegu, gure lehenengo ikastaroa “Arqueología de Grecia: la colonización griega y la Grecia helenística izango dela.

Ikastaroa Urriaren 17an hasiko da eta Abenduaren 19an bukatuko da. Klaseak asteartero arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara Museoko Areto Nagusian izango dira. Landuko diren gaiak Greziako kolonizazioa Italiako hegoaldean eta Sizilian, Grezia helenista garaian eta Grezia erromatar probintzi bezala dira. Gai hauek, bere kultura eta artearen arlo desberdinak ikasiz, arkeologiaren ikuspuntutik (monumentuak, arkeologi piezak, aztarnategiak, e.a.) aztertuko dira.
2007ko Urtarriletik aurrera, “Arqueología de Roma” ikastaroa burutuko da.
Informazioa edo matrikularen datu gehiago nahi izanez gero, telefono honetan 943.63.93.53 edo e-mail honetara zuzendu dezakezue.
Argibide gehiago: 
OIASSO ERROMATAR MUSEOA
Eskoleta, 1
20302 Irun (Gipuzkoa)
Telf.: 943.63.93.53
www.oiasso.com
Orrialdeak:«12

Etiketen hodeia

Twitter-en